2021/02/08

Gure emakumeen orientazio eta aukera akademikoak

 Astean zehar agertu eta nire ustez esanguratsuak diren datuen artean PISA txostena dago eta batez ere agerian uzten duena:

  • Neskek matematika eta ingeniaritza ez aukeratzeko antzematen den arrazoi nagusia autokonfiantzaren falta da. Matematika problema baten aurrean antsietatea kudeatzeko arazoak izaten dute eta zientzialari bezala pentsatzeko eskatzen zaienean okerrago aritzen dira (pentsa dezagun ingeniaritza eta zientziekin loturiko esparruak direla ekonomia mugitzen duten esparruak).
  • Neskek baieztatzen dute porrotari beldurra diotela maizago eta intentsitate handiagoz mutilek baino.
  • Indarrean irauten diren genero-estereotipoak eta lanbide desberdinetan emakume eta gizonen erreferente parekatuen falta.

Azpimarratutako gakoak emakumearen ahalduntze prozesuko ardatz bezala hartuko nituzke eta txikitatik eskolan lantzeko eskatuko nuke. Nonbaiten emakumearen autoestimua puskatuta dago eta lehen bait lehen konpontze saiatu behar gara.


Orientazio hitzarekin egindako akrostikoa paint bidez egin dut, ea gustoko duzuen:


Aurreko edizioetako ikastarokideek egindako post hau aukeratu dut.

Aukeratutako estekak eta bideoak esanguratsuak dira. Gainera Elena simón Rodriguez-en esaldia ere aukeratu du. Irudiak ederki erabili ditu.


Orientazio akademiko hezkidetzailea lantzeko 3 erronkarik nagusienak hauek lirateke:

  • Indarkeriarekin eta irainekin amaitzea: nire ikasleen artean egunerokoa da eta beraien artean erlazionatzeko era. Batez ere gizona eta homosexualitatea, beraien artean norbait baztertzeko edota iraintzeko marikoia erabiltzen dute.
  • Emakumearen ahalduntze prozesua, gure neskak konfidantza eskura dezaten eta beraien grinak piztu, goraipatu ondo egiten dutena eta erronka berriak proposatu. “Lee Anne  Bellek  (1989)  New  Yorkeko  10  eskoletan  eginiko  etnografi  ikerketa  batean  ikasketen  errendimenduei  buruz  neskek zituzten sei arazo  multzo  identifikatu  zituen (37-39 orr.): arrakasta/adiskidetasuna, isiltasuna/harrokeria, porrota/perfekzioa, edertasuna/bazterkeria, pasibotasuna/agresibitatea, amore ematea/zigorrak jasotzea.”
  • Lanbide-Heziketan orientatzaileak berreskuratu, beharrezkoak bait dira.

Iturria: https://www.serpadres.es/adolescentes/articulo/las-mujeres-eligen-menos-carreras-tecnicas-y-esto-afecta-a-su-futuro-laboral-211570625040


Bukatzeko animatzen zaituztet bideo hau ikustera





 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina