Patriarkatuak
sustatzen dituen bizi-programa bereiztuen oinarria kulturalki
ikasitako fenomenoa da, argi dago. Sistema honek guztion garapen
osasuntsua mugatzeaz gain, bidegabekeriak sortzen ditu emakumeontzat
eta berau erreproduzitzen ez duten gizonentzat ere.
Baina
hara non agertzen zaigun eguzki izpi bat egoera trumoitsu honetan:
ikasitakoa desikasi dezakegula argi badugu,
heteronormatibitateak inposaturiko muga zorrotzak gainditzeko bidean
egongo gara. Ondorioz, ikuspegia zabaldu eta aniztasun orori bere
lekua emateko aukerak biderkatu eta eskenatoki eroso bat sortu
dezakegu guztiok kabida izan dezagun.
Horren
harira, Miren Amurizaren zutabeak
binarismotik ihes egiteko gakoak emateko aldarria egiten du
Berriako gaurko alean. Egunerokoak jaso eta bidaltzen ditugun mezu
mugatzaile horiek ikustarazteko testu paregabea: Mutil-neska.
Aipagarria
iruditzen zait, era berean, Amaia Alvarez Uriaren esanetan
sexualitateari buruzko diskurtsoek dogmak ezberdinak sortu dituztela:
dikotomia anatomikoak (arra/emea), genero-dikotomia (gizon/emakume)
eta genero-estereotipoak (maskulinoa/femeninoa) ditu aipagai
sexu-biologiari dagokion atalean.
Aingeru
Mayorrek gogoeta horren baitan gehitzen du badirela arnasguneak
egunerokoan. Esaterako, “haurra jaiotzen denean, sexua ezarri
beharrean, iragarri egingo genukeela, argi izanik iragarpen bat
egiten ari garela. Eta edozein unetan ohartzen bagara okertu egin
garela, hori onartu, eta agirietan hasieran jarritakoa aldatu egingo
genuke, etxebizitzaz aldatzen garenean helbidea aldatzen dugun
bezalaxe” Zer pentsarazi eman dit, ordea, ideia honek. Ez zait
iruditzen horren ariketa erraz edo sinplea denik. Praktikan, gure
zutabe kultural eta identitarioak eroriko balira bezala bizitzen
baititugu egoera hauek.
Bilgune
Feministak harreman koital heterosexuala dakarkigu mintzagaien
artera eta kontzeptu argigarria iruditu zait laburpen gisa baliagarri
zaidan irudiaz lagundurik:
Iazko
ikastarokideek egindako posten artean, aldiz, Maite
Magisteritzak egindakoa ekarri nahi izan dut lerrootara. Izan
ere, bertan azaldutako bideo interesgarriaz gain, hezkidetzari
gehitzen zaizkion erronka interesgarrien artean arreta berezia eman
didaten bi oinarrirekin egin dut topo:
- Heteropatriarkatutik jasotako genero, sexu eta rolen aginduak betetzen ez dituzten ikasleei inguru segurua eskaintzea.
- Edozein aurreiritziren ondoriozko indarkeria egoeraren aurrean esku hartzea.
Bertan
azaltzen da oker ez banago “Por un
beso” izeneko
baliabidearen lotura. Eta baliabideekin segituz gero, aniztasunsexuala modu errazean azaldu duen bideo laburpenarekin aurkitu naiz
EITBn. Euskaraz eta gazteleraz erabilgarri dago gainera eta
erabilgarria iruditu zait hezkuntzan ari garenontzat.
“yes
we fuck”dokumentalak, bestalde, gorputz anitzak eta sexualitatearen inguruko
hausnarketan murgiltzeko parada izugarria ematen du.
Hezkidetza
baliabideak arakatzen jarrita asko aurkitu genitzake noski. Gerora,
dinamizatzen duenak eztabaida nondik nora bideratu erabaki beharko
duen arren, zalantzarik gabe.
Erronken artean gehituko nituzke
honakoak:
● Sexu-genero
sistema salatu eta gainditzea.
●
Heteronormatibitatetik aldentzea.
● Aniztasuna
modu ez hierarkikoan, duintasunez eta errespetuz bistaratzea.
● Aniztasun
ororen alde eta elkarbizitza positiboaren alde lan egitea
● Heziketa
afektibo-sexual ez heteronormatiboa sustatzea
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina