2018/02/20

Aniztasun sexuala.

Aste honetan landutakotik bi ideia nagusi nabarmendu nahiko nituzke; batetik, irudi hau,
oso esanguratsua iruditu zait eta;(sexu “ona” eta “txarra” bereizten dituena) bestetik orientazio
sexualaren araberako sailkapena ere aipatu nahiko nuke: homosexuala, heterosexuala,
bisexuala, asexuala, heteromalgua, homomalgua, pansexual edo omnisexuala eta
demisexuala. Gehienak ezagunak nituen azkena aipatua izan ezik.




Iazko posten artean, Uxanarena hautatu dut. Bere diskurtsoa oso koherentea izateaz gain,
berak aipatutako erronkak nirearen antzekoak dira; eta, horrez gain, izugarri gustatu zait berak
partekatu duen bideoa, dibertsitate sexuala eta adimen urritasunaren ingurukoa.





Hona hemen bideo interesgarri bat, laburra baina adierazgarria, soilik 7 minututan hainbat
kontzeptu azaltzen ditu eta. Sexu biologikoa, identitate sexuala, orientazio sexuala eta generoa
zer diren azaltzen du; hasiera batean, egungo sistema binarioaren arabera, eta beranduago
muga horiek zeharkatu eta egungo dibertsitateren berri ematen digu.  








Hona hemen eremu hezitzailean edo jendartean lantzeko erronkak:
  • Sexu / genero sistematik irten, ez da dikotomia
  • Norberak bere identitate propioa garatu
  • Heteronormatibitatearekin apurtu eta aniztasun sexuala lau haizetara zabaldu
  • Elkar errespetatu




iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina