2017/03/15

Maskulinitate berrien beharra, indarkeria ondo ikusten ez duten gizonak izateko

Indarkeria Matxista eta Maskulinitate ereduak dira aste honetan jorratzen ari garen gaiak.  Biak estuki lotuta doazenez, azkenaldian nire buruan dabiltzan hainbat ideia elkarbanatu nahiko nituzke. Niretzat feminismoaren hutsunetako bat, eta pixkanaka betetzen ari dena, emakumearen hezkuntzan eta identitatean eragitea baina mutilak oraindik gai tabu bat izatea izan da. Badakit kasu guztietan ez dela horrela,eta badirela feministak diren gizonak ere, baina orokortasunaz ari naiz. 


Hona hemen argiako artikulu bat, benetan interesgarria:
Alabak ahaldundu…. Eta semeak?   Onintza Iruretaren eskutik
Nire hausnarketarekin jarraituz, emakumeok pairatzen dugun egoera gizonetatik badator, beraiekin lan egitea ezinbestekoa iruditzen zait, emakumeak ahaldundu behar diren bezala, gizonak boterea utzi eta dituzten pribilegioak zeintzuk diren ohartuz, horren aurrean zerbait egitea ezinbestekoa iruditzen zait gauzak aldatzen asteko.
Maskulinitate eredu berriak aldarrikatzea eta honen ereduak izatea da niretzat garrantzitsua, indarra, ausardia (nolako ausardia?), boterea… erakutsi behar duten gizonak baina gehiago.
Ausardiaren ildotik, aipatzekoa da Errezilen aurrera eramaten ari diren Bizitzaz Blai proiektua. Herriko 5 mutil 10 urtetan istriputan hiltzearen ondorioz, 600 biztanleko herri batean, maskulinitate ereduez hausnartzera eraman zituen bai herritarrak zein udaletxeko kideak, eta berdintasun sailetik proiektu hau sustatu zuten, hemen uzten dizuet naizeko erreportai bat proiektuaren inguruan:
Bestetik, eusko jaurlaritzaren gizonduz proiektua ere aipagarria da, aintzindaria izateagatik gaian eta egiten duten lanagatik beste eredu batzuen alde. Hor uzten dizkizuet linkak saltseatu nahi izan baduzue begirada bat botatzeko:
Baita oso interesgarria den gizonduz jardunaldien bideo bat:
Gizonak, maskulinitateak eta boterea

Bestetik, medicusmundik antolatzen duen lehiaketako bideo bat elkarbanatzen dizuet, “mi cuerpo no se vende” nire goputza nire erabakia lehiaketaren irabazlea izan zena:

Eta azkenik, hona hemen lehengo urteko kide baten posta:

Erronkei dagokienez, lehenik eta behin gaiaz hitz egitea aurrerapauso eta erronka handia dela iruditzen zait, bidea egiten hasi berri den gai bat baita. Hortik aurrera, sentsibilizazioa, rolak apurtu, boterea kendu eta feminismoaren bidera batzea iruditzen zaizkit erronka nagusiak, lehen aipatutako eredu berriekin batera.


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina