2020/03/02

Gatazkak eta bakea


Egun hauetan konturatu naiz gatazka hitzak duen zentzu negatiboaz. Gatazka zerbait negatibotzat hartzen badugu, saihesten saiatuko gara beti. Zerbait positibo gisa tratatzen badugu, gizartea hobetzeko erabil dezakegu.

Antzeko zerbait gertatzen da krisi hitzarekin, esanahi peioratiboa du, baina etimologikoki aldaketa esan nahi du. Askotan aldaketek beldurra ematen digute, baina beharrezkoak dira gizartea hobetzeko, patriarkatuarekin amaitzeko.

Patriarkatuaren aurka batzuetan modu bortitzean borrokatu ziren emakume batzuei buruz ikertzen aritu naiz, sufragistei buruz, adibidez. Gatazka sozialari esker lortu zen emakumeek botoa izateko eskubidea Ingalaterran eta beste herrialde batzuetan. Hau da, gatazka, borrokak balio izan digu eta balio digu gure eskubideak lortzeko.

Neure buruari aldarrikatu diot zein den bakea hitzaren benetako esanahia. Erabat ados nago bake positiboaren, bizikidetzaren eta justiziaren kontzeptuarekin.





Beste urttetako posten artean  Janire  Itxasorena  aukeratu dut . Oso interesgarria irudit zait bere bideoa " Del Revés", emozio guztiak, negatiboak ere onartu behar ditugula.



Baliabideak bezala: Ausarten kluba gomendatzen dut:







Erronka nagusiak eskolan landu behar dira:


Ikastetxean elkarbizitza positiboko giroa sortzea, non komunitateko kide guztiak parte direla sentituko duten.
Elkarbizitza positiboarekin loturiko zenbait alderdiri buruzko eta hezkuntza- komunitateko estamentu guztiei zuzenduriko prestakuntza (kulturartekotasuna, aniztasun afektibo-sexuala, heziketa emozionala, gatazken kudeaketa, portaeraren hobekuntza…) proposatu eta plangintza egitea.
Gatazken tratamendu egokia eta haiek modu baketsuan konpontzen ikasteko estrategiak prestatu eta abiaraztea.
Ikastetxe mistoa izatetik inolako ekintza diskriminatzailerik gertatzen ez den hezkidetza-ikastetxea izatera pasatzea, non bi sexuen arteko errespetua eta sexua bizitzeko moduekiko begirunea identitate ezaugarriak izango diren.
Ikastetxe bat izatea non tolerantzia, errespetua, elkartasuna eta lankidetza balio partekatuak izango diren eta ekintza jakin batzuetan islatuko diren.
Partaide guztiek ikastetxean ordezkatutako kultura guztien balioa aitortzen duten komunitatea eratzea, ikastetxeari balio erantsia ematen dion ezaugarri modura hartuz.
Arrazakeria / diskriminazioa / bazterketa gainditzea, azaltzen direneko egoerak desitxuratuz, eztabaida bultzatuz, enpatia eta pertsona guztien eskubideen aitorpena sustatuz.



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina