Indarkeria matxistaren
oinarrian sexismoa eta misoginia daude, bere objetua emakume ezaugarriak
erakusten duen guztia izanik, hau da, maskulinitate hegemonikoa eta
agindu heterosexualatik at dagoen guztia. Indarkeria matxista era
guztietakoa da, espazio guztietan ematen da eta askotan umorez mozorrotura agertzen da.
Indarkeria matxistaren ardura beti emakumeengan jarri da, mugimendu feministak arazoa bistaratu eta salatu du, proposamenak eta ekintzak aurrera eramaten. Silvia Federici, indarkeriari aurre egitea gizonen ardura eta beraien borroka behar dugula adierazten.
Indarkeria matxistari aurre egiteko bi estrategia proposatzen dira:
- Maskulinitate berriak.
- Autodefensa feminista.
Estrategia hauek aztertu baino lehen, hiru lan hildo jorratuko ditugu, eta hurrengo hauek dira:
- Maitasun erromantikoa.
- Mikromatxismoak
- LGTBQ+fobiak
Maitasun erromantiko mitoarei buruz hizt egiten dugu, baina tamalez ez da mito bat, errealitate gordina baizik. Amodio mota hau sistema kapitalista eta patriarkalaren sostengu indartsua da, jendeartea antolatzeko eredua. Emakumeen identitatea erdigunetik kentzen du, botere harremanak eraikitzen ditu eta indarkeria justifikatzen du. Txikitatik, produkzio kulturalek emakumeak gabeziz beteriko izakiak garela adierazten digute. Coral Herrera Gomezek zehaztu ditu emakumezkoei eta gizonezkoei zuzentzen dizkiguten mezuak:
- Maskulinitate berriak.
- Autodefensa feminista.
Estrategia hauek aztertu baino lehen, hiru lan hildo jorratuko ditugu, eta hurrengo hauek dira:
- Maitasun erromantikoa.
- Mikromatxismoak
- LGTBQ+fobiak
Maitasun erromantiko mitoarei buruz hizt egiten dugu, baina tamalez ez da mito bat, errealitate gordina baizik. Amodio mota hau sistema kapitalista eta patriarkalaren sostengu indartsua da, jendeartea antolatzeko eredua. Emakumeen identitatea erdigunetik kentzen du, botere harremanak eraikitzen ditu eta indarkeria justifikatzen du. Txikitatik, produkzio kulturalek emakumeak gabeziz beteriko izakiak garela adierazten digute. Coral Herrera Gomezek zehaztu ditu emakumezkoei eta gizonezkoei zuzentzen dizkiguten mezuak:
EMAKUMEEI :
- Amodio erromantikoa garrantzitsuena da gure bizitzan.
- Zuretzako gizon bat zuzenduta dago.
- Emakumeak dohai batekin jaiotzen gara: baldintzarik gabe maitatzeko gaitasun agortezina.
GIZONEZKOEI:
- Beti izango du emakume bat bere zain.
- Emakume horrek bere amaren amodioa ordezkatuko du.
- Bere abenturen amaieran beti amodioa bere zain egongo da, merezi duelako.
Amodio eredu honek gizartearen antolakuntza maitasunaren bitartez eraikitzen du, bikotean, amatasunean eta zaintza lanetan oinarrituz. Baina nola deseraiki genezakeen eredu hau? Amaia Zufiak proposatzen duen bezela maitasun hegemonikoari disidentzia politikoa egiten. Kattalin Miner-ek zenbait hildo proposatzen ditu, hau da; monogamia apurtuz, heterosexualitatea apurtuz, harremanak bizitzen eta zerbait konpartitzean, mailan berean jartzea.
Gure bizitza, gure arauak, gure erreinua.
Eta betirako zoriontsuak izan ziren
https://megafonomorea.wordpress.com/2015/03/20/eta-betirako-zoriontsuak-izan-ziren/
Mikromatxismoak ,Luis Boninok definitu zituen bezela, indarkeria sexistaren adierazpen sotilak dira eta askotan zailatsunez identifikatzen ditugu. June Fernandezek mikromatxismoaei aurre egiteko mikroiraultzak proposatzen ditu.
Julene Onaindia Garcia: "Mikromatxismoak egunero, edozein momentuan"
LGTBQ+fobiak definitzeko Andre Lorderen hitzak berreskuratuko ditut: "sexu bereko pertsonenganako maitasuna sentitzeko beldurra eta , ondorioz, beste pertsona batzuengan agertzen diren halako sentimenduen aurkako gorrotoa". Honi aurre egiteko bi estrategiak erabiliko ditugu, alde batetik bistaratzea eta, beste batetik, indarkeria mota hori deslegitimatu.
Lordek berak zion bezela: "Nire isiltasunez bakarrik naiz damu"
Lehen aipatu dugun bezela indarkeria matxista aurre egiteko bi estrategia zehazten ditugu, horietako bat maskuliniate berrien beharra da. Hau da, gizonezkoek beren ardura hartu behar dute indarkeria matxistaren aurrean, jaiotzez eman zaizkien eskubideei uko eginez eta zaintza etikan beren identitatea eraikiz. Xabier Odriozolak dion bezela gizonezkoek konturatu behar dira berain aldaketekin jendeartea hobetzen dela eta feminismoarekin zubiak eraiki behar direla.
Maskulinitate berriak eraikitzen
Zehaztu dugun beste estrategia autodefensa feminista da, hau da, emakumeen ahalduntze indibudual eta kolektiboa lortzeko estrategia feminista da.
Altxa emakume, ta heldu borroka feministari!
Autodefensa ez da fisikoa soilik, emakumeen ahalduntzea bilatzen da, hau da, dimentsio pertsonala eta kolektiboa barneratzen ditu, indar/ ahalmena eta poterean jabetuz.
Beste aldetik, esan behar dugu beldurrak generoa daukala, emakumeen beldurraren eta autokontrolaren iruditeagia sortzen da, hauek kontrolpean izateko eta gizonezkoei boterea emateko. Prebentzioa emakumeen esku jartzen da, baina emakumean defendatzeko eskubidea bereganatu behar du, arriskuei aurre egiteko tresna fisiko eta psikologikoak lantzen, beldurra bera mugak gainditzeko erabili. Horretarako ezinbestekoa da indarkeria matxistaren dimentsioaz ohartzea, eraso ezberdinak identifikatu eta erantzun posible denak ezagutu.
Beldurra lekuz aldatu behar dugu, neurriak gizonezkoei egokitu, biktimak ez du zertan neurririk hartu behar eta. Denon ardura izanik, biktimaren eredu positiboa definituz.
Indarkeria matxista gabeko jendeartea lortzeko hezkidetzak sustatzen duena hauxe da:
Hezitzaileak:
- Dimentsioaz konzientzia hartu.
- Eskuhartzen eraginkortasunaren kontzientzia hartu.
- Modu transbersalean txertatu.
- Autodefensa feminista landu.
Neskei begira:
- Autoestima landu.
- Burujabetza.
- Indarkeria matxista aurre egiteko tresnak garatu
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina