Aurreko asteekin konparatuz, aste honetan normalean baino denbora eta esfortzu gehiago inbertitu behar izan dut. Zergatik? Ba, egia esan, psikologian hezita eta sexologian hazita, beste diskurtso batzuetatik barneratu ditudalako kontzeptuak eta haien esanahiak. Kontuan izanik askotan hitz berberak esanahi diferenteak hartu ahal dituela jakintza-diziplinaren arabera, ba batzuetan kakanahaste handia sortzen zait buruan. Eta, aste honetan, halako kortozirkuito asko izan ditut. Tira, hala ere ez da ezer grabea, pazientzia eta mimoarekin dena soluzionatu daiteke.
Aste honetatik, “sistema bitarretik eta heteroarautik haratago” esaldia eta berarekin bat datorren irudia berreskuratzea gustatuko litzaidake. Pertsona bisuala izanik, irudi honek kontzeptuei orden bat emateko balio izan dit.
Sistema bitarretik eta heteroarautik haratago |
Esaldi horretatik abiatuta, maskulinoa eta femeninoa kontzeptuen inguruan barneratu dugun sistema bitarra berreskuratu eta harago joatea nahiko nuke. Txikitatik esan didate oso neska femeninoa naizela, baina nik ordea, nire burua maskulinotzat ere izaten nuen. Askok errepikatzen zidaten, "ezetz", “zu nolatan izango zara maskulinoa? zu maskulinoa bazara, orduan ni?”. Holakoak sarri entzuteak norbere burua ere kolokan jartzea eragiten du, batzuentzat mingarria ere izan daitekeelarik.
Bizi guztian zehar entzundako diskurtsoa dela eta, nik ere maskulino edo femeninoa dikotomia nuen barneraturik, sexologiako irakasle batek hurrengo irudia (antzerako bat) azaldu zidan arte.
Kontua da, askotan uste izan dela maskulinoak edo femeninoak garela, baina ez ordea maskulinoak eta femeninoak. Azken kontzeptuak azaltzen du: guztiok ditugula gure kulturan maskulino edo femeninotzat hartzen diren ezaugarriak.
Irudian agertzen den bezala, maskulino eta femenino kontzeptuen artean marra bat dago, eta horren inguruan izartxoak daude. Ba izartxo horiek gu gara, gure maskulinotasunean eta femeninotasunean kokatzen. Kokapen hori ez da egonkorra eta behin betikoa. Denboran zehar aldatu daiteke, gure aurrean dugun pertsonarekin dugun harremanaren arabera ere aldatu daiteke. Planteamendu polita iruditzen zait, eta horrekin esperimentatzea ere oso interesgarria izan daiteke.
Pasadan urteko
ekapenetatik, Amaia Chuecan Hegoak ebaki banizkio izenekoa aukeratu dut. Amaiak
idatzitakoa irakurri eta era berean Mikel Laboaren doinua entzuteak, bihotzean “dast” eragin dit.
Horrez gain,
Amaiak bideo interesgarri pare bat aurkezten dizkigu bere ekarpenean.
Eta Amaiak elkar banatutako bideoarekin lotuta, transexualitaren inguruko informazio batekin gogoratu naiz. Psikologiako karreran, gaixotasun mentalak katalogatzen eta diagnostikatzen zituen manual bat erabiltzen ikasi genuen, DSM IV a. Psikologia eta psikiatria munduan oso baloratua. Manual horretan, duela oso gutxira arte, transexualidadea gaixotasun mental moduan sailkatzen zen.
Kolektibo askok prezio soziala egitearen ondorioz, DSM V an ez da gaixotasun mental moduan katalogatzen. Bai ordea, genero disforia. Hau da, pertsona batek sentitzen duen larritasuna eta egonezina jaiotzez egokitu zaion sexuarekin ez identifikatzearren. Printzipioz aurrera pausu bat dela eman dezake, baina berriro ere, “arazoaren kausa” pertsonan zentratzen da, eta ez gizarteak pertsonarengan egiten duen prezioan.
Oraindik asko geratzen zaigu hobetzeko, baina zorionez badira trans kolektiboen eskubideengatik borrokatzen duten mugimenduak. Eta indarrak batunda, bidea pixka bat errazagoa izan daiteke.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina