Astean zehar
egindako ibilbidearen ondorioz, generoa eta sexua eraikuntza soziokulturala direnaren
ideia sendotu egin zaidala esango nuke. Sexualitatea bizitzeko hainbat modu
dauden arren, gizarteak modu bitar batean bizitzea bultzatu izan du urteen
poderioz.
Aipatu beharra daukat, sorpresan harrapatu nauela Erdi
Aroan sexuaren inguruan zegoen pentsamenduari buruz irakurtzeak “Erdi Aroan,
ez zeuden bi sexu. Bakarra zegoen: gizonezkoena. Emakumezkoena barnean
sartutako sexutzat jotzen zen. Sexu txikiagoa, maskulinoa eta barrurantz”. Honekin konturatu gaitezke, sexu
maskulinoaren nagusitasun hori duela hainbat eta hainbat urteetatik datorrela.
Gaur egunean, Erdi Aroko
pentsamendu hori zertxobait moldatu den arren, oraindik ere aniztasun
sexualaren gaian aurrera pauso ugari dago emateko. Astean zehar ikusi ahal izan
dugu “neska” eta “mutila” aukerak hanka motz geratzen direla, beren burua bi termino horietatik at definitzen dituzten pertsonak ere badaudela.
Legeek, orain arte, aniztasun hori
ez dute aintzat hartu izan. Legalki, persona guztiek “gizona/emakumea” artean
kokatu behar izan dute beren burua. Hala ere, aipatzeko modukoa da zenbait
herrialdetan aldaketak ematen ari direla gai honen inguruan, “tercer género”
deritzon kontzeptua mahaigaineratua izan delarik.
Espainia oraindik ere ez da iritsi
honako aurrera pausorik ematera, Lucas Platero soziologoak dioenez,
kontzeptu hau herrialdeak bere barne hartu ahal izateko “borondate ezberdina
eta pertsona libreagoak beharrezkoak lirateke”. Hala ere, Podemos alderdi politikoak
“bitarra ez” den hirugarren generoa aitortzea eskatu du. Ea honako
hau, proposamena izatetik, errealitate izatera pasatzen den…
Aurrez aipaturiko “pertsona libre” horiek sortu ahal
izateko, etorkizuneko gizartearen oinarri izango diren pertsonak (gaur egungo haurrak)
aniztasun sexualaren inguruan heztea ezinbestekoa iruditzen zait. Irakasleak
garen aldetik, tutoretzako orduetan adibidez, gai honen inguruan mintzatzea oso
aberasgarria litzateke. Horretarako baliagarriak suerta daitezke honako gida
hauek (“Sexualitatearen koloreak” eta edota “Genero eta aniztasun sexualerakogidaliburua”) edota honako bideo hauek.
Aurreko edizioetako sarreren artean, Aida eta Itsasorena
aukeratuko nuke. Bere iritzi pertsonala emateaz gain, artikulu ezberdinetatik
lortutako hainbat adituren hitzak ere bildu baititu. Gainera, Ur Handitan
programak eginiko genero eta identitate sexualen saioa atxiki du bertan
eta benetan ikusteko modukoa dela deritzot.
Amaitzeko, hau guztia eremu hezitzaileetan lantzeko
erronkak honako hauek direla esango nuke:
- Sexu-banaketa bitarreko bi rolen arteko gunea
zabaltzea.
- Aniztasun ororen aurrean errespetua adieraztea.
- Heteroarauetatik at mundu bat dagoela ikustaraztea.
- Genero rolak baztertzea.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina