2021/02/08

DESORIENTATZAILEAK

 


Beti entzun dugu desorientatzaileei buruz.

Desorientatzailea Batxilergoan eta DBHn egon ohi den figura hori da. Bulego batean egiten duena lan eta noizean behin soilik ikusten duguna. Are gehiago, erabaki ‘garrantzitsu’ bat egin behar den unea baino zertxobait lehenago soilik ikusten duguna. Bere presentzia bi gertaerekin lotu ohi dugu bereziki:

  •        GALDETEGIA. Desorientatzaileak, galdetegi bat banatu ohi du eta bertan honako galderak ageri dira: Zer da zure denbora librean egitea gustatzen zaizun gauza? Zein da zure ikasketa gustukoena? Zein da hoberen ematen zaizun ikasgaia? Eta modu kuantitaboan eginiko galdera erdi-absurdoek diote… Tatxan! Magisteritza dela gehien gustatuko zaizuna.
  •        ZITA. Desorientatzailearekin zita bat eduki ohi da ziklo amaieran. Batez ere, DBHko laugarren mailan, Batxilergoko zein adar aukeratu edo Batxilergoan zein ikasketarekin jarraitu erabakitzeko.

Horren ondoren, listo, egin duzu zure bizitzako erabakia.

Txantxak aparte, orientatzailearen figura ekarri nahiko nuke lerro artera. Orientatzailea baita askotan orientazio hitzarekin egiten dugun lehen kontzeptua.

Astean zehar landutako material guztia erabat interesgarria izan da orientazio gaia ardatz harturik, klabe ezberdinak ikusi eta horiek nola egituratzen diren jakitea. Hala nola, lanbiderako orientazioan irudi ez estereotipatuak aurkeztea, hizkuntza hezkidetzailea izatea, identitate eta bizitza eredu anitzak lantzea… Nik erronka bat proposatzen dut

Orientazioa zeharkakotasun moduan planteatu

Aste honetan ikusi dugun moduan “Orientazioak esku hartze kontzientea eta etengabeko prozesua izan behar du, hezkuntzaren esparru eta maila guztietan gertatzen dena, curriculumean integraturik egon eta hezkuntza-komunitate osoaren inplikazioa duena”. Hala, orientazio modu globalago bat bezala ulertzea klabe garrantzitsu bat dela uste dut. Eta zentzu honetan, uste dut orientazioak dakarren lan eta inplikazioa ez zaiola soilik orientatzaile figura horri egotzi behar.

Aldi berean, gizarte langileak hezkuntza komunitatean dute presentzia areagotzea ezinbesteko ikusten dut, bai eta beste profesional batzuk ere. Logopedak esaterako.

Bokazioa

Badirudi bokazioz aukeratzen ditugula goi mailako ikasketak, historikoki femeninizaturiko ikasketetan ordea, bertan jarduteko bokazioa, genero femeninoko emakumezkoena da batez ere. Hau da, bokazioa, laguntze nahian eta aldatze nahian zentratzen da, eta heziketaz bokazio hori emakumezkoari dagokiona da.

Ondorengoak dira, UPV/EHUko webgunean aurkitu dezakegun datu esanguratsu batzuk.



2013. urtekoak dira azken datuak, eta errebisio bat egin beharko litzateke eman diren aldaketak ikusteko, baina segregazioa ikusten da ikasketen arabera. Bokazioaren aurretik, hainbat faktore daude ikasketak aukeratzera eramaten duena pertsona oro, izan maila ekonomikoa, izan arraza…Eta generoa horietako bat da. Beraz, orientazio akademiko hezkidetzaileak “bokazioa” kontzeptua errebisatzeko erronka duela esango nuke.


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina