2016/03/09

Tratu onak, bidea edo utopia?


                        LABURPENA                           

Gai honen inguruan aipatu nahi dudan lehenengo ideia garrantzitsua izenburua da:

"TRATU ONAK: HEZKUNTZA-KOMUNITATEAN HARREMANETARAKO ARDATZ"

   HARLUXET hiztegi entziklopedikoan, honako ARDATZ hitzaren esanahia agertzen da (besteen artean):
Lan edo ideia baten gune garrantzitsuena.

    Formakuntza-ikastaro honetan oso gai garrantzitsuak landu ditugu, eta jada bukaeran ARDATZ bezala definitzea TRATU ONAK oso deigarria iruditu zait, eta oso positiboa, pertsona guztien, egoera guztien, bizitza-ziklo guztietan oinarri gisa itxaropena eta harreman modu  “humanizatzailea” iruditzen zaidalako.


                                         


     Ideia garrantzitsuak:

*Eskolak beste botere sozialek mantentzen dituzten genero-estereotipo sexista berdinak mantendu eta zabaltzen ditu, beraz, ez du berdintasunean hezten.

*Zoriontsu izateak norberaren izaerarekin, bizipenekin eta inguruarekin lotura du.

*Emozioek izugarrizko garrantzia dute ikasleek ikasteko era edo ahalmenarekin.

*Ikasleek harreman parekideak eraikitzeko gaitasunak garatzea nahi badugu, hezkuntza-sistema hezkidetzailea ardatz izan behar du.

*Elkarbizitza positiboak norbera bere identitatearekin gustura egotea lortzen duena eta neska-mutilak munduaren hobekuntzarako konprometitzen laguntzen dituena da.

*Kalitatezko elkarbizitza denen ongizatea, dominazio-mendekotasun harremanak  gainditzea, eta elkarren arteko eta ingurua hobetzeko ardura sustatzen dituena da.

*Tratu onak harremanen ardatz izateko eta gure artean kalitatezko elkarbizitza lortzeko, ezinbestekoa da zaintzari baliopositiboa ematea eta denon ardura dela ulertzea.

Balorazio pertsonala

  *Bereziki gustatu zait gai hau, eta zentzu handia eman diot besteen ondoren lantzeari, aldarrikapen, borroka, errebindikazio eta irmotasunaren oinarrian tratu onak edukitzea beharrezkoak diren jarrera horiei helburu itxaropentsua ematen dielako.

    Askotan UTOPIA hitza etortzen zait burura, hori delako pertsona askok aldaketaren hitzen edo proposamenen aurrean erantzuten dutena (mespretxuz, maiz), baina uste dut TRATU ONEN harremanak utopia baino gertuago ditugula, egunerokoan eman baitaitezke pausoak horren alde.


IKERKETA, BALIABIDE, PROPOSAMENA

    Oso aberasgarria (eta aurrera eramateko sinplea) iruditzen zait Marian Morenok planteatzen duen HAMABOSTALDIKO ERRONKA”.

                                       Resultado de imagen de marian moreno


    Ikusi ditudan materialetan (eta Marianek berak emandako azalpenetan), parte hartzen duten gazteek oso bizipen positiboak dituzte, eta praktikan jarritako norberaren gaitasuna eta besteekiko zaintzaren asetasunak esperientzia berria eta aberasgarria izan da.



DATUAK ETA ONDORIOAK


  Oso interesgarria iruditu zait Eustatek argitaratu duen ikerketa baten datuen eta ondorioen artikulua:

“Denbora Aurrekontuen Inkesta, 1993-2013” izeneko ikerketan, azken hogei urteetan nola aldatu den denboraren erabilera egunerokoan azaltzen da.  Ikerketa hau Marina Sagastizabal eta Marta Luxan soziologoek gidatu dute.

     1993tik 2013ra bitartean aldaketa nabarmenena jaso dituen jarduera  etxeko lanena da. Emakume eta gizonen arteko aldea txikitu egin da, baina oraindik handia da.

  Etxeko lanen esparruan, ohiko eta ezohiko jarduerak banatzen ditu Eustaten inkestak.

     1993an ohiko jarduerei lotuta (jana, etxeko garbiketa eta arropa) 3 ordu eta 15 minutu pasatzen zituzten emakumeek eta ezohikoei (konponketak, erosketak, kudeaketak eta erdi-aisiak) ordubete;
     2013an, aldiz, 2 ordu eta 25 minutuko eta 44 minutuko dedikazioak dituzte.

     Gizonek, berriz, gero eta denbora gehiago eskaintzen diete orokorrean etxeko lanei eta, gainera, 2008tik aurrera ohiko jarduerei ezohikoei baino denbora gehiago eskaintzen diete.
     Nahiz eta kopuru hauek emakume eta gizonen arteko aldea txikiagotu den azaldu, oraindik emakumeek ohiko jarduerei eskaintzen dieten denbora gizonezkoek dedikatzen diotena bider 2,6 dugu. Argi dago, beraz, batere parekidea ez den banaketa baten aurrean gaudela oraindik.

                                                       Pd12_garbiketa



       Gai honetan hausnartu dugun  etxeko pertsonak zaintzeari dagokionez, aldaketa mantsoagoa eta txikiagoa da.
     1998an txikiagotu egin zen genero-haustura, baina, 2003tik aurrera, handitu. Ikerlariek nabarmendu dutenez, zaintzaren zama oraindik ere emakumearen gainean erortzen da nagusiki. Alderdi honetan, beraz, parekidetasunerako pausoak ahulagoak izan dira.

                                              




ERRONKAK

 *Erronka nagusiena, zalantzarik gabe, HEZKUNTZAREN ERDIGUNEAN PERTSONA, bere osotasunean, JARTZEA da.

                                        
                                             





iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina