#itxaso etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
#itxaso etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2017/11/05

Begiak zabaldu feminismoari


Azkenaldian asko komentatzen da, zergatik ematen diren hainbeste eraso azken urteotan, kopurua handitu delako ala jendea kontzientziatuago gaudelako eta hau salatzeko joera handiagotu delako, pentsatu nahi dugu, bigarren arrazoia dela, lehen bezain beste eraso ematen direla, baina orain, gehiago bisibilizatzen dira, eta era berean, hauekiko  gaitzespena askoz handiagoa dela.

Hala ere, hau ez da espazio guztietan gertatzen, batzuetan gure artean komentatu dugu, batez ere, nerabeen arteko harremanetan gertatzen eta erreproduzitzen diren zenbait egoerak “inboluzionatu” dugula adierazten duela. Beste era batera esanda, zenbait aspektuetan atzera egin dugula, aurrera egin beharrean. Eta lan izugarri dago oraindik egiteko, kalean, etxean, eskolan eta gizartean, orokorrean.  Baina, norberak has dezake aldaketa, gutxika espazio edo ratio hori handituz, beraz, emakume moduan, lan handia daukagu egiteko, erasoak, gure buruarekiko direlako, eta behintzat gure inguru hurbilean, aliantzak egin behar ditugulako, osotasun bat, borroka honetan bakarrik ez gaudelako. 



Honekin ez dut esan lan emakumeon lana eta ardura dela, baina, gu biktima izanda, erasotzaileei aurre egin behar diegu, edozein egoeratan, mikromatxismo bat gertatzen ari dela ikuste dugunetik, eraso sexual bat ematen den arte.

Aurreko edizioko, Idoia Luzuriaga k aukeratutako izenburuak erakarri nau, egia esanda, izan ere ustez dut, oso argi adierazten duela momentu honetan ematen diren eraso eta hilketa kopuru ikaragarri honekin, amildegira goazela, eta guk jarri behar dugula traba bat gurpil horretan bidetik irteteko.

Nire ustez, hezkuntzan oso gutxi lantzen da genero indarkeria. Lantzen bada, bi arrazoigatik izan daiteke, batetik, irakasleak erabakitik sortzen dena, berak jorratu beharreko ikasgaitzat aukeratzen duelako, eta bestetik, ikastetxeak, eskolaz kanpoko eragile bat ekartzen duenean, noizbehinka nolabaiteko lanketa egiteko. Orain dela urte batzuk, ni batxilergoan egon nintzenean, herriko lagun batzuekin, aurrera eraman genuen nerabezaroan dauden harremanetan gertatzen diren kontrol egoerak bizibilizatzeko proiektu bat, gerora, ikastetxe desberdinetan erakutsi eta landu zena (ni Gabri naiz, protagonistaren laguna).



2017/10/29

Sexu-genero sistema, kontzienteak gara momentu oro?

Sexu-generoa gainditzen duten, adibide bat, komun “komunak” egitea da, hau da, zenbait espazioetako (taberna, kultura etxeak eta abar) komunak, komun mixto bihurtzea. Askotan, pertsona batzuentzat, zaila baita aukeraketa egitea, “gizon” edo “emakume” komunen irudien aurrean, trantsizioan dagoen jendea, norberaren rolak kuestionatzen dituen pertsona... Askotan, komun batzuetan, irudi benetan estereotipatuak jartzen dituzte (esate baterako, emakumeen komuna “BLA BLA BLA BLA BLA ...”z irudikatuta, eta gizonena, berriz, “BLA” bakar batekin).

Nire esperientzia pertsonalean, beti aukeratu izan dut, momentuak libre dagoen komuna, ilararik itxaron beharrik gabe, eta behin, gogoratzen dut Gernikako taberna batean, goizaldeko 4ak inguru, mutilen komunera sartu nintzen beste lagun birekin, mutilak, elkarrizketa oso interesgarria mantentzen ari ginelako ere, neskena okupatuta zegoelako, eta barruan gaudela, beste tipo bat sartzen da eta ni begiratzean esaten dit “zer egiten duzu hemen, zu neska zara” eta ni momentu horretan, ez dakin nondik atera zitzaidan erantzuna, esan nion “eta zergatik pentsatzen dut neska naizela? Sekulako trabukoa daukat hanka artean!”. Mutil hura zuri gelditu zen, isilik eta ospa egin zuen. Nire lagunak ere flipatuta geratu ziren, eta barrez lehertzen amaitu genuen.

Hemen, gai horri lotutako, Miren Amurizak idatzi zuen artikulu bat eransten dizuet: http://www.ikasbil.eus/c/document_library/get_file?uuid=8efa1f45-97a1-4a36-ae2b-350da9dd4d9d&groupId=10138

Beste adibide bat, kasu honetan, sexu-genero sistemaren estereotipoak mantentzen dituena plazaratuko dizuet: lagun bat daukat, Amaia, gaztetatik feminismoan murgilduta egon dena, manifestazioak, akzio desberdinetan, parte hartzen, harreman afektibo oro izan dituena, eta orain dela 4 urte, haurdun geratu zen, momentuko bikotekidearekin (gizona), eta, bere egoera izugarri aldatu da: hasteko, alabaren logela, nola ez, arrosa kolorez beteta dago (hormak, jostailuak, ohea, apaingarri guztiak), printzesaz janztea izugarri gustatzen zaio eta liluratu dago disneyren printzesa “tuntunekin”. (Nik egoera aprobetxatuz, liburu bat oparitu nion “LAS PRINCESAS, olvidadas o desconocidas”), Horrez gain, Amaia arduratzen da alabaren hezkuntza aurrera eramateaz, etxeko lanak egiteaz, eta abar. Noizbait komentatu diot eta, horrela ez dela ziurtatzen du beti.

Aurretik aipatutako ipuinaren inguruko informazio gehiago:



Leire Imaz Zubiaur  (#leitxu, #sexu-generoa) egindako sarrera izan da arreta gehien eragin didana. Gai tabua denari buruz diharduelako, transexualitateari, alegia. Eduki interesgarriak garatzen ditu, eta gainera, legean islatzen dena eta kontuan izaten du, eta horren inguruko kritika txikia egiten du ere.  

Nire ustez, ipuinak oso metodo erabilgarria izan daiteke sexu-genero sistema gelan lantzeko, izan ere, ipuinak haurrek jasotzen eta ezagutzen duten lehen testu mota baitira. Batetik, umeek ezagutzen dituzten ipuinetan agertzen diren rolak zalantzan jarriz, eta bestetik, ipuin horietan, guztion artean, aldaketak eginez.

Betiere, adin txikiagoa daukatenekin, hezkidetzan oinarritutako ipuinak erabiltzen hasi beharko ginateke, baina nagusiagoak direnekin (2.ziklotik hasita), dakizkiten ipuinekin lan egin beharko dugu, hauek aldatuz eta goitik behera berrituz.


Eta amaitzeko, oztoporik handiena, aurretik aipatu den moduan, aliatuak ez aurkitzea da, hau da, norberak bakarrik aurre egitea zaila da, eta oso astuna, edonor erretzeko modukoa. Beraz, ikas-komunitate osoan bilatzea izango litzateke idealena, gurasoen aldetik, lankideen aldetik eta eskolan parte hartzen duten guztien esku egon behar da benetako aldaketa.

2017/10/24

JAR GAITEZEN HAUSNARTZEN...


Inkestatxoari buruz...

Nire inguruko jendeari galdetu diot (pisu-kideei, langileei, lagunei) hezkidetza edo coeducación (euskaraz ez dakitenentzat) zer den galdetzen. Lau galdera eginez:
-          Ba al dakizu zer den Hezkidetza?
-          Zein esparrurekin lotzen duzu?
-          Hezkidetza esatean burura datorkizun hiru hitz esan:
-          Uste duzu hezkuntzan hezkidetzailea dela? Zergatik?
Erantzunak oso tristeak izan dira, baina era berean, espero nituenak ere. Magisteritzarekin lotura daukatenek bakarrik ezagutzen dute, hau da, magisteritza ikasi dutenek, baina ez guztiek. Feminismoarekin harremana daukaten pertsonek kontzeptua ezagutzeaz gain, azaltzeko gai izan ziren. Besteei, nik azaldu behar izan diet, baina espero dut, hemendik aurrera kontzientzia sortu izatea, eta haien kabuz ikertzea hezkidetzari buruz.


Aurrekoen lana

Iazko Ane Lenizen ( #AneLeHEZKIDETZA )sarrerari errepartu diot, agertzen den bideoan ezagun bat agertzen delako, bideoarekin jada, gustatu zait, agian formatu digitalean barneratzeko errazago delako, baina gomendagarria ere bada. Eta irakurtzen jarri naiz, izan ere, arrazoien garapena oso interesgarri iruditu zait.

Nire arrazoiak
Hezkidetzaren garrantzia, zergatik erabili behar dugu hau? Zertarako? Nire ustez, bost arrazoiak hurrengoak dira:
1. Gero eta larriagoa iruditzen zaidalako ume eta nerabeen portaerak eta izateko erak. Inboluzioa heldu da?
2. Elkarbizitza osasuntsu bat sortzeko, komunitatearen ongizateari garrantzia ematea.
3. Ezagutzan eta informazioan oinarritzen den, sexualitate zabal, anitz eta enpatiko bat garatzea.
4. Eskola komunitate osoaren parte hartzea bultzatzea, irakasle, ikasle, guraso langile, herriko biztanle eta abarrei zabalduta.

5. Askeak izateko, katerik gabe, lotsarik gabe, aurreiritzirik gabe. Gu geu, inolako inposaketa edo usterik jarraitu gabe.

2017/10/08

Nire aurkezpena

Arratsaldeon!! Ni Itxaso Perez Aranburu, 23 urteko, gaztea naiz. Zeberiokoa (Bizkaia) betidanik, baina abuztuan Bilbora etorri nintzen bizitzera, lana dela eta. Ekainean Gabriel Aresti euskaltegian lanean hasi nintzen eta Zeberiotik egunero joan-etorria egitea gehiegi zen. Beraz, momentuz San Frantzisko auzoan bizi naiz lagun batzuekin.
Izatez, Lehen Hezkuntzako Gradua ikasi nuen Leioan, honen ostean, iaz, alegia, Donostian Emakume eta gizonen arteko berdintasun teknikaria izateko masterra egin nuen, eta horren haritik, erabaki nuen ikastaro hau burutzea.
Horrez gain, iaz ere, sexu hezkuntzako ikastaro bat ere egin nuen, betidanik egon naizelako interesatuta sexua eta erotikaren munduarekin, eta hau nola eraman daitekeen hezkuntza arlora beti izan da nire egiteko ikasgaia.  Nire ustez, guztia lotzen da sexualitatearekin, eta bakoitzak txikitatik jasotzen duen hezkuntzaren ondorioz sortzen diren harremanek egiten gaituzte garen belakoak. Beraz, hezkidetzaren aldetik, alderdi hori ere lantzen da, heziketa afektibo sexuala ere integratuz hezkuntzan.
Egia esan, nahiko lanpetutan nabil azkenaldian, eta niretzako ezinezkoa zen saio presentzialetara joatea, are gutxiago Donostiara, beraz, online formatu honi esker, uste dut nire erritmora lan egin ahal izango dudala.
Hala ere, ni izatez, nahiko lotsatia naiz hasieran, edo hobeto esanda itxia eta barnerakoia naiz, eta harreman berriak sortzerako orduan traba handiak izaten ditut. Kolore bat banintz, berdea izango nintzateke, txikitatik mendi eta zuhaitzen artean bizi izan naizelako, eta itzeleko lasaitasuna eta segurtasuna ematen dit, eta horrez gain, nolabaiteko naturaren magia gordetzen du.
Ikastaro honekin espero dudana da hezkidetza hezkuntzako oinarria izateko materialak eta baliabide praktikoak ezagutzea eta martxan jartzen jakitea. Agian, astiro edo atzeratuta geratuko naiz noizbehinka, baina benetan, ezinbestekoa den gai honi buruz oinarri sendoak garatu nahi ditut, posible den momentuak aurrera eramateko.
Besterik gabe, ikaskideei agurtzen zaituztet, ez bainintzen aurreko asteko saioan egon, eta espero dut, guztien artean, ezagutzak eta iritzi ugari partekatzea.


Itxaso