#ainhoa etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
#ainhoa etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2016/04/09

IZOTZ ONDOKO EGUZKI


Aste osoan dabilzkit buruan gure blogean idatziko ditudan azkeneko hitzak. Gasteiztik bueltan Xabier Leteren abesti hau etorri zait gogora:
 Izotz ondoko eguzki
https://www.youtube.com/watch?v=tevbXrpxEbE 

Gaur Gasteizen gertatu dena hauxe bera izan da eta, izotza apurtu dugu, eguzkiaren faltan, gure ahotsa ozen eta indartsua erabiliz.



manifestacion gasteiz feministok prest imagenes bilaketarekin bat datozen irudiak 

Hezkidetzan Hezku Hartzen ikastaroak aukera eman dit nire pentsamenduei, sentsazioei eta emozioei funtsezko sustengo teorikoa emateko; hortaz, gaur Gasteizen egon naiz, ez bakarrik bihotzarekin, baita buruarekin ere. Ikastaroa ezinbestekoa izan zait nuen korapiloan askatzeko eta nire lan ildoa definitzeko. Ikasturte honetan Hezkidetza Programan aurrerapen itzela egin dugu, aste hauetan jasotako formakuntzari esker. Asko izan dira betaurreko moreak jantzi dituztenak.


betaurreko moreak imagenes bilaketarekin bat datozen irudiak

Sororidadea eta Zaintza Etika  kontzeptu berriak izan dira niretzako, agitz interesgarriak eta argigarriak nire hausnarketak ornitzeko. Baina umorea tresna bezela aurkeztea, funtsezko gakoa izan da, baita konplizitatea ere. Horrexegatik ikaskideen arteko elkargintza izugarri aberasgarria iruditu zait. Oso lasaigarria izan da ikustea zenbat jende interesgarria, azkarra eta baliogarria dabil lan hauetan.

Betaurreko moreak janztea eta zuekin aste hauek pasatzea alaitasunez eta energiaz bete dit, askoz zoriontsua sentitzen naiz, lasaitasuna ematen dit-eta aniztasunerako eta justizia sozialarako lekua dagoela ikusteak eta  horretarako baliabideak baditugula, adibidez ikastaro hau . Harritu dit jakiteak 30.000 bisitatik gora izan ditugula, horrek erakusten du sare morea itzela dela, gero eta handiagoa eta ehuntzen jarraitu behar dugula.

Bukatu baino lehen eskerrak eman nahi dizkizuet denoi, irakasleei zuen arretagatik eta ikaskideei partekatutako ilusioarengatik. Hemen usten dizuet abesti honekin, niretzako oso ondo adierazten du zeintzuk diren nire itxaropenak, asmoak eta nahiak.




manifestacion gasteiz feministok prest imagenes bilaketarekin bat datozen irudiak

2016/03/13

TRATU ONAK

Ez dira hala moduzkoak esku artean dugun gaian azaltzen zaizkigun ideiak. Oraingo honetan, aldarrikatzen ditugun aldaketen oinarri edo muinarekin topo egiten dugulakoan nago. Norberaren ongizatea besteekiko harremanen gakoa izan daitekeela, denboraren erabilpena eta antolakuntza eta honi ematen zaion balioa ez dira, besteak beste, gure egunerokotasunean garrantzia hartzen duten  aldagaiak.


Har dezagun abiapuntu gisa bizitza bera dela zaindu behar dena, ze bizitza mota den pena merezi duena. Honen inguruko gogoetak gure sistema kapitalista hetero-patriarkala zalantzan jartzea dakar, ondoko bideoan Amaia Perez Orozkok ongi adierazten duen moduan.

https://youtu.be/Cf1YZnMv4i8





Landu diren ideia guztien artean biren inguruan ari nahi nuke oraingoan halere, gure lanean garrantzia izan dezaketelakoan bainago: maitasun erromantikoaren ideia eta denboraren erabilpena.

Maitasun erromantikoa


Interesgarriak iruditu zaizkit Ainara Santamariak egiten ditun gogoetak maitasun erromantikoaren inguruan eta musikarekin egiten duen lotura.

https://youtu.be/sksqxQFPtuAhttp://www.argia.eus/argia-astekaria/2457/parekidetasuna-musikan

Badakigu musika jo zela XIX. mendean adierazpide artistiko guztien artean erromantikoenetatik erromantikoena. Musikak, amesten zen mundu ideal horretara iristea ahalbidetzen zuen, bakoitzak bere bidai pertsonala eginez, musika instrumentalaren bidez batik bat. Gaur egun aldiz, musikaren hitzek eskaintzen digute ideal horren deskribapena, betirako amodioa, amodio ezak sortutako sufrimendua, bikotearekiko erabateko menpekotasuna bezalako ideiak etengabe errepikatuz, edozein izanda ere musika estiloa, hori bai, bikote horiek heterosexualak direlarik, salbuespen gutxi batzuetan izan ezik.
Gure ikasleek musika asko kontsumitzen dute, teknologia berrien bidez bereziki eta gaur egun ezin esan, garai batean gertatzen zen moduan, musika hori eduki sozialez, errebindikazioz beteta dagoenik. Gure ikasle gehienek entzuten duten musiken hitzek maitasun idealez eta harreman menperatzaileez hitz egiten dute, hauek entzutearekin batera, ikusten dituzten bideotan azaltzen diren ereduak negargarriak direlarik.
Baina entzuten zen musikan gai sozialek presentzia gehiago zuten garaietan, nola tratatzen zen maitasunaren gaia?. Ba agian ez zegoen halako desberdintasunik. Gure ikasleen adinean hain garrantzitsua izan daitekeen kontua izanik musikarena hau, beraien janzkera, ohiturak eta baita mugitzeko modua bera baldintzatu dezakeena, ez du jakin izan eskaintzen harreman osasuntsu eta parekideren mezurik, salbuespenak salbuespen, ezta eduki sozialez betetako musika taldeez ari garenean ere. Ezta musika izan denean ere gizartean aldaketa sakonak eskatzen zituen mugimenduen ikur nagusienetako.
Gure ikasleek maitasun erromantiko ez osasuntsuen eredua oso barneratua dute, besteak beste musikaren bidez jasotzen dituzten mezuengatik.

Denboraren erabilpena


Aspaldi ikusi nuen dokumental batean aberastasunari buruz hitz egiten ari ziren, zer ote den aberatsa izatea alegia. Eredu desberdinak agertu ziren bertan: oso aberatsa zen estatu batuar bat ageri zen eta honen helburua are eta diru gehiago izatea zen. Afrikako ez dakit ze eskualdeko gizon bat ageri zen eta asto bat edukitzeagatik aberastzat jotzen zuten bere herrian. Norvegian aldiz, aberastasuna denbora izatearen baitan neurtzen zuten, hau da, behin oinarrizko beharrak aseta eta ziurtatuta izanik, norberarentzat denbora izatean topatzen zuten aberastasuna. Ez da kasualitatea herrialde honetan estatuek gurasoei eskaintzen dizkieten baldintzak eskaintzea ume bat duten garaian esaterako.
Gurean berriz, badut batzuetan ustea ahal den lan gehien egiteko prestutasuna azaltzeari ematen diogula garrantzia, nahiz eta horrek gure bizitzako gainontzeko alderdi guztiak baldintzatu edo estali. Haurdun egoteagatik baja hartu duten lankide bat baino gehiagoengatik aditu izan dut haurdun egotea ez dela gaixo egotea. Hau esandako batzuk haurdun egondakoak ziren eta lanera azken uneraino joan izana harrotasunez aldarrikatzen zuten.