2021/02/08

ZAINTZA PAREKIDEA AUKERA-BERDINTASUNERAKO OINARRIETAKO BAT

 Hona hemen aste honetako gaian landutakoan oinarrituta sortu dudan akrostikoa:




Gauza ugari esan daitezke orientazioaren eta aukeren inguruan irakurgaian ikusi dugun bezala, baina ni zaintza partekatuan oinarrituko naiz; izan ere, iruditu zait gai honetako hausnarketarako (4. aukera) egindako elkarrizketetan ere alor horrek kale egiten duela.

Argi dago zaintza partekatuak bere bizitzako garrantzia duela. Jarraitzen badugu pentsatzen emakumeen kontua baino ez dela, emakumeak ezin izango dira lan-merkatuan sartu eta aukera-berdintasunarekin aritu bai lanaldi-motari dagokionez, bai lan-motari dagokionez… Eta horrek, dakigunez, beste ondorio batzuk dakartza: independentzia ekonomikorako zailtasuna, prekarietatea…

Egungo osasun-egoerak ondorio latzak ekarri(ko) ditu, eta zaintzaren alorrean ere nabaria da. Hona hemen adibide xume bat:


Eta horri aurre egiteko edota egoera arintzeko proposamen bi:

https://www.emakunde.euskadi.eus/contenidos/informacion/emakunde_covid19/eu_def/adjuntos/2020.07.berdintasuna_pandemia_garaian.pdf

https://www.emakunde.euskadi.eus/gizoneus/-/gizonduz-covid19/


Bestalde, aurreko edizioetako post hau gomendatuko dizuet goian esandakoarekin lotuta dagoelako. 

Baina, era berean, beste hau ere gomendatu nahi dizuet; izan ere, bertan agertzen den materiala oso interesgarria iruditu zait. Gainera, niri ez zidaten horrelakorik pasatu DBHko 3. mailako tutorea izan nintzenean.

Horrekin lotuta, orientazio akademiko hezkidetzailea lantzeko lehenengo erronka landuko dut. Foroan ikusi genuen nerabezaroan hasten direla neskak autoestima galtzen; eta, aipatu berri dudan bezala, nik ez nuen orientaziorako materialik jaso 3. mailako tutorea izan nintzenean. Kontua hartuta neska-mutilek estereotipoak lehenago jasotzen dituztela, egokiago deritzot honi heltzea hain berandura arte itxaron barik.

Bigarren erronka, ostera, dagoeneko aipatu dut: zaintza partekatuari bultzada ematea.

Azkenik, gogoratu nahi dut ostiralean Emakume eta Neska Zientzialarien Nazioarteko Eguna izango dela, eta hori gai honekin ere lotuta dagoela. Hona hemen Saninazion eta Deuston egingo duten ekimenaren berri:

https://www.deia.eus/bizkaia/bilbao/2021/02/08/deusto-san-inazio-homenajean-mujeres/1097738.html


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina