GATAZKETATIK IKASI DEZAGUN
Orain arte
gatazken gaia nahiko garatuta neukala pentsatzen nuen, banekien hezkuntza aldetik gatazkak pedagogikoki
erreminta ezinobeak direla eta gatazka
guztiak ondo ulertzeko oso garrantzitsua zela dezberdintzea 3 eragile,
pertsonak, prozesua eta arazoa. Eta
gatazka ondo bideratzeko posturak eta pertsonak bereiztea eta komunikazio ona
izatea funtsezkoa zela, baina konturatu
naiz genero ikuspegia ere guztiz garrantzitsua dela, kontuan izan behar dela
gatazkaren analisia ondo egiteko.
Aurreko
edizioetako posta Yolanda Artorena aukeratu dut, “Gatazka tresna pedagogiko
ezinhobea” izenburuaz bat natorrelako besteak beste.
Gainera baliabide ederrak aurkezten ditu.
Gatazken inguruko baliabideen artean Paco Casconen gatazkak
konpontzeko tresnen piramidea eta talde kohesiorako eskilera eta dinamikak
Nire iritziz, eremu
hezitzaileetan oraindik gatazkak
ikuspegi negatiboa dauka,ez da ulertzen elkar bizitza hobetezeko aukera bat dela eta genero ikuspegia ez da kontutan
izaten.
Gaur egun ditugun erronkak:
- - Sentimenduak eta emozioak identifikatzen eta
bidera tzen lagundu behar ditugu ikasleak , hau da hezkuntza emozionala landu
behar dugu. Eta ez bakarrik ikasleak, irakasleok ere hezkuntza emozionalan ondo trebatuak egon
beharko ginateke.
- - Noreberaren ezagutzan sakondu behar ditugu.
- - Gatazketan komunikazioa ezinbestekoa izanik,
ikasleak ondo komunikatzen ikasi behar dute horretarako entzute aktiboa garatu
behar dute.
-
Guneak eta momentuak egon behar dira
beharrizanak, ez-adostasunak,… tratatzeko.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina