KONTURATU NAIZ…
gatazkak bizi behar ditugula, hau da
ez sahiestu ez eta ez ikusiarena egin. Gatazkak oso positiboak izan daitezke
horiek kudeatzen jakin ez gero.
NEURE BURUARI GALDETU DIOT…
zein joera handia dagoen
gatazken aurrean barkamena eskatu beharra adieraztea, batez ere haurrei. Ezdut
esaten ondo ez dagoenik baina, gatazka baten aurrean gauza asko landu daitezke,
emozioak, komunikazioa, harremanak, etab. Askotan barkamena eskatuz dirudi
gatazka desagertzen dela.
IKERTU DUT…
hausnarketa pertsonal gisa, neure burua
gatazken aurrean nola ikusten dudan hausnartu dut. Egia da gatazkak ez ditudala
gustora bizitzen eta horiek kudeatzeko lan asko dudala aurretik. Bestalde, nerabeekin
lan egiten dut eta haiekin nagoenean ahalegin handiak egiten ditut gatazken
aurrean komunikazio eraginkorra, erespetuzkoa eta ikuspuntu ezberdinak egon
badaudela eta horiek errespetatzen jakin behar dugula adierazten
Aurreko edizioetako post hau parTekatuko dut:
Egiten duen hausnarketa interesgarria da eta partekatzen
dituen artikulu zein gidak baliagarriak.
Zein da zure ustez egungo egoera eremu
hezitzaileetan/jendartean? Zein erronka nagusiak?
Orokorrean uste dut gatazka baten aurrean dugun jarrera
zaintzea eta hausnartzea da erronka nagusia, kontzientzia izatearekin batera.
Bestalde, Curriculumean gaitasun ezberdinei garrantzia ematea gatazkak
kudeatzeko, profesionalen eta familiako kideei formakuntzak eskaintzea.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina