2017/03/13

Gatazkak eta hauen trataera hezkidetzailea

  • Gatazken ingurukogogoeta pertsonala

Aste hasieran banekien gatazkek, orohar, zentzu negatiboarekin hautematen genituela. Zerbait inkomodoa eta ekiditeko bezala ulertzen ditugula. Denborarekin gatazketatik ere ikasteko balio digutela ulertu dut.
Astean zehar egindako ibilbidearen ondorioz konturatu naiz bakearen ustean bizi garela. Hau da,bakea gerrarik eza edo edozein indarkeriarik eza bezala ulertzen dugula. Astean zehar egindakoibilbidearen ondorioz konturatu naiz hortan oso oker gaudela: indarkeriak forma ezberdinak hartzen dituen gizarte batean bizi gara, eta indarkeria forma horietako batzuk iada hain ditugu normalizatuta, beldurgarria da baina hala da.
Zuzeneko eta ageriko indarkeriaz gain (fisikoa), ezkutuko bi indarkeria ere badaudela ikasi dut: batetik, egiturazkoa indarkeria- pobrezia, errepresioa, alienazioa, hau da gizakiei ahalmenak garatzen uzten ez dien oro-; bestetik, indarkeria kulturala -zuzeneko indarkeria erabiltzea edo biztanle batzuei oinarrizko eskubideak denbora luzean mugatzea justifikatzen duena-.
Gai honen garrantzia zehaztu beharko banu, esango nuke bakea ez dela egoera estatikoa, prozesu dinamikoa dela baizik. Eta gatazka, ezinbestekoa dela pertsonen eta jendartearen garapenerako. Egoera gatazkatsuei irtenbidea topatzeko moduek definitzen dute bake egoera dugun ala ez. Gatazken trataera eraikitzaileak eta berdintasunean oinarritutakoak eragingo du bakea.


  • Gatazkei buruzko izko ikastarokideek egindako post hau oso interesgarria iruditu zait:

ARAUTIK ATERATZEN DEN ORO GATAZKATSUA BADA, ZER DAKAR EMAKUMEEN SUMISIO EZAK?


  • Gai honen garrantziaz jabetzeko hezitzaileei ikerketa, baliabide
edo proposamen adierazgarriren batzuk jarraian: 

1. Golden 5 programa

2. Harremanitz taldeak eskoletan 6 orduko esku hartzeak egiten ditu, 'Hezkidetza eta Tratu onak' programa aurrera eramanez.

3. 'Bakeari buruz ari gara denok, baina ez du inork bakerako hezten. Lehiakortasuna erakusten du gehiengoak, eta hau da guda ororen abiapuntua. Lankidetza eta elkarri laguntzeko hezten dugunean hasiko gara bakea erakusten'. [Maria Montessori]




4. Ikaskuntza kooperatiboa

5. Educa para la paz: Jolasaren Alternatiba

5. Educapaz – La construción de las identidades de género. Actividades para trabajar con jóvenes y adolescentes. 


  • Zein dira zure ustez hau guztia eremu hezitzailean/ jendartean lantzeko erronkak?

-Gatazkak egun duen konotazio negatiboa iraultzea.
-Errealitatea aztertu eta berregiterakoan,jakintza sortzearen 'generizazioa' eragitea; errealitatea aztertu eta eraldatzerakoan emakumeon egoera kontutan edukitzeko neurriak hartzea. Gatazkaren analisiaren generizazioa.
-Agresibitatea pertsonok (emakume zein gizonek) dugun ezaugarria dela kontutan hartzea eta ez reprimitzea, baina indarkeriazko jarrerak ekiditea. Tratu onetan eta indarkeria ezan heztea.
-Gatazkak ekidin gabe mahai gainean jarri eta hauek modu egokian tratatzea, hontarako baliabideak eskainiz.
-Pertsona ororen iritziak, pentsamenduak... errespetatzea, ados egon ez arren.
-Elkar entzuketa aktiboa sustatzea.
-Zaintzen etika praktikatzea.
-Hezkuntza emozionala eta elkarri entzuteko espazioak lantzea.
-Indarkeriaren erabileraren deslegitimazioa praktikatzea.
-Maskulinitate hegemonikoaren baitan dagoen gizakion independentzia ulertzeko modua aldatzea: pertsonok elkarrekiko dependienteak garela ulertzea eta ideia hau sendotzea. 



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina