2016/03/12

Elkarbizitza positiboa umetatik nerabezarora






Jendeartean  parte diren eta gizakien artean sortzen diren interakzioei giza harremanak deitzen diegu. Sarri dirudi, sozialki ematen diren atxikimenduei buruz hitzegiten dugula bakarrik  eta  konturatu gabe harremanen dimentsio garrantzitsuena alboratzen dugu: bakoitzak bere buruarekin jaiotzetik sortu duen harremana. Harremanak gure buruarekin edo ingurukoekin ez dira beti positiboak zertan izan. Orduan,  nola eraiki  ditzakegu  harreman positibo horiek?  Beharrezkoa da tratu onaren eta elkarbizitza positiboaren lanketa lehenengo etapetan?



Txikitatik eta, gero eta gehiago, eskola edo haur eskola umearen bizitzaren parte garrantzitsua bihurtzen ari diren honetan,  haurra eta hezitzailearen arteko kalitatezko harreman afektiboa ona eta babestzailea eraikitzea ezinbestekoa bihurtzen da. Haurtzaroan famila eta eskolaren arteko  harremana estua  den momentuan interakzioak ahalik eta  positibo eta emankorrenak behar dute izan.Horrela dio  HIK HASI aldizkariak :

“Atxikimendu edo lokarri seguruaren eraikuntza: atxikimendua (lokarria) haurrak zenbait pertsonarekin egiten duen afektuzko lotura gisa. Atxikimendua jaiotzez sortzen den jokaera da, haurrak bere zainketa eragiteko hainbat gaitasun eta ahalmen eraikitzeko prozesua. Pertsona batzuekin egiten den lotura afektibo hori era seguruan eraikitzea garrantzitsua da, eragina izango baitu haurrak etorkizunean izango dituen harremanetan eta bizi kalitatean. Atxikimendu segurua duten haurrek besteekiko konfiantzazko harremanak sortzen dituzte, beraien burua baloratzen dute eta besteen maitasuna sustatzeko ahalmena dute. Ondorioz, eragin zuzena du, besteak beste, gizakiaren nortasunean zein autoestimuan...” Harreman afektiboen garrantzia lehen adinean  (Xabier Iturbe, Iñaki Karrera, eta Mapi Urresti .HIK HASI)

Testuinguru horretan tratu ona eta elkar zaintza bezalako ideiak lantzea eta zabaltzea ez da soilik hezkidetzailea pedagogikoa ere bada.
Nondik has gaitezke haur hezkuntzan eta lehen hezkuntzan tratu onaren lanketarekin?  Zein kontzepturen inguruan  lan egingo dugu gure ikasgeletan? Entzute jarrera,  begirunea, askatasuna, independentzia, autonomia, erantzun kidetasuna, enpatia, berdintasuna, ekitatea eta asertzio komunikazioa izan beharko lirateke oinarrizko kontzeptuak. Eta   Lan honetan hasteko eskuliburuen artean, , steeilas-en unitate didaktikoa:Autoestimua, berdintasuna, komunikazioa…  gomendatuko nuke :






Eta DBH-ko etapan, irakasleen elkarbizitza positiboa lortzeko helburuak berdintsuak lirateke edo zerbait aldatu beharko da? DBHko Ikasleak aurreko etapetan baino helduagoak diren arren, norberen buruaren ezagutzaren gaiak interes handia eta, aldi berean, kezka  sortzen die.Nerabeek euren buruekin duten harreman positiboa eta ez hain positiboa   besteekin dituzten  interakzioetan islada zuzena du.Ikastexean elkarbizitza positiboa eraiki nahi badugu  ,gutxienez,   bi helburu hauek landu beharko genituzke:
  1. Norberaren  burua baloratzen ikastea, norberak bere burua ezagutuz harreman toxikoak   identifikatzeko.
  2. Beste pertsonak baloratzen ikastea, berdintasunezko harremanak sortzeko.

Goian aipatu bezala, eta aurreko etapetan tratu ona landu izan badugu garrantzitsua izango litzateke  tratu onarekin batera harremanetan indarkeria saihesteko lan prebentiboa   egitea.

1, STEE-EILASen : Ez da txantxa, indarkeria da.

Eta orokorrean DBH-ko ikasleen artean lantzen ez den elkarzaintzaren baloreak ikastetxeko elkarbizitzari asko lagundu diezaoke:
"Elkar zaintzeaz hitz egiten dutenean, irakasleen eta ikasleen artean harreman onak sustatzeaz ari dira, baina baita ikasleen elkar-zaintzaz nahiz irakasleen elkar-zaintzaz ere, edota eskolaren eta familien artean izaten diren erlazioez. Gaur egun, gainera, zaintzak kutsu negatiboa duela uste dute Arremanitzeko kideek, hitzak berak “zama” adierazten duela, inork bere gain hartu nahi ez duen zerbait..".(Edurne Mendizabal Tolosa eta Axi Baglietto Gabilondo HIK HASI)
hik hasi.jpg


- Bukatzeko gelan tratu onak bultzatzeko  eta  elkarbizitza positiboa sustatzeko programen artean  Golden five  aukeratuko nuke.Programa honek bost eremu jorratzen ditu:

  • Ikastaldearen kudeaketa
  • Harremanak eraikitzen
  • Giro soziala
  • Ikaste prozesu doitua
  • Familia-eskola harremanak










iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina