Gatazka hitzaren esanahia Euskaltzaindiaren hiztegiaren arabera: iz.
Interes, iritzi edo jarrera kontrajarriak dituztenen arteko aurrez
aurrekoa. Eta gure iruditegi kolektiboan “aurrez aurreko” hori
beti omen da askatzen indarkeriaren bidez. Hitzezkoa ala bestelakoa,
baina indarkeria.
Duela urte batzuk,
eta bizipen pertsonal batzuei esker, ikasi nuen gatazkak indarkeriaz
askatzeak ez dakarrela benetako askatzea. Enpatia eta asertibitatez
askatzen danean gatazka, orduan askatzen dala benetan.
Eta kontutan izan
behar dugu, inoiz begi-bistatik galdu barik, Rigoberta Menchuk zioen
bezala, bakea ez dala gerrarik eza. Hau da, ageriko gatazkarik ez
ikusteak ez du esan nahi gatazkarik ez dagoela. “Cine Invisible –
Invisible Express”-eko film labur honetan
baten batek pentsa dezake emakumearen erantzunik ez dagoenez, ados
dagoela. Ezezko argirik ez dagoenez, baiezkoa dala, “entzun eta
isil, baiezko borobil” esaera zaharrari men egiten badiogu,
gatazkarik ez da inoiz askatuko.
Aurreko
ikaskideenetatik Amaia
Chueca-ren aukeratu dut. Gure erronka diralako Maria Montessori-ren
hitz hauek “'Bakeari buruz ari gara denok, baina ez du inork
bakerako hezten. Lehiakortasuna erakusten du gehiengoak, eta hau da
guda ororen abiapuntua. Lankidetza eta elkarri laguntzeko hezten
dugunean hasiko gara bakea erakusten”.
Gomendioetan, bi:
Batetik liburutxoa,
gazteekin asertibitatea lantzeko “Asertibititea, ezetz esaten
ikasi”.
Bestetik, Nafarroako
hezkuntza sailak argitaratutako Leonor Pérez Casajús-en
“Bitartekotza eta gatazken konponbidea. Programazioa. GidaDidaktikoa”.
Beraz,
- gatazka dagoela
onartu
- onartu gatazka ez
dala zerbait negatiboa izan behar
- enpatia, jar
zaitez bestearen lekuan, bere begiekin ikus ezazu zure burua
- asertibitatea,
bestearen ikuspuntua errespetatuz norberaren eskubideak ez ukatu
- gatazka hazteko
erabili
Modu positiboan
begiratuta, zubiak eraikiz (😂😂😂), danak dauka soluzioa!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina