LABURPENA ETA BALORAZIOA
Errespetuan oinarritutako harremanak sortzeko, eta boterean oinarria dutenak ekiditeko osasuntsuak diren harremanak sendotzen eta horietan sortzen diren emozioak identifikatzen trebatzen ikastea eta irakastea ezinbesteko ariketa dugu. Adimen emozionalean trebatzen irakatsi behar duenak, berea autokritikatu, baloratu, aztertu, egokitu eta aldatu beharko du. Suposatzen duen iraultza txiki orori aurre egiteko kementsu eta gogotsu agertu behar delarik.
Norberak bere bururarekin elkarbizitzen ikastea du erronkarik handiena. Norberak bizi beharko baitu bere bizitzaren une, egoera eta sentimen bakoitza bere buruarekin.
Tratu onak, norberaren irudia behar bezala baloratzen, norberak berearekiko estimua agertzen, norberak bere gorputza gozatzen eta onartzen, norberak bere doaiak goraipatzen eta mugak umiltasunez onartzen ematen dira.
Norberak berea ongi kudeatzen ikasten duen unean, besteekin hartu-eman egokiak izan eta garatu ditzake. Harremanak, alderdi bakoitzak duen motxilarekin baldintzatuak daude. Aurreikuspenak, aurre espektatibak, harremantzeko diskurtso mota, jasotzen diren iritzien kudeaketa eta onarpena...
Horietan guztietan trebatzen gara bizitza osoan zehar. Adimen emozionala garatuz joan gaitezen ahalmena dugu, baina horretarako bidea zein den erakutsi egin behar digute.
Haurrak beraien emozioen askatzean trebatzeko helduak gara erreferente. Helduon interakzioak errepikatzen dituzte umeek. Helduon hitzek baino ekintzak dira eragin zuzen-zuzenak.
Helduok haurrekin maiz, jasotako formula bereekin agertzen gara; eta erosoak egiten zaizkigun ekuazio sinpleekin harremantzen saiatzen gara. Haurrekin hartu-eman bakoitzaren atzean ikaskuntza bat dagoela gogoratu gabe, instanteko soluzioen beharrez, mehatxuak, botere-rolak, haurraren gogoak aintzakotzat ez hartzea, txantaiak, ... eguneroko estrategia pobreetan bilakatzen ditugu.
Eta haurrek horietara egokitzen ikasten dute; horiek imitatzen; horiek beraien gogoetara egokitzen;...
Eta haurrak hortzak garbitzeko ekintza bera lortzeko txantaiaz egiten ikasi zuena, ez da egon ikasi nahi zenaren helburuaren atzean...
Gozokiak edota jostailuak ematea bete duten arau bat txalotzeko asmoz, ez gaitu ikaskuntza helburu bera lortzera eramaten, eta haurrak asumitu behar zuen araua ikasi beharrean, arauak betetzearen trukean ordaina duela besterik ez du ikasten. Bizitzak, munduak, errealitatea horrela funtzionatzen ez duela ezin onartuz, frustrazioz biziko den haurra izango da.
Tratu onak bermatzeko, haurrak errealitatean eta errealitatearentzat prestatu behar ditugu; autonomoak, mugak eta limiteak onartuak, erronkei aurre egiteko jarrera kementsuaz, autoestimadunak,...
PROPOSAMENAK
Gurasoek haurrekin sortzen dituzten harremanak errepresentatzen dituzte bestelako eremuetan seme-alabek;
Hemen gurasoek trasmititzen dituzten hainbat jarrera toxikoren inguruko artikulu bat:
Gero eta gehiago dira, gurasoen gainetik jartzen saiatzen diren haurrak. Boterea izaten trebatzen direnak, eta harremanetarako trebeziarik ez dutenak. Mugak jartzea oso garrantzitsua da; haurrek aukera guztiak beraien esku daudela sentitzen dutenean, botere faltsu batekin trebatzen baitira. Eta alboan botere faltsu horretan makulu izango den baten bat behar izaten baitute, bere aginduetara erantzungo duena; ama, aita, senideak, lagun sumisoak,...
Jarrera horretan soilik sentitzen dira eroso eta ez dute bestearen lekuan jartzeko gaitasuna garatzen; harreman desegokiak eraikitzeaz gain, bere aginduak jarraitzen dituzten haurrez/heduez osaturiko taldea behar izaten dute inguruan; botere faltsu horretan ziur eta lasai sentitzen direlako. Horiek identifikatzea, inguruan sumisio jarrera erakusten dutenen autoestimak lantzea eta botere beharraren intseguritateak lantzea oso garrantzitsua da, harreman osasuntsuak garatzeko unean.
Hemen beste artikulu polit bat; "Niños tiranos: el sindrome del Emperador"
Harreman osasuntsuak garatzeko eta horietan trebatzeko ezinbestekoa dugu MAITASUN ERROMANTIKOAren irudiarekin kritikoak eta zorrotzak izatea.
Norberak bere burua maite duen arte ezingo du beste inor era osasuntsuan maitatu.
Hala agertzen zigun Erich Fromm "El arte de amar" liburuan.
Gatazkak sortzen dituzten haurrak ezagutzea eta beraiekin lanketa berezia egitea oso garrantzitsua iruditzen zait; eskolan eta jendartean ohikoak diren etiketak ez daitezen jarri, eta indarkeria jarrera ororen atzean dagoen eskaera ulertu, eta landu ahal izateko.
Haurrekin sentimenak lantzeko eta jarrera gatazkatsuak dituzten haurrekin beraien sentimenak, beharrak eta kostata erakusten duten enpatia jarrera lantzeko oso egokia den jolasa hau dugu;
ZUTANI
ESKOLARAKO ERRONKAK
- Eskolaren helburu orokorra tratu txarrik eman ez dadin autoestimua, berdintasuna eta tratu onak landuz, ingurune hurbilean tratu txarrak ezabatzea.
- Tratu onen garrantziaz jabetzea, norberaren burua baloratzen ikastea, norberak bere burua ezagutuz, egoera zapaltzaileak identifikatzen trebatzea. Beste pertsonak baloratzen ikastea, genero estereotipoak baztertuz, berdintasunezko harremanak sortzeko. Gaur egungo gizartean bizi ditugun genero desberdintasunak ezagutzea, hauek sortzen dituzten diskriminazioak ekiditzeko. Aukera berdintasunean bizitzeko tresnak lantzea, hauek elkartasunezko eta orekan oinarritutako harremanak ezartzea tratu onen oinarak ipintzeko. Eraso eta indarkeria egoeretatik libre bizitzeko jarrera eta trebetasunak garatzea aipaturiko egoera horiek jasateko.Eskolan hainbat egoera erakutsi eta horiek nola konponduko zituzten aztertzea eta horien inguruan inplikaturik egon gabe, hausnartzea tratu onen inguruan murgiltzeko jarduera ezin hobea dugu; apurka enpatia jarrera agertzeko helburuz.
- Haur bakoitzaren egoera eta errealitateak ulertzea ezinbestekoa dugu, harremanak eraikitzen dituzten erak eta jarrerak ulertzeko eta beharrezkoak diren esku hartzeak egin ahal izateko.
- Haur bakoitzaren errealitatea ulertzeko metodoak sortzea
- Haur guztien autoestima lantzea.
- Botere harremanak harreman osasuntsuengatik ordezkatzea.
- Helduak eta ikasleak kalitatezko hartu emanak eraikitza
- Konfiantzazko espazio eta giroak sortzea
- Emozioak `plazaratzen trebatzea eta gune egokiak eskaintzea.
- Tratu onak: egunero elkarrizketen bidez sentsibilizatu ditzakegu ikasleok gaiarekin. Eta suertatzen zaizkien gatazkak adierazteko espazioak ireki. Eta beraien ahotsa entzungo dela ziurtatuko zaiela erakutsi.
Badira, lagungarriak diren bestelako hainbat ekintza edo unitate didaktiko gaia etapa ezberdinetan gure curriculumetan txertatzeko.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina