“Harreman” kontzeptuak, pertsonen arteko dimentsioa eta inguruarekin
ditugun erlazioaz gain pertsonen
barrukoa ere adierazten du; norberak
bere buruarekin bizitza osoko une bakoitza biziko baitu eta elkarbizitzaren
kalitate mailak bizipen ondoriozko emozioa, sentimendu eta ideiek
osaturiko oinarria izango dute,
pertsonen arteko eta ingurugiroarekin sortzen diren harreman kalitatearekin
lotura zuzena izango dutelarik.
Garrantzitsua beraz, indarkerian eta dominazio-mendetasun harremanekin
amaitzea eta elkarbizitza eta pertsona barruko zein pertsonen arteko harreman
positiboa eraikitzea, elkarbizitza positiboa sortzea, hau da, nork bere
buruarekin zein besteekin harreman positibo eta aberasgarriak izatea sustatzea.
Tratu onak dira ongizatearen oinarri eta hauen lanketa nork bere
buruarekin, besteekin eta ingurugiroarekin alderdiak biltzen ditu. Maitasunezko
pentsamendua gure jendartean erabat baldintzatuta dago harremanak eta tratu
onak maitasun erromantikoaren mitoaren deseraikitzera garamatza gainera, maitasuna,
amodio erromantikoa eta bikotea baino gehiago da: bizitzeko modu bat da.
Amodio osasuntsuaren ezaugarriak:
- Maitasun-eredu
bakarra gainditzen du.
- Begirunea,
independentzia eta askatasuna sustatzen ditu.
- Asertzio-komunikazioa
du oinarri.
Erantzunkidetasuna edo elkar-ardurak norberak talde batean ardurak konpartitzeko hartzen duen erabakia
da eta tratu onak sustatu eta denboran zehar iraunarazten ditu.
Elkar-ardura eta elkarlanaren kalitatearekin zerikusia du,
denboraren erabilera parekideak, etxeko-lanak eta zaintza-lanak era parekidean
konpartitzeak eragin handia izango luke emakume eta gizonen berdintasunean.
Zaintza-lanik gabe ezin izango genuke bizi-kalitaterik mantendu.
1994. urtean martxan zeuden
Hezkidetza Mintegiek “Elkar ardurako
Hezkuntza” liburuxka bat argitaratu zuten. Hauxe izan zen adosturiko definizioa:
Nerea Mendizabalek dioen bezala ezin dugu harremanengandik ihes egin gertatzen zaigun edozein gauza harremanekin
lotuta baitago.
Hori
dela eta, harremanak zaintzea eta tratu onak sustatzea ezinbesteko lehentasuna
gure ongizaterako!
Ikastetxean tratu onen alde lantzeko erronka batzuk hauek izan daitezke:
- Tratu onak harremanen ardatza bihurtzea.
- Hizkuntza hezkidetzailea erabiltzea.
- Autoezagutza , autoestimua eta errespetua garatzeko estrategiak eskaintzea.
- Autozaintza, elkarzaintza eta zaintzaren garrantziaz jabetzea.
- Lanak berdintasunean banatzearen zentzua sustatzea.
- Maitasun erromantikoaren mitoa deseraiki eta maitasun osasuntsuaren alde egin.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina