#itziarsa etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
#itziarsa etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2020/04/19

Agur, agur, agur, eskerik asko!!!!!!!






Nire esperientzia ikastaro honetan oso aberasgarria, oso interesgarria izan  da, hezkidetzaren eta feminismoaren gaiari buruzko ikuspegi askoz zabalagoa ematen dizuna. Esperientzia horrek lana, denbora eta dedikazioa eskatu ditu. Hezkidetza ez da egun batean ikasten, egunero praktikara eraman behar da.

Asko ikasi dut niri buruz ikastaro honetan. Hasteko, pazientzia gutxi dudala teknologia berriekin eta hezkidetzan beti ikasi ahal dudala gehiago, baina helburu batekin, praktikan jartzeko. 


Lankideek asko irakatsi didate. Partekatu dituzten baliabideen kantitatea eta kalitatea izugarria da. Zoragarriak zarete! 







Hezkidetzaren eta berdintasunaren alde lanean jarraituko dut, baina orain oinarri teoriko sakonagoarekin eta autodefentza feminita nola gauzatu ikasita. Ahalmen gehiago eta ikasitakoa erabilita askoz lan aberasgarriago hezkidetzaren alde bai lanean bai bizitzan pertsonalean.
Ikastaro honetan ikasi dudan gauzarik garrantzitsuena da sare sozialak sortu eta mantendu behar direla, bai birtualak bai errealak, berdintasuna mantendu dadin, sororitatea dago gure indarra. 

Eta, azkenik, eta oso garrantzitsua. emakumeok gure baliabide eta aukera guztiekin partaidetza handitu eta zabaldu behar dugula, inork ez isilarazteko. 

Beti egon gara!!!!!!!!





ESKERRIK ASKO eta SAREETAN ELKAR IKUSIKO DUGU!!!!!!!!!



2020/03/16

Elkarbizitza eta zaintzak erdira!



Une honetan, koronabirusarekin, zaintzak, bizitzak, bizikidetza positiboa izan behar dutela gure izatearen erdigunea argi dugu.

Osasun-krisi honek agerian uzten du zaintza-lanen krisia ere. Noren esku uzten ditugu haurrak, eskola ez badago eta lanera joan behar badugu? Aitona-amonen eskuetan, gaixotasunekin, gaitz larriekin?

Izututa nauka pentsatzeak zenbat emakumek egongo diren orain etxean beren tratu txarren emailearekin, ihes egiteko aukerarik gabe.

Aurreko edizioko posten artean, Goreti Eskalzaren "Tratu onak” lana nabarmenduko nuke, eskaintzen digun gaiaren laburpenagatik, gogoeta eta baliabideengatik. Pertsonak eta zaintza bizitzako helburuen erdigunean jarri nahi izateak, egungo Hezkuntza sistemarekin talka egiten duela dio “sistemak, emaitzetan oinarritutako ikasteko modua lehenesten du eta exijentziek eta kontrolak pertsonaren dimentsio osoa galtzea” dakarrelako.  



Ikasleekin lan egiteko,  Bizikasi ekimenaren LH 5 eta 6 mailerako jarduera didaktikoa oso bailabide aproposa da: "Ondo konpontzen gara. Tratu onak nahiago"



Dinamika honetan tratu onak eta tratu txarrak bereiziko dituzte. Nola sentitzen gara gaizki tratatuak gaituztenean? Eta ondo tratatzen gaituztenean? Zer nahiago dugu?
Prestatuko dira txartel batzuk tratu onak edo txarrak agintzen dituztenak (ikus hurrengo orrian). Txartel horiek banatuko dira eta bakoitza tratatua izango da berak daraman txartelaren arabera.
Musika lasaia jarriko da, eta musika entzuten den bitartean, gelan ibiliko dira. Musika gelditzen denenean, ikasleak gelditu egingo dira. Ikasle bakoitzak txartela irakurriko dio ondoan edo parean dagoenari, eta hor agindutakoa egingo dio. Horrela egingo da denboratxo batean.
Ondoren, elkartuko dira antzeko aginduak dituztenak, hau da, tratu onak alde batean eta tratu txarrak bestaldean, eta kate moduko bat egingo dute, bata bestearen parean.
Behin bi kateak parez pare kokatuak daudela, bakoitzak bere txartela irakurriko du eta adibide bat jarriko du (eguneroko adibide bat). Bukaeran talde bakoitzak definitu beharko du zer diren tratu onak eta zer diren tratu txarrak. Definizio horiek gelan jarriko dituzte kartoi mehe batzuetan edo txartel handi batzuetan (ikus hurrengo orrian).
Ondoren, egindakoaren balorazioa egingo dute:
·       Nola sentitu zarete?
·       Zein katerekin sentitu zarete hobeto?
·       Zein katetatik nahiago duzue besteak tratatu?
·       Zein katetatik nahiago duzue tratatuak izan?
·       Zer ondorio ateratzen dituzue joko honetatik?
·       Konpromisoren bat hartuko zenukete?



LANTZEKO ERRONKAK JENDARTEAN

Gure bizitzan zoriontsuak izan gaitezen, funtsezkoa da harreman osasuntsuak eta jarrera positiboa izatea. Harreman onak dira nork bere buruarekin eta gainerakoekin errespetuan, askatasunean eta elkartasunean oinarritutakoak.
Tratu onak izatea eta zaintzaren kultura hau da: nork bere eta gainerakoen beharrei erreparatzea, eta behar horiek asebetetzeko ahaleginak egitea. Ahalegin horien artean, entzutea, lankidetzan jardutea, laguntza ematea eta eskatzea daude. Tratu onak eta txarrak bereiztu behar ditugu.



2020/03/09

Suntsitu indarkeria



Aste honetan ikusi dugu indarkeria matxista suntsitzeko bi alderdi landu behar ditugula: maskulinitate berriak eta autodefentsa feminista. Emakumeen eta gizonen inplikazioa beharrezkoa da indarkeria amaitzeko. Ezin da fokua eta erantzukizuna emakumeengan bakarrik jarri, orain arte egiten zen bezala. 

Erantzukizuna jendarte oso da, hurrengo bideoan ikusten den bezala, "Eskerrik asko ez esateagatik ezer"


Iazko post-en artetik Janire Itxasorena aukeratu dut, Txanogorritxoren ipuina oso baliabide interegarria iruditzen zaidalako. Eremu hezitzailean landu beharreko gaia da indarkeriarena (fisiko, psikologikoa…), izan ere, pertsona sumisoak ez izateko eta identitate bat sortu ahal izateko beharrezkoa dugu autodefentsa ildoak hezkuntza eremuan lantzea.




Ikasleekin zer landu?

Aste honetan argi geratu zait indarkeria matxistarekin amaitzea guztion lana dela, emakumeena eta gizonena. Eta posible dela indarkeria honekin amaitzea, benetan horretara jartzen bagara. Horretarako, indarkeria matxistaren aurkako legea erabat garatu beharko litzateke. Hezkuntzari dagozkion alderdietan, ordea, ez da garatu. 


Tutoretza ordua laburregi geratzen da landu beharreko gai guztietarako. Azkenekoz ikusi dut ikasgai berri bat eskatzen dela: heziketa emozionala. Uste dut Lehen Hezkuntzako lehen mailatik DBHko laugarren mailara arte ikasgai hau ematea ekarpen ona izan daitekela.






Amodioa, amodio toxikoa, Indarkeria sustatzen dituzten amodiozko mitoak landu beharko ziren txikitatik.



Jendartean landu beharren justifikazioa

Nola epaituko gaituzte hurrengo mendeetan? XXI. mendeko iraultza feminista aztertuko da testuliburuetan?
Gaur egun bezala, lotsagarria iruditzen zaigu esklabismoa baimentzea eta hainbeste aldekoak izatea, baita zientzialari eta intelektualen artean ere. Agian, 100 urte barru, sinestezina da emakumeei tratu txarrak ematea. Ez dago inolako argudiorik gizartean biztanleriaren erdiari tratu txarrak ematea justifikatzen duenik.

Atzo Estatu osoan aldarrikatu genuen: 



2020/03/02

Gatazkak eta bakea


Egun hauetan konturatu naiz gatazka hitzak duen zentzu negatiboaz. Gatazka zerbait negatibotzat hartzen badugu, saihesten saiatuko gara beti. Zerbait positibo gisa tratatzen badugu, gizartea hobetzeko erabil dezakegu.

Antzeko zerbait gertatzen da krisi hitzarekin, esanahi peioratiboa du, baina etimologikoki aldaketa esan nahi du. Askotan aldaketek beldurra ematen digute, baina beharrezkoak dira gizartea hobetzeko, patriarkatuarekin amaitzeko.

Patriarkatuaren aurka batzuetan modu bortitzean borrokatu ziren emakume batzuei buruz ikertzen aritu naiz, sufragistei buruz, adibidez. Gatazka sozialari esker lortu zen emakumeek botoa izateko eskubidea Ingalaterran eta beste herrialde batzuetan. Hau da, gatazka, borrokak balio izan digu eta balio digu gure eskubideak lortzeko.

Neure buruari aldarrikatu diot zein den bakea hitzaren benetako esanahia. Erabat ados nago bake positiboaren, bizikidetzaren eta justiziaren kontzeptuarekin.





Beste urttetako posten artean  Janire  Itxasorena  aukeratu dut . Oso interesgarria irudit zait bere bideoa " Del RevĆ©s", emozio guztiak, negatiboak ere onartu behar ditugula.



Baliabideak bezala: Ausarten kluba gomendatzen dut:







Erronka nagusiak eskolan landu behar dira:


• Ikastetxean elkarbizitza positiboko giroa sortzea, non komunitateko kide guztiak parte direla sentituko duten.
• Elkarbizitza positiboarekin loturiko zenbait alderdiri buruzko eta hezkuntza- komunitateko estamentu guztiei zuzenduriko prestakuntza (kulturartekotasuna, aniztasun afektibo-sexuala, heziketa emozionala, gatazken kudeaketa, portaeraren hobekuntza…) proposatu eta plangintza egitea.
• Gatazken tratamendu egokia eta haiek modu baketsuan konpontzen ikasteko estrategiak prestatu eta abiaraztea.
• Ikastetxe mistoa izatetik inolako ekintza diskriminatzailerik gertatzen ez den hezkidetza-ikastetxea izatera pasatzea, non bi sexuen arteko errespetua eta sexua bizitzeko moduekiko begirunea identitate ezaugarriak izango diren.
• Ikastetxe bat izatea non tolerantzia, errespetua, elkartasuna eta lankidetza balio partekatuak izango diren eta ekintza jakin batzuetan islatuko diren.
• Partaide guztiek ikastetxean ordezkatutako kultura guztien balioa aitortzen duten komunitatea eratzea, ikastetxeari balio erantsia ematen dion ezaugarri modura hartuz.
• Arrazakeria / diskriminazioa / bazterketa gainditzea, azaltzen direneko egoerak desitxuratuz, eztabaida bultzatuz, enpatia eta pertsona guztien eskubideen aitorpena sustatuz.



2020/02/17

Aniztasun sexuala gure eskolan





Eskolaren bidez sozietatea alda dezakegula ulertu behar dugu. Urtero, ikastetxeetan LGTBIfobiko jazarpen kasuak aurkitzen ditugu. Prebentzioa/probentzioa egiteko, pertsona guztiekiko errespetua landu behar dugu ikasleekin, haien identitate sexuala edo orientazio sexuala axola gabe. Ikastetxeek gune seguruak eskaini behar dizkiei pertsona guztiei, ikasle guztiei.

Ikasleak sentsibilizatzeko LGTBI pertsonen borroka historian zehar, zelan dauden gaur egun haien eskubideak munduak, eta gaur egungo erreferenteak aldarrikatu behar ditugu, Batez ere lesbianen erreferenteak bistaratu behar ditugu. Eta ez landu soilik maiatzaren 17an baizik eta egunero.

Binarismo patriarkala apurtu behar dugu:






Ellen Pagek bere lesbianismoa aitortzen du:





LGTBI banderaren jatorria eta esanahia ikasleei ezagutarazi behar zaie.
LGTBI bandera Gilbert Bakerrek diseinatu zuen, eta 1978ko ekainaren 25ean lehenengoz, San Franziskoko Gai Harrotasun jaialdi batean, eta, bandera egiteko, Judy Garlandek abestutako “Over the Rainbow” abestian inspiratu zen Baker. Ortzadar banderak zortzi marra zituen eta kolore bakoitzak esanahi bat zuen (arrosa, sexualitatea; gorria, bizitza; laranja, osasuna; horia, eguzkiko argia; berdea, natura; turkesa, artea edo magia; urdina, baretasuna; eta morea, izpiritua). Urte berean marra bat galdu zuen (larrosa, hain zuzen ere); eta gaur egungo bandera, berriz, sei marraz osatuta dago: gorria, laranja, horia, berdea, urdina eta morea (beraz, turkesarik gabe). Kolore anitzek pentsamendu anitzak irudikatzen dituzte. (Iturria: Wikipedia).



Aurreko edizioko posten artean, Iazko ikastarokideek egindako post Leire De Miguel-en posta aukeratu dut. Bere postean lesbiana aukera politiko bat izan daitekela azaltzen du. Heteronormatibitatetik kanpo, heteroarauaren aurrean aukera posible bat da.


Eremu hezitzaileen ikastetxeetan lantzeko erronkak


  • ·     Binarismo heteropatriarkala apurtu.
  • ·      Sexualitatearekin eta sexu-orientazioarekin zerikusia duten giza eskubideen errespetatu.
  • ·      Erreferenteak erakutsi: Sexu-orientazio anitza izan duten garai desberdinetako zenbait pertsonaia ospetsuak ezagutu.
  • ·      Lesbianen, gayen, transgeneroen eta bisexualen historian jasandako bereizkeria eta giza eskubideen urraketa ezagutu.
  • ·      Jarrera homofobo fisiko zein ahozkoekiko jarrera kritikoa garatu.



Bullying homofobikoaren aurka borrokatu behar dugu!

2020/02/10

Identitatea bilatuz



Beste urteetako posten artean, Nor naizen eta nor ez naizen posta aukeratu dut, Bideo hau eskeintzen du, non azaltzen da oso argi nola sartzen duzkiegu estereotipoak gure umeei .



Azken urteotan aurrerapen asko egon dira genero-identitateari dagokionez. Uste dut Hezkuntzan garrantzitsuena hezkuntzan Trans protokoloa dela.Protokolo honetan haur transen errealitatea agerian geratzen da. https://www.euskadi.eus/contenidos/informacion/hezkuntza_ikuskaritza_dok_abi/eu_def/adjuntos/Protokolo_trans_e.pdf


Irakasleen kontzientziazioak asko eragin du. Duela 4 edo 5 urtetik hona, urtero, gure zonaldean, neska trans edo ninƱo bat ikusten da. Lehen nerabezaroan agertzen ziren, baina orain Haur Hezkuntzan eta Lehen Hezkuntzan ere agertzen dira, batez ere 5 eta 6 urtetan.

Genero identitate anitzak az hainbat elkarte topa daitezke gaur egun:
·      Errespetuz, asociación para la defensa e integración de las personas transexuales. http://www.errespetuz.org/
·      Chrysallis, asociación de menores trans: https://chrysallis.org.es/
·      Aldarte: centro de atención a gays, lesbianas y trans.: http://www.aldarte.org/es/default.asp

Transexualitatea ulertzeko Filme labur hau gomendatzen dut: From Lucas to Luus. 




Heziberri 2020: “Oinarrizko Hezkuntzak pertsona guztien hezkuntza-eskubidea bermatu behar du. Horrenbestez, zuzentasunaren eta justizia sozialaren ildoan, hezkuntzak aukera berdinak eskaini behar ditu, bazterketarik egin gabe –ezaugarri pertsonalengatik edo sexu-orientazio, kultur nortasun edo generoagatik–, eta gainditu egin behar ditu desberdintasun ekonomikoak, sozialak, kulturalak eta pertsonalak.”

Egitasmo hau helburu bihurtzeko eskolan gauza aldaketa nabariak egin behar ditugu. Curriculum ezkutua oso errotuta dago pertsonengan, eta pertsonak gara eskola osatzen dugunak. 
Elementu batzuk begi-bistakoak dira: hizkera sexista, curriculum androzentrikoa, material androzentrikoak. Kultura androzentrikoa berrikusi behar dugu. Emakumeen ekarpen guztiak batu behar ditugu curriculumean. Hori egin gabe jarraitzen badugu, gure neskatoek beren nortasuna eraikitzen jarraituko dute, bigarren kategoriako izaki gisa.

2020/01/27

Orientazioa bilatuz




Zientziari ekarpenak egin dizkioten pertsonengan pentsatzen denean, pertsona
horri forma ematen dion estereotipoa maskulinoa da beti.

Zeregin horretarako gaitasun handiagoa duten gizonek? lan horiek egiteko
erraztasun sozial handiagoa dute?

Horren ondorioa da zientzia edo ingeniaritza karreretan matrikulatzen diren
ikasleen kopurua askoz txikiagoa dela. Ikerketa-talde edo zentroak edo
enpresa teknologiko handiak zuzentzen dituzten ikertzaileez ari bagara, joera
askoz ere nabarmenagoa da. Beharrezkoa da, beraz, egungo haurtzaroan eta
gaztaroan erreferentziako sistema femeninoa sortzea zientziaren munduan.

Erreferentzia femeninoko sistema horrekin, haurrek zientziaren munduaren
ikuspegi desberdina izango lukete: zientziari egiten dizkioten ekarpenak
aparteko pertsonek egiten dituzte, beren adimenagatik, lanerako
gaitasunagatik, pasioagatik, baina inola ere ez beren sexuagatik.

Zer egin ahal dugu?

- Zientziaren, teknologiaren, ingeniaritzaren eta matematikaren inguruko
estereotipo femeninoak apurtzea.
- Iraganeko eta oraingo emakume zientifikoei ikusgarritasuna ematea
etorkizuneko zientzialariak motibatzeko.
- Tradizionalki maskulinizatuta egon diren lanpostuei lotutako genero-
estereotipoei buruzko gogoeta sustatzea.
- Ikerketa zientifikoaren esparruan egiten den lana ikusaraztea.

- Erraztu. Ikasgelan erabiltzeko hezkuntza-baliabideak eman.



Datuak diotena: 
EUSTATek urtero kaleratzen dituen datuek garbi erakusten dute neskek eta mutilek egiten dituzten ikasketa-hautaketetan genero estereotipoak mantentzen direla, rol tradizionalen araberako sexuen banaketa mantentzen dutenak: besteen zaintzarekin eta giza harremanekin zerikusi duten ikasketak aukeratzen dituzte neskek; teknikarekin eta produkzioarekin lotutakoak, berriz, mutilek.

Eustateko 2017ko txostena
 
kontuan hartuta, hurrengo grafikoak ikusi ahal ditugu.2015-16 ikasturtearen bukaeran lortutako datuekin alderatuta daude.




DEBEGESA bideoan argi ikusten dira neska eta mutilen arteko interes desberdinak.


Baliabide interegarriak :

Inspira STEM (Deusto)

Twitter  #chicasSTEM

Otsailak 11, neskak eta zientzia nazioarteko eguna. Proposamenak (CodeIntef)



Orientazio akademiko hezkidetzailea lantzeko 2 erronka: 


- Orientazio akademikoa Lehen Hezkuntzako 5 .mailan hastea egiten. DBHn beranduegi da, estereotipoak guztiz barneratuta dituzte jadanik neska eta mutilek Bigarren Hezkuntzan.

- Estereotipoak apurtzen dituzten erreferenteak izatea bai neskek bai mutilek.  Orokorrean STEAM
ikasketak egiteko neskak bultzatu nahi ditugu, baina zaintzan hezitu behar ditugu mutilak eta erreferenteak erakutsi.


Hurrengo urteetako posten artean, Agurtzane Goitiarena aukeratu dut. Orientazio planifikatua hezkidetzailea Aurrera eramateko, gako askori baliabide hezkidetzaile bat lotu dio.
- Emakume eta gizonen errepresentazioa orekatua agerian jarri. HezkEH Pinterest
- Afektibitatearen heziketa martxan jarri. Autoestima
- Elkar ardura eta zaintza eskolan, etxean eta aisialdian landu. Agrega sekuentzia didaktikoak
- Identitate eta bizitza eredu anitzak agerian jarri. Gorputz anitzak, familia anitzak.Familia milakolore.
- Lanbiderako orientazioan irudi ez esterotipatuak aurkeztu. Igual-es dokumental seriea




2020/01/19

Curriculuma eta baliabide didaktikoak, azken muga.





Gure jarduera hezkidetzailea aurrerapauso handia emango luke curriculuma eta baliabide didaktiko hezkidetzaileak erabiliko bagenituzke.  Domino-pieza izan liteke, gainerako pieza guztiak mugituko lituzkeena.




Ikastetxeetan modu sistematikoan erabiltzean, androzentrismoa amaituko litzateke hezkuntzan. Ez litzateke biztanleriaren erdiari bakarrik erakutsiko. Beraz, ikasleengan eragin handia izango luke, historiaren eta bizitzaren ikuspegi osoa izango lukete, ez erdia.

Bai mutikoek bai neskatoek erreferente femeninoak izango lituzkete jakintzaren arlo guztietan, eta integratuko lukete emakumeek eta gizonek gaitasun berberak eta balorazio sozial bera dituztela. Egin diren azterlanetan egiaztatu da neskek erreferente femeninoak eta maskulinoak dituztela. Mutilek, aldiz, erreferente maskulinoak baino ez dituzte, nesken eta emakumeen mundua ezezaguna egiten zaie.


Curriculum hori eta hezkidetzako baliabideak erabiltzeak sentsibilizazio-eragin handia izango luke irakasleengan. Irakasle guztiek erabiliko lituzkete material horiek ikasle guztiekin. Ez orain bezala, emakumeen ekarpenak oso kontzientziatuta dauden pertsona batzuek bakarrik erabiltzen baitute. Irakasleen sentsibilizazio horrek betaurreko moreak jantzaraziko lizkieke, eta patioen, espazioen, denboraren, hizkuntzaren erabilera aldatuko liekete... Baina lan hau ezin da argitaletxeen eskuetan utzi:



Estrategia erabilgarri bezala Marian Morenok sortutako materialak eta bideoak ezinbestekoak dira:



Marian Morenoren bloga: http://blog.educastur.es/marianmoreno/ 

eta bere weg gune berria:  https://www.marianmoreno.com/


Eider Olareagaren “Curriculumak eraldatzen” posta aukeratu dut. Baliabideak eta Curriculuma aldatzeko dauden ostopo batzuk aipatzen ditu.  Ostopo ekonomikoak proiektu berriak sortu eta ikastaro zein tailerrak garatzeko dirua behar da. Irakasleen arteko desadostasunak bide hezkidetzailea aurrera eramateko, eta beraz irakesleen formazio beharra, betaurreko moreak jartzeko eta erabiltzeko.