2020/03/01

Gatazka katea, eskubide berdintasunaren bidean




Granadako bake eta gatazka Institutuak dion bezala, Gatazka, “Eztabaida- edo ezadostasun-egoera bat da, gizabanakoen edo taldeen arteko aurkakotasunak sortua, pertsona edo talde horiek interesetan, beharretan, sentimenduetan, helburuetan, jokabideetan, pertzepzioetan, balioetan edota afektuetan dituzten jomugak elkarren artean bateraezinak direlako(Bakearen eta gatazkaren entziklopedia. Bake eta Gatazka institutua. Granadako Unibertsitatea)



Genero eskubide berdintasunari dagokionez, gatazka da gako nagusietako bat. Desberdintasuna eremu anitzetan ematen delako: pertsonalean, pertsonen artekoan, taldean, lantokian, ikastetxean, gizarte eremuan… Beraz, 
  • Genero desberdintasuna gatazka iturrietako bat dela azaldu da; zertan datza iturri hori?

  •     Desberdintasunak, zergatik gatazkak sortzen ditu? Pertsona desberdinak leku desberdina dutelako, eskubide desberdinak? askatasun gutxiago eremu pertsonalean, ekonomikoan, sozialean, laboralean…?
  • Gatazkaraen aurrean, desberdin jokatzen dute genero desberdinetako pertsonek? Generizazioak ba al du eraginik?
  Zertan datza “generizazioa” kontzeptua?



Aurreko edizioko Gatazkak betaurreko moreekin begiratuz, posta ekarri dut ona gatazka anitzak eta desberdinak erakusten dituelako eta Irakasleak bizikidetzan tresbatzeko tresna didaktiko interesgarria azaltzen duelako


Momentu honetan ekarpen didaktiko interesgarria iruditzen zait ikasle guztiekin aritzeko, Hezkuntza Sailak 2019n argitaratutakoTratu onetara bideratuta dagoen Euskadiko II Hezkidetza Planak Bigarren Hezkuntzarako proposatzen duena. Dituen zortzi zutabeetatik hirutan “gatazka” kontzeptuari heltzen dio: Gatazken eraldatze baketsua, autonomia pertsonala eta ekonomikoa eta berdintasunezko hezkuntza afektiboa eta sexuala: 

-          Gatazken eraldaketa baketsua, lantze aldera: gatazken aurrean estrategiak ezagutzea eta ikastea, eztabaidatzen hitz egiten ikastea, enpatia lantzea, ahalduntzea, maskulinitate eta feminitateen eraikuntza aztertzea...bultzatzen du. Zertarako guzti hori? 

Interesak, beharrak, sentimenduak, helburuak, jokabideak, pertzepzioak, balioak, afektuen...jomugak bateragarriak diren ikusteko, eta bategaragarriak nola egin ikasteko, partaide guztien eskubideak eta berdintasuna bermatuz. Esaten erreza...




        Autonomia pertsonala eta ekonomikoa lantze aldera: etxeko zereginen banaketa partekatzea, ikastea eta egitea, lanaren banaketa ikertzea eta aztertzea, erantzunkidetasunaren gabeziarekin lotuta dauden gatazkak aztertzera, desparekotasunaren historia aztertzeara... bultatzen du.



-        Berdintasunezko hezkuntza afektibo-sexuala lantze aldera: eskubideak ezagutu, bedintasunean aritu, analisi kritikoa egitea, lankidetzan aritzea… bultzatzen du.



       Zein dira gaur egun hezkuntza eremuan eta jendartean gatazken trataera eta eraldatzeari buruzko erronkak? Alde batetik, gatazka iturrien kontzientzia izatea, horien jatorria eta zergatiak ezagutzea, nola legitimatzen diren gaur egungo gatazka anitzak ikusiz. Bestalde, gatazka horietan jokatzen dugun papera aztertzea, gatazka horien erreprodukzioan edo aldaketan ari garen ikusiz: gure interes, behar, pertzepzio, interpretazioa, sentimendu, jokaerak ezagutuz. Besteen papera ere aztertuz eta, eskubide eta berdintasun eremu batetan kokatuz, ahal den neurrian, modu aktiboan arituz, sujetu bezala. gatazkak konpontzeko ereduak zabalduz, lehia-eskema bakarrik erabili beharrean, beste batzuk ere erabiltzea, kontzeptu batzuk berdefinituz: independentzia, zaintza, laguntza, lankidetza...

Educacion popular. Cantera








iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina