Egia esan,
hasiera batean motibo pertsonalak direla medio, asko kostatu zitzaidan kurtsoko
errutinara sartzea. Eta askerako lastre hori motxila pisutsu batelez izan da
hurrengo asteetan ere. Momenturen batean ere planteatu diot nire buruari ea jarraitzeko
gai izango naizen, ea benetan prest banengoen kurtsoa nire bizitzako hainbat
faktorerekin konbinatzeko.
Eta bai, gai izan
naiz. Kostata, baina hemen nago, 22 aste geroago kurtsoa bukatzearen
nostalgiarekin.
Bai, esfortzua
izan da kurtsoaren erritmoa jarraitzea. Eta batez ere nik nahi nuen bezala
jarraitzea. Oso gauza interesgarriak
irakurri eta landu izan ditugu, eta momentu askotan gehiago sakontzeko gogoa
bai baina denbora faltarekin aurkitu naiz. Zelako frustrazioa.
Ikasi, bizitzan
zehar ikasitakoa zalantzan jarri, birplanteatu, eta berriro ere ikasi.
Bizitzako gauza
asko zalantzan jarri behar izan ditut, askotan kostata, ez da erreza
barneratutakoak zalantzan jartzea. Baina oso gustora jarraituko dut zalantzan jartzeko
guztiak zalantzan jartzen.
Prozesu honekin burura
datozten kantarik hoberena Glaukomaren Kaiola abestia da. Deskubritu nuenetik,
goiz asko hasi ditut letra horien erritmora.
Ze guapa zauden horren lotsagabe, estereotipo danak hausten.
Ze guapo zauden mundu hau aldatzen, zure rola zalantzan jartzen.
Ze guapa zauden. Ze guapo zauden.
Plazer bat
ahalduntze prozesu honetan parte hartu izana. Benetan.
Agur ordenagailu agur, zalantzetan ikusiko dugu elkar.
Gatazkak eta indarkeria matxista gaiekin aritu ondoren, bestelako harreman sanoagoen momentua heldu da.
Indarkeria matxistak eta harreman mingarriak aztertzea bezain garrantzitsua da, harreman sanoagoak eta tratu onak sustatzea eta behar duten inportantzia ematea.
Hona hemen aste honetan landutakoaren inguruko hizki-salda.
Ikasleekin gai hau lantzeko baliabideei buruz hausnartzerakoan, ikasleek entzuten dituzten abestien letrak aztertzea oso interesgarria iruditzen zait. Abestien letrak aztertu, saltzen diguten maitasun ereduak aztertu eta kritikoak izan saltzen diguten horrekin. Gero bakoitzak erabakiko du zer entzuten duen, baina interesgarria eta garrantzitsua iruditzen zait kritikoak izateko gaitasun hori lantzea. Seguruenik abesti askotan, ez esatearren gehienetan, maitasun erromantikoa transmititzen duten abestiak aurkituko ditugu. Horren inguruko hausnarketa egin ondoren, maitasun eredu desberdinak eta tratu onak sustatzen dituzten abestiak entzun eta aztertu daitezke.
Hona patriarkatuak transmititutako ideiekin kritikoa eta tratu onak zein elkar zaintza sustatzen duen abestia. Askotan aipatu dudan abestia eta izugarri gustatzen daidana, La Otraren, Contigo izenekoa.
Hona hemen abestiaren letra.
Yo no me muero sino estás aquí,
Puedo andar bien caminando sin ti
No me haces falta ni eres mi media naranja en la vida
Voy aprendiendo a curarme yo misma todas mis heridas
Pero contigo es cierto que el mundo parece un poco menos feo,
contigo es cierto que romper las cadenas duele un poco menos
y aprendo contigo y contigo camino
Me encanta todo lo que hemos compartido
Tirando barreras, rompiendo los mitos
Te quiero libre, y me quiero libre contigo
Dicen que da miedo la libertad
no sentirla nunca más miedo me da
nadie nos dijo que fuese a ser fácil
sacarse de dentro los cuentos de un príncipe azul
La luna me dice que puedo ser bruja, ser fea, violenta
Y matar a algún rey, romper los esquemas,
quebrar el sistema, coger una escoba y en vez de barrer
lanzarme a volar en la noche.
Sin miedo de ir sola por un callejón,
sin miedo de hacer lo que me salga del cooo....ntigo
es cierto que el mundo parece un poco menos feo,
contigo es cierto que romper las cadenas duele un poco menos
y aprendo contigo y contigo camino
Me encanta todo lo que hemos compartido
Tirando barreras, rompiendo los mitos
Te quiero libre, y me quiero libre contigo
Te quiero libre, y me quiero libre contigo
Hor doa beste abesti interesgarri bat.
Tratu onak, gaia hezkuntza eremuan lantzeko, ondorengo erronkak azpimarratuko nituzke:
Ikasleen eta hezkuntzan inplikatutako pertsonen ongi izatea ahalbideratzen duen jarrera garatzea eta ekintzak antolatzea.
Pertsonen arteko harreman dimentsioa zein pertsona barrokoarenari behar duen garrantzia ematea.
Elkar ardurari eta zaintzari daukaten garrantzia eta lekua eman.
Maitasun erromantikoaren aurrean kritikotasuna landu eta beste maitasun eredu batzuk balorean jarri.
Pasadan urteko ekarpenetatik Amaia Chuecan Maitatzen sehaskatik erakutsiz izenekoa aukeratu dut batez ere material interesgarri piloa konpartitzen duelako gurekin. Agertzen diren argazkietatik, hurrengoa azpimarratu nahi dut.
Nire esperientzi pertsonalagatik esango nuke, lagunak izatea bai dela garrantzitsua, baina borroka feministan murgiltzerakoan, asko eskertzen da laguna izateaz gain, feminista izatea. Mugimendu feministan murgiltzen hasi nintzenean, asko kostatu zitzaidan nire koadrilakoekin ideia barri horiek konpartitzea. Eztabaida asko ematen ziren eta askotan barrik sentitu izan naiz. Baina behin lagun feministekin batzen hasi naizenean, iraultza feminista batean parte hartzeko indar handiagoekin sentitu izan naiz.
Txikitatik transmititzen digute kontuz ibili behar dugula, gure janzkerak eta jokaerak zaindu behar ditugula: “Badaezpada”. Beldurra sartu digute gorputzean. Azken astean, hainbat emakumeren testigantzatan irakurri dut zelako teknikak erabiltzen dituzten etxerako bidean, “badaezpada”, norbaitek erasotzekotan, defendatzeko. Eta, tristea bada ere, egoera horiekin guztiekin sentitu naiz identifikatuta. Nik ere giltzak hartu izan ditut eskutan, nik ere mugikorretik hitz egitearen plantak egin ditut, nik ere 112 markatuta eduki dut mugikorrean prest, ni ere korrika hasi naiz nire atzetik tipo bat zetorrelako. Badaezpada. Ni ere negarrez hasi naiz etxeko atea zarratu eta behin barruan babestuta sentitu naizelako.
Baina norengandik babestu behar dugu? Zergatik, erosotuak gu izan arren, guk egiten ditugunak dira zalantzan jartzen direnak?
Indarkeria matxistaz aritzen garenean, arreta emakumeengan jarri izan da. Baina heldu da begirada zabaltzeko eta arreta gizonengan jartzeko sasoia. Eta guzti hori burutzeko, eremu hezitzaileetako agenteen inplikazioa ezinbestekoa da. Hona hemen adibide bat, nola eraldatu “Txano gorritsuren ipuina” eta gure aliatua egin.
Hona hemen, ikasleekin indarkeria matxista, eta zergatik ez, autodefentsa feminista lantzeko baliabide bat.
Lelo honetatik abiatuz, txikitatik ikasi ditugun ipuinen aurrean kritikotasuna landu eta istorioaren bukaera desberdinak sortu ditzakegu. Eta era berean, prozesu horren bidez autodefentsarako baliabideak garatuz eta emakumezko ikasleak ahaldunduz.
Leloaren asken ukituekin nenbilela, sarean sartu naiz idien bila eta tatxan! Antzerako beste bat aurkitu dut. Hala bazan edo ez bazan... Aldatu behar zan!!!
Pasadan urteko ekarpenetatik, Amaia Chuecaren “Erantzukizuna 'bandoz' aldatzeko garaia da" izenekoa . Bertan material interesgarri pila bat konpartitzen du. Benetan, merezi du klik egitea eta agertzen diren bideoren bat ikustea.
Eta bukatzeko Amiak aipatutako talde baten abesti pare bat berreskuratzea gustatuko litzaidake. Espero zuon gustukoak izatea.
Gaztazka hitzaren inguruko brainstorming batean egon naizen guztietan, irten diren idea gehinak konnotazio negatiboa izan dute. Gure jendartean, gatazka zerbait txarra izango balitz bezala hartzera bultzatu gaituzte, kontuan izan gabe gatazka ezinbestekoa dela pertsonen eta jendartearen garapenerako.
Aste honetan landutako ideien artean, Bakerako Hezkuntzarako Euskal Liburuan agertzen den definizio bat berrezkunatzea nahiko nuke. Gatazka bera ez da ez negatiboa, ez positiboa. Positibia edo negatiboa gatazka konpontzeko modua izango da.
Beraz,
gure bizitzan modu positibo edo negatibo batean eragina izangu duena,
gatazkaren kudeaketa izango da.
Pasadan urteko ekarpenetatik, Idoia Luzuriagaren “Emozioak, Krisiak, Gatazkak” izenekoa aukeratu dut. Bertan gatazken eta emozioen arteko loturari buruz hitz egiten du, eta uste dut, funtsekoa dela lotura horri behar duen garrantzia ematea gatazken kudeaketa prozesu positibo bat emateko.
Beste alde batetik berreskuratu nahiko nuke bertan aipatzen duen film bat, “ Del revés” edo “Inside out” izenekoa.
Aspaldi ikusi nuen pelikula bat da, eta gazteekin emozioak lantzeko erabili izan dudan bideo bat da. Seguruenik ikusita duzuela. Nik pare bat aldiz ikusi dut, eta guztietan malkoz beteta bukatu dut. Baina esan beharra daukat, behin betaurreko moreak jarrita, pertsonaiek duten rol estereotipatuak min ematen didatela. Pertsonai bakoitzak emozio bat irudikatzen du, eta ez dut uste kasualitatea denik emakumezko pertsonaiak tristura, poza eta nazka irudikatzea. Eta gizonezko pertsonai batek, haserrea. Eta zer esan edertasun kanonei buruz... Azpimarratzekoa da poza irudikatzen duen pertsonaia gaur egungo jendarteko edertasun kanonak betetzen dituela, eta tristurak ez ordea. Positibotzat hartzen den emozioa edertasun kanonekin bat dator, eta negatibotzat hartzen dena, ez.
Hala ere, emozioak eta gatazken arteko lotura lantzeko baliabide interesgarria iruditzen zait. Horrez gain, aurretik esandakoa kontuan izanik, esango nuke estereotipoen lanketa ere egiteko baliagarria izan daitekeela.
Zein da zure ustez egungo egoera eremu hezitzaileetan/jendartean? Zein erronka nagusiak?
Ba egia esan, nahiz eta hezkuntza arloan gero eta garrantzi gehiago eman adimen emozionalaren lanketari eta gatazken kudeaketari. Oraindik gatazka hitzak sekulako konnotazio negatiboa dauka, eta askotan beldurra da nagusi gatazken aurrean. Erronka indartsu bat, hezitzaileok gatazken inguruan dugun kontzeptu negatiboa gainditzea da, horrela gatazken aurrean beste jarrera bat izanez. Lehenik eta behin, gure baitan barneratutakoarekin kritikoak izan beharko ginateke, gerora ikasleekin ere garapen hori lantzeko.
Aste honetan ere kontzeptu eta ideia pila bat landu ditugu, eta oraindik askoz ere gehiago dugu deskubritzeko eta lantzeko. Kontzeptu guzti horietatik “Norberaren errepika ezintasuna” berreskuratzea gustatuko litzaidake, hezkuntza afektibo sexualean ezinbestekoa den ideia baita.
Gure jendartean, kategorizaziorako tendentzia izaten da. Askotan, kategorizazio horiek ikaskuntza prozesua errazteko saiakera batean dutela oinarri, hezk afektibo sexualaren munduan kasurako. Azkenaldian sareetatik asko zabaldu den bideo bat, eta seguruenik ikusita daukazuena, “¿QUÉ ES LA DIVERSIDAD SEXUAL? EXPLICACIÓN FÁCIL” izenekoa da.
Arrakasta hori ulertzekoa da. Niri ere hasiera batean asko gustatu zitzaidan bideoa, errealitate asko islatzen eta ikustarazten zituelako. Baina pare bat aldiz ikusi eta gero, bideo honetan ere klasifikaziorantz egiten dela esango nuke. Hala ere, baliabide interesgarri bat izan daitekeela uste dut, beti ere bideo hau osagarri moduan erabiltzen bada edota eztabaida bati sarrera emateko bada. Eta horren ondoren, izakiaren “norberaren errepika ezintasuna” ideia plazaratu eta orreri garrantzia emanez.
Izan ere, Izaki sexuatu beste sexualitate daude, eta errealitatea ez da kabitzen eskema baten.
Pasadan urteko ekarpenetatik, Ane Lenizen “Heziketa afektibo-sexualari buruz hausnartzen” izenekoa hautatu dut batez ere bertan konpartizten dituen bideoengatik. Yes We Fuck izeneko dokumentala aipatzen du, oraindik ez dut ikusteko aukera izan, baina dokumentalaren inguruan entzun dudanagatik osos interesgarria ematen du.
Hezkuntza afektibo sexuala lantzeko baliabideei dagokionez, nik pertsonalki, uste dut hezkuntza emozionala eta sexuala norberaren jarreraren bitartez lantzen dela. Eta horretarako oso garrantzitsua dela hezitzaileok, gure jarrera ulerkorra lantzea eta garatzea. Horrez gain badaude pillo bat baliabide. Baina horrek ez du esan nahi baliabide guzti horiek gure lantzeko moduarekin bat datozenik, beraz interesgarria izango litzake zerrenda luze horretatik gure gustukoenak aukeratzea eta gure lan modura eta talde beharrizanetara egokitzea. Hezkuntza afektibo sexuala lantzerakoan, niri asko gustatzen zaizkit jolasak erabiltzea.
Gogoan daukat behin lankide batek proposatu zigun dinamika bat. Dinamika hori landuko zen taldean denok ginen emakumeak, eta dinamizatzaileak proposatu zigun ariketaren bitartez gure ezaugarri maskulinoekin konektatzea bilatzen zen. Horretarako, material piloa aurkeztu ziguten: maskulinoa kontsideratzen den arropa, kondoiak eta kotoiak genitalak imitatzeko, bizarra simulatzen zuen ilea etb. Esperientzi interesgarria izan zen. Eta ariketa orretatik hausnarketa interesgarri asko eman ziren talde bueltan.
Azkenik, guzti hau hezitzaileetan eta jendartean lantzeko dauden erronkeni dagokionez, uste dut sexua eta sexualitatearen inguruan dagoen “tabu” zentzazioa dela arazo nagusienetarikoa. Naiz eta gero eta formakuntza gehiago egon honen inguruan, oraindik ez da ikustarazten den gai bat.
Hezkuntza afektibo sexual landu nahi badugu hezkuntza arloan, lehenik eta behin gure bizitzan zehar ikasi dugun guztia zalantzan jarri, eta ikasteko prozesu batean murgiltzeko konpromisoa hartu beharko genuke.
Asko dakienak, aporta dezake dakien hori. Ezer ez dakienak, ikasteko duen guztia dauka aportatzeko.
“Norbait
emakumezkoa edo gizonezkoa ote den jakin nahi baduzu, berari galdetzea izan
liteke onena”, Eric Vilain.
Esaldi hau
irakurtzeak, asken urte hauetan bizi izan dudan “desikaskuntza” eta ikaskuntza prozesua etorri zait burura. Txikitatik
barneratutakoak eta gerora psikologiako
karreran ikasitakoak ere zalantzan jarri, eta kritikotasun osoz, norberaren
barruko ideiak hartu eta aurre egin. Ez da erreza.
Gaur egungo
Janirek normaltzat hartzen du Eric Viladinen esaldi hori, baina duela ez
horrenbeste, ez nuen horrela pentsatuko. “Desikaskuntza", ez da prozesu erreza
eta oraindik asko daukat ikasteko, baina oso gustura egingo dut.
Pasadan urteko ekarpenetatik, Uxanak idatzitakoa “Sexualitatea, aukera, gorputzak... ASKATASUNEZ” aukeratu dut. Asko gustatu zait elkarbanatu duen Almudena Medinaren “Es cuestión de gustos” izeneko laburmetraia.
Beste batetik, konpartitu duen Rainbow proiektuan, aniztasuna lantzeko baliabide interesgarriak aurkitu daitezke.
Gaur egun sentsibilizazioa lantzeko pila bat baliabide aurkitu ditzakegu interneten. Kasurako, gaur arratsaldean facebooken trasteatzen nenbilena, Sexo en estereoko artikulu bat agertu zait musturren haurrean. NIÑOS CON VULVA Y NIÑAS CON PENE. Bertan, hainbat haur transexualen kontakizunak batzen dituen bideo bat deskubritu dut, “Niñas y niños. Identidad y cuerpo”. Oso interesgarria iruditzen zait, horrelako gaiak kontakizun errealekin lantzea.
Liburuen munduan ere material interesgarri pila bat aurkitu dezakegu. Aniztasuna lantzeko asko gustatzen zaidan liburua “Neskak eta mutilak. Norbera den bezalakoa”izenekoa da. Berriro ere, liburuko pertsonaiak eta beraien kontakizunak benetakoak dira eta horrek asko konektatzen du irakurlearekin. Hemen dituzue bai bideoa zein liburuko irudi batzuk.
Bukatzeko, aurreko bideoetako abesti bateko esaldi bat berreskuratu nahiko nuke.
Aurreko asteekin konparatuz, aste honetan normalean baino denbora eta esfortzu gehiago inbertitu behar izan dut. Zergatik? Ba, egia esan, psikologian hezita eta sexologian hazita, beste diskurtso batzuetatik barneratu ditudalako kontzeptuak eta haien esanahiak. Kontuan izanik askotan hitz berberak esanahi diferenteak hartu ahal dituela jakintza-diziplinaren arabera, ba batzuetan kakanahaste handia sortzen zait buruan. Eta, aste honetan, halako kortozirkuito asko izan ditut. Tira, hala ere ez da ezer grabea, pazientzia eta mimoarekin dena soluzionatu daiteke.
Aste honetatik, “sistema bitarretik eta heteroarautik haratago” esaldia eta berarekin bat datorren irudia berreskuratzea gustatuko litzaidake. Pertsona bisuala izanik, irudi honek kontzeptuei orden bat emateko balio izan dit.
Sistema bitarretik eta heteroarautik haratago
Esaldi horretatik abiatuta, maskulinoa eta femeninoa kontzeptuen inguruan barneratu dugun sistema bitarra berreskuratu eta harago joatea nahiko nuke. Txikitatik esan didate oso neska femeninoa naizela, baina nik ordea, nire burua maskulinotzat ere izaten nuen. Askok errepikatzen zidaten, "ezetz", “zu nolatan izango zara maskulinoa? zu maskulinoa bazara, orduan ni?”. Holakoak sarri entzuteak norbere burua ere kolokan jartzea eragiten du, batzuentzat mingarria ere izan daitekeelarik.
Bizi guztian zehar entzundako diskurtsoa dela eta, nik ere maskulino edo femeninoa dikotomia nuen barneraturik, sexologiako irakasle batek hurrengo irudia (antzerako bat) azaldu zidan arte.
Kontua da, askotan uste izan dela maskulinoak edo femeninoak garela, baina ez ordea maskulinoak eta femeninoak. Azken kontzeptuak azaltzen du: guztiok ditugula gure kulturan maskulino edo femeninotzat hartzen diren ezaugarriak.
Irudian agertzen den bezala, maskulino eta femenino kontzeptuen artean marra bat dago, eta horren inguruan izartxoak daude. Ba izartxo horiek gu gara, gure maskulinotasunean eta femeninotasunean kokatzen. Kokapen hori ez da egonkorra eta behin betikoa. Denboran zehar aldatu daiteke, gure aurrean dugun pertsonarekin dugun harremanaren arabera ere aldatu daiteke. Planteamendu polita iruditzen zait, eta horrekin esperimentatzea ere oso interesgarria izan daiteke.
Pasadan urteko
ekapenetatik, Amaia Chuecan Hegoak ebaki banizkio izenekoa aukeratu dut. Amaiak
idatzitakoa irakurri eta era berean Mikel Laboaren doinua entzuteak, bihotzean “dast” eragin dit.
Horrez gain,
Amaiak bideo interesgarri pare bat aurkezten dizkigu bere ekarpenean.
Eta Amaiak elkar banatutako bideoarekin lotuta, transexualitaren inguruko informazio batekin gogoratu naiz. Psikologiako karreran, gaixotasun mentalak katalogatzen eta diagnostikatzen zituen manual bat erabiltzen ikasi genuen, DSM IV a. Psikologia eta psikiatria munduan oso baloratua. Manual horretan, duela oso gutxira arte, transexualidadea gaixotasun mental moduan sailkatzen zen.
Kolektibo askok prezio soziala egitearen ondorioz, DSM V an ez da gaixotasun mental moduan katalogatzen. Bai ordea, genero disforia. Hau da, pertsona batek sentitzen duen larritasuna eta egonezina jaiotzez egokitu zaion sexuarekin ez identifikatzearren. Printzipioz aurrera pausu bat dela eman dezake, baina berriro ere, “arazoaren kausa” pertsonan zentratzen da, eta ez gizarteak pertsonarengan egiten duen prezioan.
Oraindik asko geratzen zaigu hobetzeko, baina zorionez badira trans kolektiboen eskubideengatik borrokatzen duten mugimenduak. Eta indarrak batunda, bidea pixka bat errazagoa izan daiteke.
Bertsoan esan
bezala, mundu ideal batean hezkitzetza hitza ez zen beharrezkoa izango. Gure barnean, gure izaeran barneratuta egongo
zelako berez. Bana zoritxarrez, ez da beti horrela. Hezkidetzak lan pertsonala
eta inplikazioa eskatzen du, eta mundu guztia ez dago barne kritika eta horrek
suposatzen duen guztiari aurre egiteko prest. Eta beraz curriculuma eta
baliabide didaktikoak hezkidetzaturik egotea ez da batere erraza.
Horrek ez du esan
nahi ezinezkoa denik, horren adierazle: kurtso honetan egon diren eta gauden guztion ikasteko gogoa eta hezkuntza sisteman
hezkidetzaren alde lanean, ikasten eta irakasten dauden pertsona guztien
ahaleginak daude.
Gero eta
formakuntza gehiago dago eskuragarri hezkidatzeren inguruan. Formakuntza formalaz
gain, interneten ere pila bat baliabide daude klik batera. Eta gero eta
irakasle gehiago daude hezkidetzan murgiltzeko gogoz, eta curriculuma begirada hezkidetzaile
batetik astintzeko gogoz.
Pasadan urteko
ekarpenetatik Amaiak idatzitakoa eta“Baliabideak gure egiteari buruz” izenekoa
aukeratu dut. Zergatik? Ba batetik aste horretan teorian azaldutakoaren
laburpen interesgarria egiten duelako, baina batez ere hezkuntzan hezkidetza
lantzeko material didaktiko ezberdin asko aurkezten dituelako. Horien artetik
hurrengoak izan ditut gogokoenak:
Hezkuntza
Afektibo Sexuala lantzen duten hainbat material didaktikoa:
* sexuen hezkuntza lantzeko liburu bilduma bat
da eta online erosi daitezke. Sexologian aditua den lankide batek komentatu dit
benetan baliagarriak direla aipatutako liburuak ;)
Nire esperientzia partaidetza kolektiboaren munduan ez da oso zabala, baina
badira askotan bizi izan ditudan eta errepikatu diren bizipenak. Askotan
sentitu izan dut, nire iritzi edo bizipen bat konpartitzerakoan, aurrekoen aurpegiek
edo hitzek desadostasuna eta gutxiespena erreflexatzea. Oso barneratuta daukagun erantzun bat da,
aurrekoarekin desados gaudenean, “gurea dena” defendatzea eta batzuetan
bestearenaren kontra eginez. Eskolan, lagunekin, familian edo ta elkarteetan
ikusi eta seguruenik egin ere izan dut.
Duela gutxi horrelako egoera batean aurkitu nintzen. Konkretuki emakume
talde baten nengoen, eta gutariko batek bizi izandako momentu estu bat
konpartitu zuen, eta bion artean konplizidaea igarri eta hitz egiten hasi ginen.
Barnean, oso ezkutatuta izaten ditugun bizipenei hitz egiten. Momentu batean,
taldekide baten aurpegira begiratu eta “ezezkoa” erakusten zuen keinu bat ikusi
nuen. Eta hori eta gero, bere desadostasuna konpartitu zuen. Nire bizipena eta
iritzia “infra baloratuz”. Edo hori izan zen nik sentitu nuena. Badakit ez zela
bere intentzioa, baina esateko erak min eman zidaten. Eta momentu batean konpartitu
izandakoa konpartitzeagatik errudun sentitu nintzen. Talde horretan, aurretik
adostu genuen taldearen helburu bat gure artean seguru eta eroso sentitzea
zela. Eta bizitakoa eta gero, ni ez nintzen bape eroso sentitzen. Pertsona
horrekin hitz egiteko gogoa izan dut, baina egia izan ez naiz ausartu, nire
iritzia “txarto” hartuko duelakoan, edo min emango diolakoa.
Eta holakoak askotan ematen dira. Psikologiako karreran eta gerora ere,
askotan ikusi dut pertsona askok bere burua “pertsona enpatikotzat” dutela, eta
entzuteko gaitasuna beraien ezaugarri positiboetariko bat dela defendatzen. Ni
barne. Baina askotan ez da horrela izaten.
Baina ez kezkatu, ze gaitasun horiek landu eta garatu egin daitezke. Eta nire
ustez inguru hezitzailean oso garrantzitsuak eta beharrezkoak diren gaitasunak
dira. Hemen dituzue aipatutako gaitasunak lantzeko baliabide batzuk. ADIMEN EMOZIONALA ESKOLAN: GAITASUN SOZIALAK JOLASAREN BITARTEZ BARNERATUZ
izeneko txosten bat ere aurkitu dut, bertan
ariketa desberdinak azaltzen dira. Interneten bilatu ezkero, pilo bat ariketa
eta adibide agertzen dira. Espero
dot erabilgarriak izatea, ni praktikan jartzeko gogoz nago ;).
Aurreko edizioetako
ekarpenetatik , EMAKUMEON PARTE HARTZEA KOLOKAN? Izenekoa aukeratu dut. Bertan,
bere idazleak, Maitek, parte hartzean bizi izandako momentu esanguratsu batzuk konpartitzen
ditu. Lehenik eta behin, eskertu bere bizipenak konpartitu izanagatik.
Ekarpen
hau aukeratu dut, batetik bizipenak oso interesgarriak iruditzen zaizkidalako
gure errealitatetik kanpo gertatzen direnak ezagutzeko. Eta beste batetik,
Maitek gurekin partekatutako bizipen horietan, aste honetako “teorian” agertzen
diren kontzeptu batzuekin zuzenean lotuta dagoelako. Konkretuki, “Partaidetzarako sexu-genero estereotipoek
jartzen dituzten mugak” atalean, partaidetzarako zailtasunei buruz hitz
egiten den atalarekin. Maitek azaldutakoan, gizon desberdinek bere partaidetzan izan duten “eragin negatiboa”
argi eta garbi ikusten da. Oztopoak, lirainak, eta apunteetako adibide berbera “tabernan
emakumeen presentziaren ezan erabakiak hartzea).
Kaixo! Hemen duzue egindako
mapa kontzeptuala. Zoritzarrez aplikazioan erabilitako formatua dela eta ez da
informazio guztia ondo irakurtzen, horrez gain mapa kontzeptual originalean
informazio gehigarria ere aurkitu daiteke. Irakurri nahi izatekotan hemen
duzue.
Amaña herri ikastetxeko
jolastorduen antolaketa hezkidetzailean sakontzen du. Bertan adibide
interesgarri, praktikoak eta gure eskoletan aplikagarriak aurkituko ditugu.
Zergatik aukeratu izan dut? Batetik oso gustora irakurri izan dudan ekarpen bat ezan delako, baina batez ere euskal emakume aitzindari bat aukeratzerakoan Mailen Lujanbio aukeratu zuelako.
Eta hori bera izan da nik ere egindako aukera. Zergatik Maialen? Ba Maialen Lujanbio euskal kulturan emakumeen protagonismoaren sinbolo garrantzitsu bat delako.
Gizartean bezala, bertsolaritzaren arloan ere gizonezkoek izan dute monopolioa. Nahiz eta emakumezko asko izan diren beraien etxeetan bertsotan, eremu publikoan gizonezkoak izan dira urte askotan protagonistak. “Bertsolari” dokumentalean Maialenek adierazten duen bezala, bertsolaritzaren inguruko emakumeei buruzko lehenengo erreferentzi publikoa lege baten izan zen. Lege hori emakumeen presentzia debekatzeko izan zelarik.
Pixkanaka, emakume bertsolariek presentzia gehiago izaten joan dira, baina protagonismoa lortzea ez da hain erreza izan. 2009. Urtea oso esanguratsua izan zen bertsolaritza munduan eta euskal kulturan ere esatera ausartuko nintzake. Urte horretan Bertsolari Txapelketa Nagusiko irabazlea emakume bat izan zen, Maialen Lujanbio hain zuzen ere. Emakume bat lehenengo aldiz txapeldun. Andoni Egañak “txapela”pasatu zion Maialen Lujanbiori. Txapel horrekin gauza asko sinbolizatu ziren. Baina sinbolorik eta garrantzitsuena, nire ustez, bertsolaritza munduan emakumeek beraien protagonismoaren jabe egitea izan zen. Momentu horrek, bidea zabaldu egin die beste emakume bertsolari askori.
Laster izango da 2017ko Bertsolari Txapelketa Nagusia, eta tamalez emakumeen presentzia ez da aurreko urteetakoa baiño handiagoa izango. Urte honetan, finalisten artean bigarren emakume bat ikusteko esperantza nuen, baina hurrengo edizio batera itxaron beharko dugu. Hala ere, finalaurrekoan izandako momentu pare bat berreskuratu nahi ditut.
Batetik Maialen Lujanbioren "Dena ondo zihoan, argia piztu den arte" gaiaren inguruko bertsoa. Goian agertzen den bideoan ikusi, entzun eta gozatu dezakezue. Gorputz ez normatiboen, edo arlo afektibo-sexualean dagoen aniztasuna balorean jartzen du. Hori guztia, hiru bertsotan. Hori bai abilezia.
Berreskuratzeko
beste bertso bat Nerea Ibartzabalek «Usaina sumatu eta urduri jarri zara»
gaiaren inguruan sortutakoa. Hilerokoa lehen aldiz etorri zaion eta udalekutan
zegoen hamabi urteko neskatoaren paperean sartu zen Nerea. Hilerokoa eta bere
inguruko edozer ezkutatzeko joera izaten da gure gizartean, eta bertso honekin
egoera hori ikustarazten du Nereak. Bertso bukaera, eskoletako hormetan
kokatzekoa da. Klikatu hemen bertsoa entzuteko.
Eta azkenik, Miren Amurizaren finalaurreko azken saioa berreskuratzeko beharra sentitzen dut.
Horrela ari izan zen Miren, sudurretik odoletan.
Ni neu askotan
egon naiz sudurretik odoletan, azterketa batean, autobusean, kalean edo lotan.
Eta oso egoera deserosoa da, batzuetan arnasa hartzea ere kostatu egiten zait.
Eta Miren odoletan ikusi nuenean, ez nekien zer gertatuko zen hurren. Baina
berak mukizapi bat hartu, eta bertsotara bueltatu zen.
Lehen esan dudan moduan,
abillak dira gure neskak. Oso abillak.
Aste honetan EAEko hezkidetzaren marko legalean sakondu dugu. Ez nekien hezkidetzaren
inguruko horrenbeste lege zeudela. EAEn emakume eta gizonen arteko aukera eta
tratu berbera lortzeko lege eta plangintza diferenteak daude.
Lege horiek guztiak elkarrekin erlazionatuta daude, hemen ondoko irudikoak izanik lege horietan guztietan aipatzen diren oinarrizko gakoak.
Eta nire galdera
da, betetzen al dira?
Ba egia esan ez dut
uste lege guzti horietan azaltzen dena betetzen denik. Nire inguruan magisteritza,
haur hezkuntza edo lehengo CAPa ikasi duten pertsona pilo bat dauzkat, eta
nire moduan psikologia ikasi eta hezkuntzan murgildu direnak ere. Eta ikusten dudanagatik,
gehiengo batek ez daki zer den hezkidetza. Haietariko asko eskoletan lanean
daude, eta kurtso honi buruz eta lantzen hari garenean inguruan hitz egiten
diedanean, euretariko askok aurpegi arraroa jartzen dute. Badira hezkidetzaren inguruan zeozer entzun dutenak, edota entzun nahi dutenak baina ez
daukatenak baliabiderik edo denborarik sakontzeko. Beraz, eskoletan hezkidetza
planak aurrera eramatean, perfil honetako irakasleak aurkitzea erronka potente
bat izango da.
Hori guztia kontuan izanik,
EAEko hezkidetzaren marko legaletik berreskuratuko nukeen puntu bat, eskoletako
irakasleek hezkidetzan formakuntza jasotzea da.
7.
art.: “Hezkuntza-administrazioek behar diren neurriak hartuko dituzte,
irakasleriaren hasierako eta etengabeko prestakuntza-planetan
berdintasun-arloko prestakuntza berezia ezar dadin”eta 31.
art.: “Ebaluazio, ikerkuntza, berrikuntza eta irakasleen laguntzarako
zerbitzuetan hezkidetzan trebakuntza zehatza duen pertsonala izatearen beharra
adierazten du legeak, baita emakume eta gizonen presentzia orekatua hezkuntza
maila guztietan”.
Oraindik bide luzea gelditzen da hezkidetza hezkuntzan guztiz barneratu arte. Baina, esan beharra dago, hezkidetzaren inguruan dagoen legediari eta pertsona askoren gogoari esker eskoletan gero eta presenteago dagoela hezkidetza. Pasa den urteko ekarpenetatik, Ane Lenizen “Legediari buruz hausnartzen” aukeratu dut,
berarekin bat natorrelako eta inspiratu egin nauelako. Bere ekarpenetik
proposamen honekin lotzen nahiz:
"Erronka horiek aurrera ateratzeko proposamen gutxi batzuk honakoak izan daitezke:
Kontzientzia lantzeko, Hezkidetza Mintegietan arlo gutzietako hezkitzaileek parte hartzea, familiak eta hezkuntza komunitate osoko ordezkariak egotea eta irakasle bakoitzak erabiltzen duen material didaktikoaren berrikuspena egiteko konpromisoa hartzea, besteak beste."
Margaret Bullenek dioenez
“jaietan gertatzen dena, gizartean gertatzen denaren isla da”. Oso esaldi
indartsua iruditzen zait eta abiapuntzat hartuta nire herriko jaiak aztertzeko
gogoa sartu zait. Bermeoko jaiak nahiko popularrak dira gure zonaldean, eta
inguruko jende pilla bat etortzen da. Baina aurton erronka barri batekin
aurkitu gara. Arrazoi ezberdinak direla eta herriko elkarteek txosnarik ez
jartzea erabaki zuten eta momentu batez pentsa genuen Txosna gabeko jaiak
izango genituela. Baiena ez, azkenean herriko talde diferenteetako pertsonak
batu eta txosna bakarra sortzea erabaki zen. “Herrireko jai” edo “txosna bete implikazino”
izan dira aurtengo Txosnako leloak. https://www.facebook.com/bermeokotxosnak/
Oso proiektu polita izan da,
normalean batu ez liratekeen pertsonak elkarlanean, dena herriko jendeak
organisatutako jaiak aurrera ateratzeko. Baina ideologi eta balore diferenteak
batzen diren guztietan bezala, hemen ere desadostazunak eta tentsioko momentuak
egon dira. Ni ez naiz prozesu guztian
egon, eta beraz nik bizi izan ditudan momentuei buruz bakarrik hitz egingo
dut. Hasiera batetik seinalatu zen
feminismoa Txosna honen baloreetan oso garrantzitsua zela. Denok zeuden ados,
baina MUSIKA gaia mahai gainera atera zenean… 3. Mundu gerra hasteko alarma
guztiak piztu ziren. Erregetoia, eta erregetoi komertzialean agertzen den
matxismoa izan zen gatazka guzti honen erdi-puntua. Txosna batzordeko alderdi batek erregetoi komertzialeko kantak txosnan
egotea defendatzen zuten, “hori baita herriak nahi duena”. Herri guztiak hori nahi zuela ez zen guztiz
egia, nik adibidez ez bait nuen hori nahi. Baina egia izatekotan ere, “herriak
nahi duena” argumentuak denetarako balio du? herriak musika matxista nahi badu,
eman egin behar zaio? Nahiz eta Txosnen baloreekin bat ez egin?
Gai honen inguruan asko eztabaidatu genuen. Eta esan beharra daukat, egoera
horren aurrean nire ideiak eta baloreak defendatzeko errekurtso barik aurkitu
izanak kurtso honetara apuntatzeko
motibo detonantea izan zen.
Argi utzi nahi dut, nik erregetoia dantzan egiten dudala eta nire bizitzako
leloetariko bat Emma Goldmanen “if I can’t dance, it´s not my revolution” dela.
Baina badakit erregetoi komertzialeko abestietako letrak oso matxistak direla, eta naiz eta
taberna batean erregetoi komertziala dantzatu, beti saiatzen naiz erregetoi abesti
alternatiboak topatzen. Eta herriko jaietara bueltatuz, uste dut
Txosna gune batean dantzan egiteko aukera egotea ezinbestekoa dela, noski
baietz. Baina kontuan izanik erregetoi komertziala leku guztietan dagoela, eta
Txosnen balore garrantzitsuenetariko bat jai eredu diferenteak bultzatzea dela,
saiatu gaitezen genero-estereotipoak alde batera usten dituen musika alternatiba berriei lekua ematen.
Eta erregetoi/cumbia diferente baten erritmora popak astindu nahi izanez
gero, hor doaz kanta pare bat ;) * bigarrenaren bideoa ezin izan dut jarri, Taldearen izena Chocolate Remix da eta abestia "Como me gusta a mi". https://www.youtube.com/watch?v=5s3TFqChPYM&has_verified=1
Pasadan urteko post-ari dagokionez “Kaleak eta jaiak gureak ere badirelako!”
izenekoa aukeratu dut nik landu nahi izan dudanarekin zerikusia duelako, eta
inspirazio iturri izan delako. Batez ere hurrengo bi esaldiak.
“…jaiek ezinbestekoa dute eguneratzea, gizartera eta bertan bizi den
jendartera moldatzea, denboran iraun behar badute. Moldatzea, eraldatzea izango
da jaiak iraunarazteko gakoa”, eta “Dantza demokratizatu egin beharko genuke,
erreferentzia irekiagoak sartu, beldur barik”.
Eta eskoiko argazkia aurkitu dudanean, enamoratu egin naiz.