- Laburpena eta balorazio pertsonala.
Gai honetan indarkeria matxista aztergai izan dugu. indarkeria matxista "gizaki arrak bere figuratik eta begiradatik erabiltzen duen indarkeria da. Hortaz, emakumeen ezaugarriak (genero estereotipoari lotutakoak) erakusten dituen edozein pertsona indarkeria matxistaren objektua izan daiteke" (Maitena Monroy).
Indarkeriaren manifestazio anitzak daude: sotilak direnak (hizkera, mikromatxismoak, kontrola, baliogabetzea, inbisibilitatea, e.a) eta esplizituak direnak (mespretxuak, umilazioak, eraso fisikoak, bortxaketak, erailketak).
Mugimendu feminista izan da arazoa bistaratu, salatu eta konpontzeko bideak eman dituena.
Indarkeria matxista ez da emakume batzuen banakako arazoa, jendarte osoarena baizik. Arazo politikoa da eta mundu mailan hedatuta dagoena.
Honen aurrean arreta gizonengan jarri behar da.
Indarkeria matxista ekiditeko bi estrategi bultzatu behar dira:
- Gizonen inplikazioa maskulinitate heterosexual hegemonikoa interpelatuz eta maskulinitate berriak eraiki.
- Emakumeen ahalduntze indibidual eta kolektiboa autodefentsa feministaren bidez.
Indarkeria matxista desikasteko hiru lan ildo proposatzen dira:
- Maitasun erromantikoa desikasi.
- Mikromatxismoak identifikatu eta salatu
- LGTBQ+fobiak bistaratzea eta aniztasun ereduak baloratu
Maskulinitate berriak eraikitzeko prozesuan erreferente baliotsuak gizon talde kideak oso garrantzitsuak dira. Horretarako, ondoko eremuak jorratzeari ekin beharko zaio:
- Emozioen lanketa. Mutilek emozioekin kontaktuan jarri, onartu, bizi eta era positiboan kudeatzen ikasi.
- Zaintzaren esparrua. Mutilen erantzukizuna (bere buruarekiko, umeekiko, gaixoekiko, nagusiekiko, e.a) konpetentziak izateko erramintak beraien eskuetan jarri eta espazio pribatu-domiestikorako autonomiarako trebeziak garatu
- Indarkeria matxistak. Hauen aurkako jarrera aktiboa sustatzea.
Autodefentsa feminista da emakumeak ahalduntzeko erabiltzen den estrategia feminista. Bertan jarrerak, emozioak eta autoestimua lantzen direlarik.
Neska eta emakumeak erasotuak sentitzen direnean defentsarako eskubidea aldarrikatu eta tresnak eskaintzean datza. Honako hauek planteatzen dira:
- Beldurra nola galdu, gorputzaz nola jabetu, botere pertsonalaz eta emakumeen arteko aliantzen botereaz bideak eman
- "Ez" esateko eskubidea errekonozitu.
- Errudun sentimendua ekidin.
Nire ustez, indarkeria matxistaren arrazoien aldagaiak kultura patriarkalean eta androzentrikoan errotuta daude. Gizonaren nagusitasuna emakumeekiko bere legea inposatu dio gizarte ereduari, emakumearen lekua eta presentzia gutxiezten. Nagusitasun hau indarkeria erabiltzeraino iritsi da zenbait kasutan, emakumearen autoestimua zeharo kaltetuz. Honen ondorioz, beldurra nabari da emakumeen jarreretan zenbait gizonen aurrean berdintasunaren eskubidea urratuz. Irtenbideak, bi iturritik datoz. Batetik, gizon aliatuak bilatu beste maskulinitate eredu batzuk eskainiz eta bestetik, emakumeak ahaldundu autodefentsa feministak proposatzen dituen estrategiak jorratuz. Bi irtenbide horiek gaur egun lantzen ari gara baina oraindik ere zoritxarrez bide luzea egiteko daukagula esan beharra dago. Ikusi besterik ez dago egunetik egunera dauden indarkeria matxistarekin agertzen diren hilketen berriak.
- Ikerketa bat aipatuko nuke: Kattalin Minerrek egin zuena maitasun erromantikoaren inguruan. Izan ere, "Zer ez dugu nahi matiasunaz" bere artikuluan maitasunaz aritzen da. Bertan eredu hegemonikoari jarraitu gabeko maitatzeaz hitz egitean zaintza oinarri duten harremanak izatea aldarrikatzen du "baina ez, edozer pasata hor egongo naiz". Maitasun eredu berrien bila aritu behar gara. Maitasun erromantiko feminismoaren ikuspegitik printzesa eta printzeak alboratu behar dira.
- Jasotako datuak eta ondorioak.
Aipatutako datuen artean esaten da emakume guztiek, batzuek gehiago eta beste batzuek gutxiago, denek jasaten dituztela mikromatxismoak emakumeak izateagatik eta gizonek ere genero arauak betetzen ez badute mikromatxismoak jasaten dituzte.
Maskulinitate berriei dagokienez, honako pentsamendua egituratu da: gizonak bere identitate maskulinoari balioa emateko, hiru gauza sinetsarazi beharko dizkie besteei: ez dela emakumea, ez dela haurra eta ez dela homosexuala. Honen ondorioz, gizonei zalantza asko sortzen ari zaizkie. Esate baterako, betiko gizona ez banaiz, zer izango naiz?. Honen gako nagusia zera da: zaintzari eta emozioei behar dituzten prestigioa ematea.
Bestalde, ezinezkoa da justizia sozial eta politikoaren aldeko diskurtsoa edukitzea eta begirada feministarik ez edukitzea (Federico Abreu Silveira). Honen ondorioz, gizonak ere mugimendu feministarekin bat etortzea beharko lirateke eta historian zehar eskuratu dituzten pribilegioak identifikatzea eta alboratzen joatea.
- Ikastetxean lantzeko erronkak ugariak dira eremu honetan. Autodefentsa feministak aldarrikatzen dituenak batik bat izango lirateke garrantzitsuenak:
- Neskak ahalduntzea bai autoestimuaren aldetik dituzten gaitasunak baloratuz, bai burujabetasunaren aldetik dituzten eskubideak landuz ezetza esateko ahalmena jorratuz eta bai nesken arteko elkartasuna garatuz.
- Neskak ere indarkeria matxista identifikatzen, begiak irekitzen eta erasoei aurre egiteko tresnak emanez.
- Mutilak trebatzea nahiz sentimenduetan eta emozioetan, nahiz zaintzaren erantzukizunean trebatzen ere, nahiz indarkeria matxista identifikatzen eta horren kontrako jarrera izaten.
- Irakasleak arazo honen aurrean jokabide zuzena izatea, kontzientzia sortaraztea eta modu eraginkorrez erantzutea autodefentsa feministaren inguruko ildoei jarraituz
http://hezkeh0506.blogspot.com/2016/03/indarkeria-matxistei-buruz-hausnartzen_6.html
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina