Jendarteak gizona/emakumea zer den eta bakoitzak nola jokatu behar duen
(edo zein ezaugarri izan behar duen) ezarri du. Gizon/ emakume definizio edo
izate modu horretatik urruntzen dena anormaltzat jotzen da eta baztertu egiten
da.
Baina gizon/ emakume izateko, bizitzeko, sentitzeko... era asko dago eta
denak zilegiak dira.
Zergatik ez?
Identitatea, beste pertsonengandik bereizten gaituena da. Batetik,
eraikuntza pertsonala da; norberak eraikitzen duelako, baina bestetik, era
berean, eraikuntza soziala da, jendartean bizi garen heinean.
Jendarte guztiek generoarekin lotutako arauak, identifikazioak, edo estereotipo
kulturalak dituzte (genero eskemak) eta horiek, jendarte horren talde-identitatea
eratzen eta osatzen dute.
Genero bati indar, garrantzi edo botere gehiago ematen zaionean, gizarte bidegabe
bat bihurtzen da; genero bat bestearen menpe kokatzen baita. Eta hau da, gure
gizarte heteropatriarkalean gertatzen dena: maskulinoa femeninoaren gainean
kokatu da; gizon pribilegiodun/emakume pribilegiogabe dikotomia duen jendarte
desorekatua sortuz.
Horrelako sistemek pertsonen garapen globala oztopatu eta baldintzatu
egiten dute, gizon / emakume izateko era bakarra ahalbidetuz. Gizon eta
emakumeek modu zehatz bakarrran garatzeko aukera baitutelako eta aldi berean, gizon
eta emakume izateko modu asko daudela ukatuz. Bakoitzak, bai emakumeek eta bai
gizonek bere identitatea askatasun osoz garatzeko eskubidea izan behar dute.
Eta horren alde borrokatu beharko genuke: Bakoitzak nahi duena izateko eta bere
identitatea garatzeko askatasun osoa izan dezan.
Heziberri 2020 aztertuz, identitateeen-garapenaren inguruan islatzen duen
esaldien artean, bi ideia azpimarratuko nituzke:
“Eskola inklusiboak ikasle guzti-guztiei eskaini behar dizkie hezkuntzan
aurrera egiteko aukera berberak, bai eta ikasketetan eta beren bizitzan
ezinbesteko gerta lekiekeen edonolako laguntza ere (curriculumean, beren
bizitzan, laguntza materiala...), nor bere autonomia garatzeko gai izan
dadin”.
“Hezkuntza-jarduera orotan, aniztasunari aurre egiteko bi modu hartu
behar dira aintzakotzat: erantzun positiboa, batetik, gizaki
guztiok garen bezalakoak izateko dugun eskubidearekin lotua; eta negatiboa,
bestetik, bazterketa‐eta desberdintasun‐egoera ugariren
kausa dena. Bi horietan,
jakina, baliotsua aniztasun positiboa da”.
Hori betetzeko ezinbestekoa: Iraskasleen jarrera eta formazioa.
Inguru hurbilean, genero-identitateen
inguruan emandako aurrerapenen artean Nafarroan pasa den urtean, indarrean
jarri zen “Hezkuntzako protokoloa transexualitate kasuetarako” aipatu nahi dut.
Honetan, eskolak kasu baten aurrean eman beharreko pausuak eta jarraibideak,
pertsona honi laguntza eta aholkularitza emateko agertzen dira.
Zaila egiten
zait, iazko lan bakarra aukeratzea. Honetan, Maite Magisteritzarena aukeratu dut, berak egindako
hausnarketagatik:
Haatik, Amaia Chuecarenarena ere aipatu nahi dut,
bere izenburua oso esanguratsua delako:
Eta astean zehar landu dugun gaiarekin lotuta, gehien eragin didaten ideiak
hauek dira:
Hurrengo arte
lagunak
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina