Aurkezpena etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
Aurkezpena etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2022/10/22

Aurkezpena

 

Kaixo danoi!

Ainara naiz eta lehenengo eta behin esan beharra daukat oso berandu nabilela, arazo teknikoak euki ditudalako ( Eskerrak laguntza euki dodala). Saiatuko naiz ikastarioaren martxa jarraitzen, vaina oso agobiatua sentitzen naiz ez dakidalako gai izango naizen. Nahiko “karratua” naiz eta era honetan hasteak ez dit konfiantza handirik ematen, baina… izango da izan behar dana.

Herri txiki bateko eskolan irajkaslea naiz, hain zuzen ere H.H ko irakaslea. Honetaz gain, urte batzuk daramatzat bertan hezkidetza batzordeko partaide izaten. Horrexegaitik, emakumea naizelako eta gaztetatik feminismoaren inguruan mugitu naizelako nago hemen. Usted dut gauza asko dauzkadala ikasteko, eta desikasteko ere, eta behin hezkidetza munduan sartuta, ezinezkoa dela alde batera uztea; era berean,  formakuntza jarraia eta etengabea beharrezkoa dela pentsatzen dut.

Egia esan oin momentuan ez naiz gai  esateko zein ezaugarri on euki ahal ditudan talde honetan aritzeko, kontutan izanda sartzeko izan ditudan arazoak...

Gustoko kolorea dela eta, askotan egiten den galdera dela uste dut. Eta orain, nire gustokoa zein den pentsatzerakoan, konturatu naiz bizitzan zehar kolorez aldatzen joan naizela. Aspaldi, gaztetan berde argia izan zen kolore hau poztasunarekin lotzen dut nik. Geroago, urdin argia izan zen, itsasoa ere oso gutoko dut eta horrekin lotzen dut. Eta askotan baztertzen den kolore bat ere oso gustoko euki dut beti: beltza, gauarekin eta kontrasteekin lotu dezaket, asko gustatzen zait beltza eta zuriaren arteko kontrastea. Eta nola ez, morea, hezkidetzarekin lotzen dudalako eta azken urteetan nere bizitzaren parte haundia izan delako.

Animalien inguruan galdetzen didaten bakoitzean, asko pentsatu behar izaten dut, ez naiz oso animali zalea, gustatzen zaizkit baina ez dut erakargarritasun berezirik sentitzen. Bat aukeratzekotan, izurdea aukeratuko nuke, itsasoa oso guystoko dudalako eta komunikatzeko era berezia dutela ematen duelako.

Abesti bat aukeratu beharko banu, Su ta gar-en “ Mari “ aukeratuko nuke. Mitologiako pertsonai hori betri izan dudaloko gustoko eta askatasunari buruz hitz egiten duelako.

Bukatzeko, ikastaro honetatik, hausnarketak eta gogoetak egitea, materialen ekartrukaketak eta beste errealitate batzuk ezagutzea da espero dodana, azken finean elkartrukaketen bidez formatzen jarraitzea.

2022/10/17

Aurkezpena

 Kaixo!

Ana naiz eta uste dut nahiko berandu nabilela aurkezpena egiten, baina arazo asko eduki ditut blogean parte hartu ahal izateko. 

Baina, azkenik, hemen nago. Espero dut laster besteen erritmoa hartzea.

Esaten didatenean aurkezpena egin behar dudala, kostatzen zait pentsatzea nolakoa naizen benetan, batzuetan gure buruari buruz daukagun irudia ez datorrelako bat errealitatearekin edo besteek pentsatzen dutenarekin, baina saiatu naiz egiten. 😉

Urte askotan hezkuntza berezian lan egin dut, eta hor asko ikasi dut (seguraski ez nahikoa beti daukagulako gauza asko ikasteko). Nire ikasleek asko irakatsi didate, asko eman didate eta hor ikasi dudan guztiak nire bizitzarako ikaskuntza suposatzen du.

Orain, Haur Hezkuntzan nago eta, nahiz eta batzuk esan etapa horretan gutxi egiten dugula, abestu eta dantzatu ez bada, nire ustez gure lana oso garrantzitsua da oinarri guztiak jartzen ditugulako. Edo ez? 

Eta horren harira, beti esaten diot nire buruari: ikasleen garapen integrala lortu nahi badut ezin dut Hezkidetza ahaztu eta Hezkidetzan hezi behar ditut. Eta nire ikasleek parte hartu behar badute denontzako mundu bidezkoago erainkuntzan, Hezkidetzako baloreak barneratu behar dituzte.

Eta Hezkidetzan eta Hezkuntza Berezian oinarrituta, esaldi bat asmatu nuen eta bertan ikasleak hezi nahi ditut: 

"DENOK DESBERDINAK, BAINA DENOK INPORTANTEAK"

Eta esaten dugunean denok berdinak garela, hori ez da egia. Denok eduki beharko genituzke eskubide berdinak, baina diferentzia errespetatu behar dugu eta ezberdintasunean hezi behar gara.

Beno, ikusten duzuenez aurkezpen honek ez ditu markatutako lerroak jarraitzen: ez dut nire kolorea aipatu, ez dut gustatzen zaidan animalia aipatu, ez... ez dut gidoa jarraitu, baina uste dut hemen jarri dudanak gehiago hitz egiten du nitaz beste guztia baino.

Besarkada bat. 🙅

 




Aurkezpena

Amaia Cura naiz. Ingelesez esaten den moduan ni naiz “ a woman of a certain age”. Hau da, ez naiz batere gaztea. Hau da , agian , hemen ez egoteko arrazoia. Hobe egongo nintzateke beste gauza bat tradizionalagoa egiten baina ez hemen nago. Pentsatu gabe nire bizitzan izan ditudan jarrerak ulertzeko. Gizarte patriarkalak nigandik espero zuen zelako nola jokatu dudan ulertzeko. Zergatiak planteatzeko eta erronka berriak izateko Duela urte batzuk, nire bizitzako une zail batean, hezkidetzako arduradun izendatu ninduten. Nire eskoletarako testuak edo bideoak aukeratzen nituenean, beti saiatzen nintzen emakume indartsuak aurkezten, liburuek batzuetan gizonen lorpenak baino ez baitzituzten jasotzen. Uste nuen proiektua aurrera eramatea posible zela. Handik gutxira konturatu nintzen bakarrik ezin nuela. Batxilergoko ikasleengana zuzendu nintzen . Haien laguntzari esker burutu ahal izan dut. Nirekin batera ibili dira nire gabeziak erakusten eta ikusarazi dizkidaten ideiak , kontzeptuak ….Horiei esker aurkitu ditut nire gabeziak Online ikastaro bati buruz gehien kezkatzen nauen alderdietako bat horixe da: online dela. Maila digitalean ezer gutxi eskain dezaket. Erabiltzen dudan mundu bat da, baina segurtasun falta asko sortzen dizkit. Badakit nire lankideei laguntzeko sare bat dudala, baina haiek ez dira beti nirekin egongo. Espero dut behar besteko gaitasuna izatea online lan egin ahal izateko. Ikasteko gogoa da faltako ez zaidana Badirudi ez dudala ikastaro birtualik egin, baina egin ditut eta eskertzen dut, nire bizitzako alderdi guztietan bezala, bestearekiko pazientzia. Ez gara denak berdinak. Ez gatoz eta ez goaz leku beretara. Mila bide egin ditzakegu gure helburuak betetzeko Ez dut uste kolore batek definitzen nauenik. Egun bakoitza kolore bat da. Gauza bera gertatzen da musikarekin. Egunero bere musika dauka. Animaliak dira gainditu gabeko nire irakasgaietako bat. Beti esan dut nire bizitzako uneren batean terapiaren bat egin beharko zenukeela animaliekiko sentitzen dudan izua gainditzeko. #Amaia

2022/10/06

NIRE AURKEZPENA

Kaixo guztioi, Agurtza naiz, zuzendaritza taldean egotea egokitu zaion lehen hezkuntzako andereñoa. Aurten gainera, Hezkidetza proiektuaren arduraduna naizenez formazio beharra sentitu eta izena eman dut ikastaro honetan.
Egia esan tutore bezala hezkidetzaren gaia jorratu izan dut eta hala-nolako ibilbidea badaukat, baina hortik proiektuaren arduraduna izatera pasatzeak bertigoa ematen dit. Lan birtualean hainbat ikastarotan aritu izan naiz baina hau desberdina izango dela somatzen dut, pertsonalki ikutuko nauela iruditzen zait. Denbora faltak kezkatu egiten nau. Ea ganoraz antolatzeko gai naizen!
Besteengan eskertzen dudana bakoitzak bere ikuspuntua ematea eta bere saiakera egitea da batez ere. 
Kolore alaiak eta argiak gustatzen bazaizkit ere arropa eta osagarri ilunak erabiltzen ditut sarritan.
Ez naiz gai zein animalia izatea gustatuko litzaidaken esateko, uretan flotatzen duena  eta hegan egiten duena izan beharko luke baina ez dut ezaugarri horiek betetzen dituen gustukoa aurkitzen. 
Musika eta abestea gustukoa dut eta oso zaila egiten zait abesti bat aukeratzea. Gaur bertan Benitoren "Bizkaia maite" entzun dut eta aspaldi entzun gabe nuela eta ze abesti ederra den pentsatu dut... 
Ikastaro honi buruz ditudan itxaropenak aurretik aipatu dudanarekin lotuta daude: hezkidetzaren inguruan formatu eta trebatu, taldekideengandik ikasi eta nire ekarpenak egiten saiatu. Aurkezpenean ikusitakoaren arabera ziur nago aberatsa izango dela eta itxaropenak beteko ditudala
.

2022/10/05

AURKEZPENA


Kaixo, kaixoooo, denoi! Teresa naiz.

Hauxe da emozioa!!! Azkenean be lortu dut  blog honetan muzturtxoa sartzea!!!

Hemen nagooo....da postutzeeen naiz…

Bizkaiko kostako herritxo batean bizi naiz. Ibilbide profesionalari dagokionez 1995an hasi nintzen eta gaur egun arte, beti Hezkuntza Sisteman murgildu izan naiz era desberdinetako lanpostuetan: Haur eta Lehen Hezkuntzako irakasle bezala, Pedagogia Terapeutiko irakasle, aholkulari psikopedagogikoa eta gaur egun, Hezkuntza Premia Bereziko aholkulariaren lanpostuan jarduten dut Hezkuntza Laguntza Zerbitzu batean. 

Betidanik, zailtasunak erakarri izan naute “pertsona desberdinak”, “ikasle desberdinak”. Hau da, “normalitatetik” at dauden pertsonak, halakoek irakatsi bai didate  “ikasle desberdinak” baino, ikasleak anitzak direla pertsonak eta errealitate bera  den bezalaxe: anitza.

Nire lana  pertsonekin garatzen den profesioa da era desberdinetako harremanak gertatzen direlarik: zuzenak, zeharkakoak baita era burokratikoagoak ere.

Emakume naizen kasuan eta hezkuntza sistema honetako partaidea naizen heinean, ukaezinezko konpromisoa dudala sentitzen dut nire eguneroko errealitatean gizonezko eta emakumeak, pertsona bezala eskubide eta aukera berdinak garatzeko defendatzea eta bide honetan beste ur tanta bat izatea itsaso zabal honetan nahi dut. Hezkidetzak,  azken urteetan erakarri nauen kontzeptua izan da  gizarte justuagoaren alde bidea ikusten dudalako.

Baina ez dut nahi filosofia gaietan gehiegi sakondu nahi aurkezpen honetan.

Ikastaroarekiko ditudan expektatibak,  batez ere, lan taldeko kideen bizipenekin eta formazio jarduerekin, hausnartzeko, elkar deskubritzeko eta aberasteko bidea izatea da.

Kolore bat aukeratu beharko banuke? Gerezi edo ginda kolorea esango nuke, kolore bizia eta beroak gustokoak ditudalako baina benetan kolore desberdinen arteko kontrasteak gustatzen zaizkit kolore solteak baino gehiago: marroia eta turkesa // marroia- arrosa argia //laranja eta horia…. Koloreek solte daudenean beste  kolore bat edo gehiagorekin, adierazgarriagoak ikusten ditut. Mezu sensitibo bat izango balukete bezala. 

Animali eta landare zalea naiz eta  Naturatik gertu egotea gero eta beharrezkoagoa dudala konturatuta nago: haize garbia arnastu, ur garbia edan, zeru zabalera begiratu eta haizea entzutean begiak itxi eta egonean egonnn. Ni neu, neure buruarekin egoteko beste ezer gehiagorik egin gabe. Horrek ematen didan bakea, paregabea da eta halakoetan Naturarekin bat natorrela sentitzen dut. 

Bereziki, animaliengandik gero eta hurbilago sentitzen naiz  poztasuna sentiarazten didatelako: txakurrak, txoriak, behiak, ardiak, astoak, zaldiak…


Animali batekin identifikatu beharko banintzake otsoa izango litzateke aukeratuko nukeen animalia arrazoi askorengatik. Nabarmenenak: bakarrik dagoenean bizitzari aurre  egiteko duen amorruagatik eta taldean dagoenean haren alde egiteko duen borondateagatik.






AUUUUUUUUU!






















2022/10/04

Nire aurkezpena

 Kaixo guztioi. Nire izena Manuele da eta Bigarren hezkuntzako irakaslea naiz. Filosofia ikasi nuen eta orain irakasle bezala lan egiten dut Astrabuduako Institutoan. Bertan Balio Etikoetako irakasgaia irakasten dut eta aurten Hezkidetza proiektuan murgildu gara ni horren partaide izanik. Hori dela eta institutotik ikastaro hau egitera gonbidatu ninduten. Uste dut bai niretzako eta baita gure institutoarentzako aberasgarria izango dela ikastaro hau burutzea: Beti sentitu dut nire burua trasmisore moduan. Gauzak ikastea eta gero horiek irakastea. Hausnarketa kolektiboen alde nago.

Hezkidetzarekin daukadan harremana egia esan ez dakit nola definituko nukeen. Uste dut gaztetatik izan dudala feminismoarekin eta parekidetasunarekin harremana. Umetan eta gaztetan aisialdi talde bateko partaide izan nintzen eta bertan izan dudan hezkuntza oso konprometitua izan da gai hauekin. Izan ditudan monitoreak (emakumeak) erreferente modura izan ditut, ez bakarrik niri erakutsi didatenagatik baizik eta nire azuoan eta inguruan modu aktiboan militatu izan dutelako. Genero ikuspegia eta feminismoa oso presente izan ditut beti eta honetan ikasteko prestutasuna daukat. 

Kolore ilunak ditut gustoko eta animalia lasaiak. Abestiak berriz, denetarik entzuten dut; azken boladan Hertzainak ari naiz asko entzuten berriro ere. 

Ikastaroari dagokionez online izateak alde onak zein txarrak izan ditzake. Nahiko desastrea naiz epeekin eta horrek batzuetan larritu egiten nau zeren eta presentzialtasun faltak hori gauzak deskuidatzera eramaten nau. Aurrez aurreko harremanak nahiago ditut. Baina uste dut aukera paregabea dela bai niretzako eta bai intsitutoarentzako nik ikastaro hau egitea, aurkezten dizkigun baliabideengatik. Uste dut etengabeko prosezua eta borroka dela hezkidetza eta horretan berrikastea, baliabideak eskuratzea, ikuspuntu eta esperientzia desberdinak entzutea eta horietatik ikastean datza guzti honek duen zentzua nire ustez. 

Besterik gabe, animo guztioi!


Manuele

2022/10/03

Kaixo!

 Kaixo guztiei, Ana dut izena, biologiako ikasketak egin nituen eta beste lan batzuetan ibili ondoren, Bigarren Hezkuntzako irakasle lanetan aritu naiz.

Azken urtetan berriz, berritzegune batean ari naiz lanean eta ikastaro honen berri bertan izan nuen. "Berdintasuna amets" konstante bat  izan dela  nire bizitzan esango nuke; txikitan famili inguruan amona "potenteak" izan nituen inguruan, neba-lehengusu artean neska bakarra nintzen eta aurrera egin behar zen , baina baita ere ikastolan patioa ez zedin soilik mutilentzat izan adibidez, gaztetan kirolean jarduteko aukera berdintasuna lortzeko burruketan, aisialdi zein festa  kontutan, irakasle moduan, bikote nahiz koadrila harremanetan,alaben ama moduan,... Beraz, ikastaro hau primerako aukera iruditu zitzaidan!

Gogotsu sentitzen naiz, saio presentzialean bibrazio onak izan nituen eta talde polita osatuko dugulakoan nago.

Ezagutzen nautenak  besteei laguntzeko beti prest nagoela diote, auzo-herriko kontuetan nire denbora eskaintzeko prest eta humoretsua-positiba  naizela.

Ongi ezagutzen nautenak kontu pare batean hobetu behar dudala diote, ezezkoak esaten ikasi behar dudala eta nire buruarengan gehixeago pentsatzen.

Jendearekin gustora sentitzen naiz eta gauza berriak entzun/ ikastea oso gustoko dut. Ea nolako proposamenak bururatzen zaizkigun!

Naturazalea eta kirolzalea naiz, musika, zinema, antzerkia ere gustoko ditut. Lurra planetak askotxo kezkatzen nau eta pertsonok bertan dugun eragin kaltegarria gutxitzea premiazkoa iruditzen zait. Gai honekin estuki lotuta dago ere mundu mailan batik bat emakumeek pairatzen duten egoera kaxkarra.

Nire kezka nagusietako bat da ikastaroari ez garaiz erantzutea eta foroen talde-indarra galtzea. Egunerokotasunean urgentziei heltzen diet eta ez dut denbora ondoegi kudeatzen eta.

Beste aurkezpen batzuetan gustuko KOLORE, animalia eta abestiak irakurri ditut.

Besteak beste txantxangorria dut maite!

Horra abestia: TXANTXANGORRIA TXANTXANTE!

                        BIRRIGARROA ALKATE,

                        ZOZUA DELA MEDIANTE,

                         TXEPETXA KARTZELAN SARTU DUTE!

Lau urtaroei buruzko herri abesti antzinakoa da.Ahoz-aho zabaldu dena. Uste dut Josean Ormazabal idazleak haur ipunen batean idatzi zuela ere.

Hurrengo arte!

 





2022/10/02

AURKEZPENA

Egun on guztioi! 

Elia Revuelta naiz, biologia-geologia irakaslea. B06-berritzegunean egiten dut lan zientzia-teknologia aholkulari gisa. Zientziazale amorrua eta betiko ikaslea.

Ikastaro honen zergatiak hainbat dira, alde batetik nire egunerokoan zientziaren eta generoaren arteko ekitatea sustatzeko, zenbait alderditan zienzia eta generoren harremana badirudi ez dator bat eta, bestetik, nire burua ere kokatu behar dudalako eta gai honen sakontzea ezinbestekoa da ikasleei adierazteko zer dagoen hezkidetza hitzaren atzean, zergatia eta zer inplikatzen duen.

Azken urteotan ikastaro ugari egin ditut modu birtualean, hala ere, atzean pertsonak daudela nabaritzea gustatzen zait; jakin badakigu on line ikastaroak ez dira inola ere modu presentzialeko ikastaroen moduan, hala ere, beste pertsona batzuen arteko elkarrekintzak ezinbestekoak dira, horregatik tutorizatuak lehenesten ditut. 

Nahiko zorrotza naiz neure buruarekin eta besteekin, baina ez dakit ezaugarri ona den, eta, bestalde, ez dakit nola gertatuko den ikasturtea,lana eta ikastaroa.

Kolore izango banintz duda barik gorria izango nintzateke, betidanik izan da nire kolorerik gustokoena: indartsua, karaktereduna, izaeraduna…baina egia esan, ni ez naiz horrelakoa.

Animaliekin, zailagoa da, animaliak garelako eta batzuetan hitzaren zentzu hertsian, planetaren izurriterik haundiena.

Musikarekiko harremana oso estua izan dut, eta estilo desberdinetakoak entzuten dut nire egoera fisikoaren eta mentalaren arabera, abestea ere gustatzen zait.


2022/10/01

AURKEZPENA

 Kaixo!

Yeni naiz.
Hasteko, esango dut foro birtual hauek oso zailak egiten zaizkidala. Informazio askorekin irakurtzeko sarrera asko dira; beraz, gaizki ez baderitzozue, galderetan zentratuko naiz eta laburra izaten saiatuko naiz.
- Feminista naiz.
- Hemen nago gaur egun Bizkaiko udalerri batean berdintasun-teknikari gisa lan egiten dudalako, eta Berdintasun Arloak udalerrian hezkidetza sustatzeko gakoak aurkitu nahiko nituzke (bai ikastetxeetan, bai hezkuntza ez-formaleko guneetan).
- Urte askotan gizarte-eraldaketarako hezkuntzan aritu naiz garapenerako lankidetzaren esparruan. Ezin dut hezkuntza ulertu hezkidetza ez bada.
- Bi ezaugarri on: ibilbide feminista eta esperientzia hezkuntza ez-formalaren esparruan
- Ikastaro birtualak ez zaizkit gehiegi gustatzen, baina zoragarria iruditzen zait pasioz bizi dituen jendea, niri gehiago ematen laguntzen didatelako.
- Kolore bat: batzuetan gardena izan nahiko nuke, beste batzuetan kolore guztietakoak sentitzen naiz
- Animalia bat: tximeleta
- Abesti bat: ZAS ¿Qué vendrá? https://www.youtube.com/watch?v=6THHrPyZQuQ 


- Zer espero dut? Ikastaro hau euskaraz egiteko erronkari aurre egiteko gai izatea espero dut. Granadakoa naiz, duela gutxi euskadundu nintzen, eta niretzat benetako erronka izango da prestakuntza hori lortzea. Ebaluazioaren errubriketan irakurri dut gramatika-erroreek garrantzi handia dutela. Uste dut nirekin pazientzia izan beharko duzuela! 😅

AURKEZPENA

 HASTERA GOAZ…

Txikitatik nire burua definitzea ez zait batere gustatu inoiz ez dakidalako zer esan ohiko galderak (kolore, musika, animali..) egiten dizkidatenean, baina tira, nire burua aurkezteko saiakera egingo dut.

Ainhoa dut izena eta nahiz eta hezkidetza ez zaidan arrotza egiten, hau definitzea eskatuko bazenidate ez dakit kapaza izango nintzen. Hau da hain zuzen ere ikastaro hau egitearen arrazoia, gaian sakondu eta praktikan jartzeko tresna baliagarriak eskuratzea.

Nire burua gaztetzat daukat (35 urte ditut ) eta teknologia eta aplikazio berri batzuk maneiatzen esperientzia apur bat badut, baina egia da batzuetan informatikak nire aurkako matxinada prestatzen dabilela uste dudala!  Sare sozialak ez ditut oso gustoko, ahala ere saiatuko naiz txio bat edo beste botatzen.

Kolore batekin identifikatzea arrotz egiten zait, baina kolore gustukoenak galdetuta, hauek gorria eta beltza dira. Kresala usainak etxean nagoela sentiarazten nau, beharbada kostaldean jaioa eta hazia naizelako. Animaliak gustuko ditut baina etxean baino aske nahiago ditut  mendian eta txangoak egitera joatean gertu sentitu.

Taldean lan egitea gustatzen zait eta laguntzeko prest nago ahal dudan guztietan. Maialenek aipatu duen "belaunaldiarteko ikaskuntza" oso interesgarria iruditzen zait eta talde honetan aplikatu dezakeguna. Guztion daukagu zer irakatsi eta ikasi besteengandik. Ados zaudete?



Nongotarra naizen jakin nahi baduzue...pista moduan nire herriko txoko polit baten irudia:





Animo guztiei hastera goazen bidaian!!!

2022/09/30

AURKEZPENA


Edurne Aldape naiz eta nerea labur kontatzeari ekingo diot Maialenen lan itzelak eragin didan " lilu-izua" gainditu eta gero.



Urte luzeetan izan naiz hezkidetzari lotuta , gehienetan intuizioa lagun eta borondatea eta ilusioa akuilu. Hasierako urteetan ikasleekin jolas orduei lapurtutako minutuetan edota eskola orduak bukatutakoan.


2017an gaiak merezi duen tokia aldarrikatzeko lankide batek eta biok aukerako ikasgai baterako Kurrikuluma idatzi genuen, onartua izan zena. Ordutik, batxilerreko 1. kurtsoan arrakasta, nesken artean bereziki, duen ikasgaia dugu Mutriku BHI eskolan. Ikasgai horretan lan txukuna egiteko nahiak eta Hezkidetzaren ardura partekatua izateak ekarri nau ikastarora.

Hauek dira zuen laguntzarekin lortu nahi nituzkeenak:

.

  • Hezkidetzaren ikuspegi osatua
  • Gelan autoritatetik baino kidetasunetik eta konfiantzatik jarduteko baliabideak.
  • Egoera ez erosoei lasai erantzuteko tresnak      



Ez dut aparteko dohairik on-line bidezko gure lana aberasteko, bistan da!

Zuei ezin eskatu agian neu emateko gai izango ez naizena, ikastaroa bizirik mantentzeko hartu-eman sarria.

Jakinminak, talde-lanari aitortzen diodan balioak eta ondo pasatzeko gogoak berdinduko ahal ditu gainontzeko gabeziak!




2021/10/22

AURKEZPENA - Lore Etxebarria

 

Kaixo!

 

Ni Lore Etxebarria Etxaburu naiz, 21 urte ditut eta egun, pedagoga gisa aritzen naiz Ikertze Kultur Elkartean. Bertan, genero eta hezkidetzaren gaiekin zuzeneko lotura duten zenbait proiektuetan murgilduta nago, gai honek, presentzia nabaria izan duelarik azken urteotan nire bizitzan.

 

Ikastaro hau aberasgarria izango zaidalakoan eman dut izena, nerabe eta haurrekin lan egiteko orduan hezkidetzan etengabeko formakuntza izatea funtsezkoa iruditzen baitzait. Nire begirada kokatu, zabaldu eta nire eguneroko lanean aplikatu ahal diren estrategia zein baliabide berriak partekatzea da nire xede nagusia!

 

Hala ere, esan, ez naizela trebeegia sare sozialen kontuarekin eta onartu beharra daukat, ez ditudala batere gustoko. Beraz, esan daiteke planteamendu hau erronka bat dela niretzat!

 

Parte-hartzeko gogo handiak ditudan arren, lanez gainezka nabil azken aldian beraz, espero dut blog honetan nire presentzia bermatzeko tartetxoa hartzu ahal izatea.

 

Kolore edo animalia batekin identifikatzea zaila egiten zait, egunero ezberdin bat aukeratuko bait nuke, beraz esan, errusiar mendi (denok ulertzeko, “montaña rusa”) gisa identifikatuko nuke neure burua, asko eta modu intentsoan bizi eta sentitzen baitut.

 

Aste askotan partekatuko dugu espazio eta ikasketa prozesu hau beraz, plazer bat eta animo!

2021/10/20

Aurkezpena Irati Gonzalez Jaimerena

Ni Irati Gonzalez Jaimerena naiz, egun zirku artista, irakasle eta kudeatzailea. 4 urte dira mundu honetan murgildu nintzela, izan ere, lehenago heziketa fisikoko irakasle gisa jardun nuen bai lehen zein bigarren hezkuntzan. Genero eta hezkidetzaren gaiak betidanik mugitu didan gaia izan da, eta txikitatik feminismoaren kontzeptuari tinko eutsi diot. Gainera, Landetxakoa izanda (Irungo auzo batekoa) 10 urteetatik alardearekin lotutako diskriminazioa eta irainak jasan behar izan ditut besteak beste. Ikastaro hau egiteko arrazoiak ugariak dira eta azken finean nere bizitzako alderdi guztientzako baliogarria izango zaidala badakit. Gizartearen parte garen heinean guztian dugu hetero patriarkatuaren eragina eta hortaz ezinbestekoa da neretzat honelako ikastaro bat egitea. Hezkidetzarekin dudan interesa handia izan arren, koziente naiz ez dudala nahi bezainbeste landu eta irakasle jardun dudanean askotan galdetu diot neure buruari nola esku har nezakeen parekidetasuna bultzatzeko. Egun, zirku artista moduan 40 minutuko ikuskizun bat sortu dut nere lankide den Koldo Arakistainekin. Gaiaren ardatza botere harremanak, rolak, etiketak eta generoa dira eta kontatzeko lengoaia akrobazia. Ikuskizun honekin iruditegi berri bat abordatzea dugu helburu eta gainera gizarteari zer pentsatua ematea, ikusten zaiguna eta benetan garenaren arteko aldea aldarrikatuz eta aske bizitzeko eskubidea goraipatuz.
Indarra eta gardentasuna dira deskribatzen didaten bi ezaugarri eta oso irekia sentitzen naiz ikasteko eta gogoetara bultzatuko didaten dinamikak egiteko. Birtualki egiten dudan lehen ikastaroa izanik ez dut oraindik argi zer espero dezakeedan besteengandik eta hau ere arrazoi sendoa da hezkidetzan esku hartzen ikastaroa egiteko. Bizitzan gauza gehienak aldakorrak diren bezala, nire kolorerik gustukoena aldatzen joan da garaiaren arabera. Egun, esango nuke kolorerik gustukoena morea dela, batez ere duen sinbolismoarengatik. Gizakia ez den animalia bat izango banintz gepardoa nintzatekeela iruditzen zait, batez ere mugitzeko dudan moduarengatik. Musika asko gustatzen zait eta momentuaren arabera estilo oso desberdinak entzuten ditut. Abesti bat aukeratzekotan Kashbad-en Hegaz aukeratzen dut, duen esanahiarengatik eta baita abeslariak transmititzen didanarengatik. Gehitu nahiko nuke Berri txarrak-en abesti askoren mezuekin oso identifikatua sentitzen naizela. Honetaz aparte, lasaitzeko eta nere barnera begiratzeko momentua hartu nahi dudanean CharkienHaden eta Path Metheny-ren Spiritual abestia entzuten dut. Ikastaro honekin garapen pertsonalaz gain, erreferente moduan ahalik eta mezu zein interbentzio egokienak emateko gai izatea espero dut.

2021/10/17

Aurkezpena

Berandu, oso berandu, baina hemen nago. 

Saiatu naiz hitz gutxitan neure buruaren aurkezpena egiten, eta egia esan, ez dakit hurbildu naizen ala ez. Agian, ezagutzen nautenek esan dezakete deskribatu dudan horren antzik daukadan ala ez. Ahalegina egin dut behintzat, eta hemen aurkezten dizuet Miren Urutxurtu.




2021/10/13

AurkezpenaKoldoArakistain

 Egun on: 

Zirku artista eta hezitzailea naiz. Berdinki zirku garaikide konpaniako kide eta sortzaile izateaz gain Zirkuola zirkua eta arte eszenikoak euskaraz sustatzen dituen lantegiaren sortzaile baita. 

Agertokian azaldutako lanetatik gizartearen iruditegia abordatzea dugu helburu gure konpainian eta gizonezko homosexuala izanik heteronormatibitatea eta heteroarauan murgildurik bizi garenez hori eraldatzea gustatuko litzaidake horretarako tresna ezbedinak erabiliaz. 

Ikastaro honetan eman dut izena aberasgarria eta beharrezkotzat jotzen dudalako hezkidetzaren inguruan informazio gehiago izatea haur eta gazteekin hezkuntza ez formaletik gaia abordatuaz etorkizuneko belaunaldiekin lan asko egin ahal dudala sinesten dudalako. Baina teknologia berriekin ez naiz oso iaioa eta nire lehen on-line ikastaroa da beraz baditut nire zalantzak ongi moldatuko ote naizen. Aurrez aurreko saiora ezin izan nuen joan lanagatik baina ea ikasten dugun eta teknologiarekin harreman sanoago bat lortzen dudan.

Kolore bat banintz berdea nintzateke, itxaropenaren kolorea dela diote eta azkena galtzen dena omen da beraz oraindik badut gizartea aldatuko den eta denok garen bezala onartuko garen ( gure burua) eta onartuko gaituen gizarte bat lortuko dugun esperantza.  

Ea ba ongi bete dudan orain artekoa eta ez didaten arazorik ematen teknologiarekin ditudan baldartasunek.

2021/10/06

AURKEZPENA SANDRA

 KAIXO EKIPO!

Sandra naiz, kostata baina ikastaroan parte hartzea lortu dut 😅. Hogeita hemeretzi urte ditut eta haur hezkuntzako irakaslea naiz. Ikastetxean beste postu batzuk bete ondoren, berriro gelara bueltatu naiz eta ikasleekin egoteaz berriz gozatzen ari naiz.

Ikastaro honen bidez nire begirada zabaltzea eta estrategia eta baliabide berriak eskuratzea gure eskolako egunerokotasunean aplikatzeko espero dut. Aldi berean, pertsonalki nire pentsamendua kritikoa garatzea espero dut eta horretarako birplantetatu eta zalantzan jarri behar iznago ditut barneratuta ditudan eta sarritan jabetzen ez naizen ideiak eta jarrerak.

Ez zait erraza egiten animalia edo kolore bat aukeratzea baina aukera beharrean hegazti bat aukeratuko nuke, dena zerutik ikusi ahal izateko eta nire interesetako zerbait topatzerakoan berehala ailegatzeko, aztertu eta esploratu ahal izateko.

Ikastaro honetan gehien izutzen nauena sare sozialaren erabilera da. Inoiz ez dut lan talde birtual batean eta onartzen dut ez dudala behar bezala erabiltzen esparru hau, baina espero dut pixkanaka ohitzea eta trebatzea.

JOSE


2021/10/04

Aukezpena: Irati :)

Kaixo talde!😊

Ni Irati naiz, ISEI-IVEIko teknikaria. Norbaitek ez badaki zer dan, hor doa: Irakas Sistema Ebaluatu eta Ikertzeko erakundea. Beraz, hemendik hezkuntza-sistema ebaluatzeko probak prestatzen ditugu eta, era berean, irakasleen formakuntzan hartzen dugu parte, batez ere Konpetentzien inguruan. 

Formakuntza honetan nire bi lankide daude ere, Oli eta Cris, hemendik egongo dira ;)

Orain hartze hezkidetzarekin izan dudan harremana oso zeharkakoa izan da, zenbait iturritatik irakurritakoa baino ez dakit. Hala ere, orain dela urte asko feminismoan sartuta nagoela eta zenbait ekintzan hartu dut parte. Falta zaidan urratsa da, izan ere, feminismoa hezkuntzarekin gehiago lotzea. 

Nire lehen lana horren inguruan masterra egitean izan zen; nire master bukaerako lana emakume zientzialarien inguruan izan zen, bigarren hezkuntzako edukinetan aldaketak egiteko beharra aztertuz eta zenbait informazio proposatuz.

Formakuntza honetan parte hartzeko gogo handiak ditut eta irrikitan nago jende askorekin jakituria elkarbanatzeko. Nik, agian, gazteen ikuspegia, sare-sozialak eta kaleetan gertatzen denaren berriak ekar ditzaket eta hemengo beste jende askok ziur asko hezkuntzan eta ikerketan daukan esperientzia eta ikuspegia ekarri ahal dit niri. 💜

Aste askotan zehar elkar arituko gara hemendik, animo guztioi eta eman diezaiogun indarra etorkizunari! ✊