2017/03/13

Emozioak, Krisiak, Gatazkak



Astean zehar egindako ibilbidearen ondorioz, gatazkak, trataeran krisiekin  eta emozioekin harremana dutela iruditzen zait. Emozioek krisia eragin dezakete eta krisiek gatazka. Irakurgaian agertzen diren hainbat ideia hauekin lotuko nituzke. Esate baterako, gatazka ez dela berez ez ona ez txarra, alegia, emozioa edo krisia bezala. Eta sarri, zentzu negatiboa ezartzen zaiola berez, arazo zentzua. Eta zein garrantzitsua den gatazkak, krisiak eta emozioak kudeatzen jakitea, ez iskutatu, alboratu edo ahaztea, baizik eta haien tratamendua. Nola bizi ditugun, hala egingo gaitu. Eta honek, haurtzaro eta nerabezaroan, berebiziko garrantzia hartzen du.




Gatazkak, krisiak, emozioak, eredu patriarkaletik aztertu dira eta tratatu ere, baina poliki poliki badoa hori aldatzen eta esango nuke, enpresa eta politika munduan, hasi dela nolabaiteko garrantzia ematen horrelakoak genero ikuspegiarekin antzematen eta nolabait ere feminismoak arlo honetan eskaini lezakeen kultura-aldaketarako proposamena kontuan hartzen.

Honekin lotuta, gatazkei aurre egiteko ideietako batean, honako esaldian, eredu patriarkalak eskainitako joera dikotomikoa bete betean agertzen da:

“Gatazkei aurre egiteko eskubideak bai, baina betebeharrak ere bai; pentsamenduak bai baina emozioak ere bai; indibidualtasuna bai, baina harremanak ere bai. Azken finean justizia bai, baina zaintza ere bai”. Non, gure gizartean, pentsamenduak gizonei lotu zaien eta emozioak emakumeari; modu indibidualean jokatzeko joera gizonari eta harremanak hobesteko joera emakumeari; justizia gizonari eta zaintza emakumeari. Eta hori lan-harremanak bete-betean ikutzen duen ikuspegia da.



Hori dela eta, aste honetan ikusitakotik  gatazken trataeraren ikuspuntu feminista integratzeko beharra azpimarratu nahiko nuke. Eta zentzu honetan Zaintzaren Etikaren planteamendua gatazken inguruan. Eskolan oso tresna garrantzitsua bada ere, gero lan munduan bete betean joko baitu behar honek. “Irtenbideak du garrantzia eta ez hainbeste erruduna identifikatzeak edo zigorra jartzeak”. Pertsonak, prozesua eta arazoa; ikuspegi subjetiboa, arrazoiak eta testuingurua eta gertaera bera.

Zentzu honetan, hau guztia eremu hezitzaileetan/jendartean lantzeko erronkak, irakurgaian oso mordu argian agertzen dira eta batez ere eta gatazken trataerarako kultura positiboa hedatzeko, Isabel Fernández-en arabera landu beharreko bost eremuak.  Eremu horietan genero ikuspegia txertatzeko iradokizunen artean honakoak azpimarratuko nituzke:


● Ikastetxeko Bizikidetza Behatokiek genero-ikuspegia izatea.

● Curriculumean txertatzea gatazken trataerarako behar diren konpetentzien garapenerako edukiak. Botere kontzeptua birdefinitzea eta bera garatzeko behar direnak: aukerak zabaltzeko gaitasuna, akordiotara heltzeko gaitasuna, komunikatzeko gaitasuna, emozioak ulertzeko gaitasuna. Historikoki emakumeei egotzi zaizkien ahalmenak, alegia, denei zabaltzea.

●Sentimenduen eta balore afektiboen inguruan hausnarketa berreskuratzea eta hainbat kontzeptu birdefinitzea. adibidez, errukia eta maitasuna. Eta oinarri bezala enpatia.

● Gatazka baten aurrean alderdi pertsonalak kontuan izatea, baina gizarte heteropatriarkalaren egiturek ere horretan izan dezaketen eragina ahaztu gabe, gatazkari emandako irtenbidean aspektu horiek ere kontuan izan beharko ditugu eta. Berriro ere testuinguruaren garrantzia.

●Gatazken trataeraren prozesuetan ikasleen (nesken zein mutilen) irtenbide proposamenak oinarri izatea.

●Arauak genero estereotipoetatik kanpoko jarrera eraikitzeko lagungarriak izatea eta behar izatekotan, bitartekaritza zerbitzua izatea, zaintzaren etikak emandako irizpideak kontuan izanik


Eta honetan Golden 5 eta Konfidantzaren Pedagogia proiektuak baliagarri izan daitezke, agian genero ikuspegirik zuzenean lantzen ez duen arren.

Iazko postei dagokionez, Agurtzane Goitiarena aukeratu dut, zabala eta anitza delako.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina