Azken aste honetan argi gelditu da beste normalitate
bat asma dezakegula, pertsona bakoitza bere sexua baina gehiago izan litekeela.
Batzuetan emakume femeninoak izango dira, baina beren jarrera maskulinoa
izanik; beste batzuetan ordea alderantziz. Hala eta guztiz ere, denek eduki
beharko lukete behar eta merezi duten lekua. Aste honetako ibilbidearen ondorioz konturatu naiz ikasitakoa
desikasi dezakegula, heteronormatibitateak inposaturiko muga zorrotzak
gainditzeko gai garela, eta ondorioz, ikuspegia zabaldu eta aniztasun orori
bere lekua emateko aukerak izango ditugula. Hau jakinda, gai honen inguruan bururatzen zaizkidan
galderak eta zalantzak, asko dira. Pertsonek izateko, sentitzeko,
agertzeko, egoteko ditugun amaigabeko konbinaketa, aukera eta prozesu horien
guztien ondoriozkoa da munduan dagoen aniztasun anitza. Nahiz eta pertsona bat
definitzerakoan berak zer den sentitzen duena izan baliagarriena, eta ez
gainerakoek diotena, egia da aniztasun anitz hori jendarte patriarkalean
ikusezin geratzen dela askotan edo agertzen bada, modu estereotipatuetan eta
hierarkizatuetan egiten dela. Hau da, garrantzitsua da jendea bere sexuaren
arabera ez baloratzea, baizik eta jendartean hartu nahi duen lekuaren arabera.
Baina berriz ere sistemaren interesak aurrejartzen dira norbanakoaren ongizate
eta garapen askea mugatuz. Izan ere, jendarte patriarkal sexistan sexu
sailkapenaren atzetik, sexu-genero estereotipoak datozelako, eta, ondorioz,
bizitza eremuen garapen erabat baldintzatuta. Sailkapen bitarrak zalantzan jarri
ezkero, sistema sozialaren antolakuntza ere zalantzan. Modu honetara, guztion
garapen osasuntsua mugatzeaz gain, bidegabekeriak sortzen ditu emakumeentzat,
eta baita sistema onartzen eta erreproduzitzen ez duten gizonentzat. Hala dio Amelia
Barquinek: “Erabileran dago
gakoa, erabilerak izan daitezkeelako sexistak, edo arrazistak”.
Bestetik, Kattalin Miner Perez eta Lore Etxeberria Lujanbiok jardunaldi
batzuetan grabaturiko “Bollera da bide bakarra” bideoan
estrategikoki homofobiatik eta jazarpenetik urruntzeko zenbait argudio ematen
dituzte.
Iazko ikastaro kideek egindako
posten artean, ANIZTASUN SEXUALARI
LOTURIKO HARREMAN GEOGRAFIA izenburupean Begoñak idatzitako testua
pentsatzen dut dela osatuena: irudiak, grafikak, proposamenak, anitzak eta
esanguratsuak iruditu zaizkit, bere diskurtsoa koherentea eta bukaerarako uzten
duen hausnarketa, partekatzeko modukoa.
Bukatzeko, nire
aburuz honako hauek izango lirateke hezkuntzak zein gizarteak hartu beharreko
erronkak:
- · Sexu-genero sistema salatu eta gainditzea.
- · Ikasle bakoitzaren errepika-ezintasuna askatasunean garatzeko eskubidea bermatzea.
- · Norbere gorputza hobeto ezagutzea, aniztasuna errespetatuz.
- · Pertsonen arteko harremanak hobetzea.
- · Maitasuna, segurtasuna, elkartasuna sustatzea.
- · Sexualitatearen garapen integrala eta atsegingarria bermatzea.
- · Heteronormatibitatetik aldentzen diren ereduak aurkeztea.
- · Sexu-genero rolak eta genero aginduak betetzen ez dituzten ikasleei inguru segurua eskaintzea.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina