2021/03/20

SUNT HOMINES, HABEMUS MATXISMUN!

 

Gizonak bere identitate maskulinoari balioa emateko, hiru gauza sinetsarazi beharko dizkie besteei: ez dela emakumea, ez dela haurra eta ez dela homosexuala”                                                                                                                                                                                                                                                          Elisabeth Badinter

 

    Maskulinitate hegemonikoaren ideia esaldi batean laburbildu beharko banu hauxe izango zen aukeratuko nukeena. Sistema patriarkala era sinple batean ulertzeko eta gizon izateak ematen dizun botereaz jabetzeko baliogarria. Maskulinitate eredu nagusia zalantzan jarri eta gizon izatea mila modutan ulertzea beharrezko lanketa bat ikusten dut gure aldetik, emakumeei historikoki zor diegun gutxienekoa. 


 

    Tamalez, nahiz eta maskulinitate eredu berrien inguruan gehiago entzun eta erreferente berriak sortu arren, feminismoak egin duen lanketa eta teorizazio lanaren aldean oso astiro goaz. Eta horrek mugimendu feministak egiten diren eskariei aurre egiteko prestatu gabe egotea dakar. Bereziki garrantzitsua ikusten dut gizon heterosexual zurien interpelazioa, ez baitute behar bat bezala ikusten. Horrek argi erakusten du zenbat kostatzen zaigun gure boterea eta pribilegioei uko egitea, askotan biktima papera hartzeraino. Argi eta garbi hori ez da bidea. (Feminismoa eta gizonen egitekoa , ARGIA)

 

    Hala ere, askotan indarkeriaz hitz egiten denean gizon heterosexual batek emakumeengan sortzen duenaz bakarrik hitz egiten da eta garrantzitsua iruditzen zait beste errealitate batzuk ere mahai gainean jartzea: gizon homosexualen artean ematen den indarkeria adibidez. Gizon identitatea izateak ekartzen baitu indarkeriaren erabileraren asimilazioa eta legitimizazioa. Gabriel J. Martin psikologoak gizon homosexualen harremanen inguruko hainbat bideo ditu.



    Ez dira gutxi eremu hezitzailean maskulinitate berriak lantzeko beharra justifikatzeko argudioak. Hauek dira niretzat garrantzi handiena dutenak:


- Indarkeria matxistak unibertsala eta orokortua izaten jarraitzen du.

- Bizi dugun sistema patriarkalak, edozein gizon, EDOZEIN, bihurtzen du erasotzaile potentzial.

- Oraindik ere indarkeria matxistak lantzean emakumeengan jartzen da fokoa: emakumeei kontuz ibil daitezen esaten jarraitzen dugu gizonei indarkeriaren erabilera ez egiten erakutsi beharrean.

- Agerikoak dira maskulinitate berriak lantzeko banakako zein kolektiboan dauden erresistentziak: oraindik indarrean dagoen sistema patriarkal, matxista eta homofoboaren isla.

- Heterosexuala ez izateak ez zaitu indarkeriaren erabilera egitetik kanpo uzten. Gizon orok landu behar du maskulinitatea.

- Feminismoak aurrera egiten jarraitzen duen bitartean gu atzean geratzen ari gara. Elkarbizitzen jarraitu behar dugunez, gizonezkooi pilak jartzea besterik ez zaigu geratzen.


    #Igorete-ren POST-a aipatu nahiko nuke amaitzeko. Bertan erabili duen izenburuak sortu dizkidan barne deserosotasunak oraindik ere argi uzten duelako egin beharreko lanketa.



Eraso sotilak errotik irauli

 Gaur egun, indarkeria matxistari aurre egiteko estrategia edo bide nagusiak bi dira: maskulinitate berriaren eraikuntza eta autodefentsa feminista. Lehenengoari dagokionez, maskulinitate hegemonikoaren inguruko hausnarketa kolektiboa sustatu beharko litzateke eta modu honetan, pribilegiorik uko egin beharko liokete. Horren bidean, hurrengo elementuak ezinbestekoak izango dira:


  • Maskulinitate eta biolentziaren arteko elkarketa desegin beharko da.

  • Emozioekin kontaktuan jarri behar dira.

  • Espazio pribatu zein domestikorako autonomia garatu behar dute.

  • Zaintzaren erantzukizuna onartu eta aktiboki aritu beharko dira.

  • Baliabideak zein boterea partekatu beharko dute.

  • Feminismoaren bidean, amaituak izango dira.



Bigarrenari dagokionez, autodefentsa feministaren bidean, emakumeen ahalduntzea kolektibo zein indibiduala ezinbestekoa izango uda. Estrategia feminista honen bidez, emakumeok bizi ditugun eraso zein zapalkuntzaren aurrean beldurra galtzen laguntzen digu eta aurre egiteko gai garela azalarazten digu. Batzuetan, eraso hauek sotilak dira eta hauek identifikatzeko ahalmena ere eskaintzen digu. Hau gutxi balitz ere, GURE gorputzaz jabetzeko eta berau askatasunez bizitzeko baliabideak ere eskaintzen dizkigu. Ildo honetan, botere pertsonala eta emakumeen arteko aliantzak elementu garrantzitsuak dira. 


Aurreko edizioetako ikastarokideek egindako posten artean gehien gustatu zaidana Andonik idatzitakoa izan da. Gizon batek autodefentsa feministaren inguruan horrelakoak idaztea egoera aldatzerik pixka bat hurbilago gaudela pentsarazi dit. Post honetan, gizonei zuzendutako zati bat dago eta honetan, egoeraz jabetzeko eta iraultzeko gako batzuk botatzen ditu. Bere ustez, lau elementu gaurdanik lantzen hasi beharrekoak dira:


  • Maskulinitate eredu berriak sustatu, erakutsi eta ezagutarazi.

  • Mikormatxismoal identifikatzeko eta iraultzeko baliabideak eskaini.

  • Natxituko eta jarrera erasotzaileen aurrean desadostasuna adierazi.

  • LGTBIQ+ fobien aurkakotasuna sendotu.


Aipatutako guztia aintzat hartuta, 12-16 urte bitarteko gazteekin egunerokotasunean ematen diren eraso sotilen inguruan esku hartzea ezinbestekoa dela uste duten. Horregatik, bururatu zaidan leloa hurrengoa da:






Eraso sotil horiek identifikatzea aldera, hurrengo bideoak oso egokiak dira. Alde batetik,emakumeon ahalduntzea sustatzen dutelako eta bestetik gizonen kontzientziazio landuz, aurrera begira aliatuak izango direlako.








2021/03/19

ENPATIA DA BIDEA

 

Aste honetako behaketarako maskunilitate berriak eta mikromatxismoetan sakondu dut. Maskunilitate berriei buruz aurkitu ditudan ereduak eta esperientziak askotarikoak izan dira. Oso gai interesgarria iruditu zait.



Hauek dira maskunilitate berrien ezaugarri aipatuenetako batzuk: enpatia, entzuteko gaitasuna, lidergoa betetzeko ohikoa ez den modu bat edo bikotekideekin eta, oro har, pertsona batzuekin harremanetan jartzeko modua, botere-harremanetan oinarritzen ez den modu bat. 

Maskulinitate berrien ziurtasunak

  • Maskulinitate berriek gizon bakoitzak bere generoa nahi duen bezala adieraztea bilatzen dute.
  • Gizonak ere matxismoaren biktima dira: Gizarte matxista baten ondorioz, gizonek sentitu behar dute beren generoa nolakoa izan behar duen estereotipoaren arabera jokatu behar dutela, eta ez dira ahultasuna erakustera ausartzen.
  • Ez dago gizon izateko modu bakar bat: gizon bakoitza libre da maskulinitatea bere nortasunaren arabera nahi duen bezala onartzeko, eta ikuspegi guztiak dira baliozkoak.
  • Maskulinitate berriek emakumeei ere eragiten diete: genero-estereotipo negatiboak aldatzen badira, emakumeek irabazi egiten dute indarkeria gutxiago eta berdintasunezkoagoa duen gizarte batean bizitzean.

Nire ustez, gizonek aurre egin beharreko arazo nagusietako bat "0" joerako hezkuntza emozionala, edo gauza bera dena, ezkutatzera, ukatzera edo sentimenduak erlatibizatzea.

Esan dezakegu hori dela "nahitaezko zerbitzu maskulinoaren" txanponaren beste aldea (edo une bakoitzean gizonengandik espero dena), indarra maskulinotasunaren elementu egituratzaileetako bat izatea.

Erabilera arruntekoak izaten jarraitzen duten esamoldeak:

"Mutilek ez dute negar egiten", "Indartsua izan behar duzu" edo "hori neskena da" maskulinotasun-eredu estereotipatu bat islatzen jarraitzen dute, eta eredu hori betetzearekin eta konkistatzearekin erlazionatzen da

"Gizon bihurtzearen" ideian mundu afektiboa eta emozionala elementu definitzaileetatik kanpo geratzen da. Gizon bat sentibera eta enpatikoa denean, ahula denean, kontsolatzen dakienean eta kontsolamendua bilatzen duenean, bere emozioak adierazten dituenean eta lehiakorra ez denean, automatikoki urruntzen da eredu horretatik.


Nire ustez, oso inportantea da emozioak umeen artean lantzea genero ezberdintasunik egin gabe. Haur Hezkuntzan hau lantzea ezinbestekoa da.


Aurrreko post-en artean Igorete-k idatzitakoa aukeratu dut  "Gizon matxista naiz". Gizonek hitz egiten dutelako aukeratu dut, askotan entzuten zaigu guri eta erronka honetan denok daukagu zer esanik eta zer eginik.


Amaitzeko “Clonar un hombre” dokumentala gomendatzen dizuet. Hainbat gizonek egiten dituzten hausnarketak eta bizipenak entzuteko.

INDARKERIA MATXISTEI BURUZ HAUSNARTZEN

 INDARKERIA MATXISTAK GAINDITZEN

Aste honetan mikromatxismoen larritasunaz konturatu naiz eta aldi berean, ze zaila izan daitekeen hauek baztertzea.  Zoritxarrez oso barneraturik ditugu eta izkina guztietatik ager daitezke: etxean, kalean, lanean, familian, telebistan, liburuetan; askotan ez dute ezta hitzik behar, begirada batean ere topa dezakezu. 



Ze zaila ulertaraztea dena mikromatxismo batekin hasten dela eta duten larritasuna eta garrantzia eman behar zaiela; oso ikusgarria iruditu zait maikromatxismen fenomenoa behin eta berriro icebergaren irudia.

Aurreko edizioetako ikastarokideek egindako posten artean  Oihane SĆ”nchezena aukeratu dut gizon feministek eta maskulinitate berriek duten garratzia azpimarratzen duelako.



Gai honen leloa egiteko ikasleengana joan naiz eta beraiek proposatu didatena hauxe da


Beraien ustez,  ezjakintasuna da indarkeria eta maskulinitate berrien ez ulertzearena gakoa ; horregatik ezin gara nekatu gaiaz hitz egiteaz eta urtero tailerrak eta hitzaldiak antolatu nehar direla eskolan nahiz eta pentsatu beti gauza bera lantzen ari garela.

Indarkeria matxista ertz askoren prisma da eta adituek esaten duten bezala aurre hartzea ezinbestekoa da eta horretarako eskola esparru ezin hobea da berdintasunean oinarritutako hezkuntza sistema zabalduz.


INDARKERIARI ERANTZUN KOLEKTIBOA

 


Indarkeriaz inguratutako gizarte batean bizi gara. Hobeto esanda,indarkeria sorreran eta garapenean erdigunean izan duen gizarte batean bizi gara. Hamaika indarkerien erruz, bizi gara hain injustua den gizartean. Botere heteropatriarkalak sortutak dinamika bortitzak egunero bortxatzen gaituzte, erasotzen gaituzte, akabatzen gaituzte. 

Medikuntzaren oinarrian dagoen egitura patriarkalak, emakumeontzat bortitza den osasun sistema eraiki du (biolentzia obstretikoa edota askotariko farmakoen albo kalteak, besteak beste). 



Jakintzaren transmisioaren oinarrian ere, adrozentrismoa eta patriarkatua izan dira nagusi, baita egungo hezkuntza sistemaren oinarrietan ere. Adibidez, Rousseauren Emilio de la educaciĆ³n testuan (egungo pedagogiaren oinarrian jartzen den lana) hau irakurri genezake: 

“El hombre ha de ser fuerte para poder satisfacer los deseos de la mujer y obtener su consentimiento, ya que utilizan la debilidad cuando consideran oportuno”.

“El hombre y la mujer no deben tener una constituciĆ³n semejante de temperamento y carĆ”cter, no deben educarse de la misma manera”.

“El hombre y la mujer se hicieron el uno para el otro, pero la dependencia mutua no es la misma”.

“La educaciĆ³n de las mujeres siempre debe de ser relativa a los hombres: agrados, sernos de utilidad, hacernos amarlas y estimarlas, educarnos cuando somos jĆ³venes y cuidarnos cuando somos adultos, aconsejarnos, consolarnos, hacer nuestras vidas fĆ”ciles y agradables”.

“Cada sexo tiene su gusto propio que los distingue de ambos. Los niƱos se inclinan por deportes ruidosos y movidos, mientras que las niƱas se sienten atraĆ­das hacia las cosas de adorno y apariencia”.

“Toda su vida debĆ­an de estar sujetas a la restricciĆ³n mĆ”s severa y constante, que es el decoro”.

“La primera aptitud y la mĆ”s importante de una mujer es la buena conducta o suavidad de carĆ”cter”.

“La perversidad y la malicia de las mujeres es el agravante de su propio infortunio y la mala conducta de sus maridos”.

“Cuando dejes de ser la amante de Emilio seguirĆ”s siendo su esposa y su amiga, porque serĆ”s la madre de sus hijos”.


Eskerrak Mary Wolstoncraft zoragarriari bere garaian aurre egiteagatik, hemen nondik jaso dudan. Feminismoak betidanik egin dio aurre indarkeria matxistari, eta horretan jarraitzen dugu.

 

Galtung-en piramideak erakuste duen moduan, ikusgarriena den bortizkeria zuzena sostengatzeko, bortizkeria kultura eta estruktural egituratuak egotea beharrezkoa da. Ikastaro honetan, dudarik gabe, azken bi hauek deseraikitzen gabiltza pixkanaka-pixkanaka. Honen harira, aurreko ikasturteetako post hau gomendatu nahiko nuke, Patriziaren iza gaitezen Indarkeria matxistaren arerio.






Indarkeria matxista izugarria da, urtero miloika heriotz eragiten ditu mundu zabalean, baina urtero miloika emakume ateratzen gara kaleetara horri aurre egiteko. Indarkeriari aurre egiten ari gara, antolatzen, saretzen. Eskoletan, kalean, ospitaleetan, dendetan, barrikadetan... Erasotzaileek badakite: bati ukitzen bagaituzte, guztiok erantzuten dugu. Sistema heteropatraikal androzentristak ere badaki: iraultzan dihardugu, ez gaituzte geldituko.



Indarkeria matxistan borroka!


 Aste honetan indarkeria matxistaren gaia jorratu dugu eta gure inguruan, gure gizartean, zer gertatzen den aztertu dugu. Alde batetik, ikusi dugu begirada irekitzeko beharra dagoela, egiturazkoa dena ikusteko. Gizon eta emakumearen figura, kulturak, gizarteak, historiak, politikak inposatua. Figura hori gure idealetan dago, bizi-paradigmetan.

Beraz, kontzienteki, begirada zabaldu beharra dago. Indarkeri-arazoa guztiona da, arazo politikoa da. Partehartzaileak gara.

Pertsona guztien ardura da gelditzea eta galdetzea zergatik jasaten dugun indarkeria, batez ere emakumeek. Gizonek bereziki pentsatu eta jardun beharko lukete, beren parte-hartzea aitortuz eta indarkeria matxista gutxitu edo desager dadin jarriz.
Urrats bat izango litzateke gizon askok onartzea patriarkalismoan errotutako arazoa: historian, kulturan, pentsamenduan... eta behar horri erantzuteko lan egitea: indarkeria matxistari tolerantzia 0.

Era berean, indarkeria matxista horri erantzuteko estrategiak aztertu ditugu. Alde batetik, maskulinitate berriak sortzen dira, emozioei buruz hitz egiten da, patriarkalismoa eta bere pribilegioak ukatzeko beharra, zaintza komunaren onarpena, etxeko espazioaren eta espazio publikoaren okupazioa. Eta bestetik, autodefentsa fisikoa eta emozionala.

Aurreko urtean egindako blogeko sarreretan Anderrena aukeratu dut, indarkeria matxista desagertzen laguntzeko estrategian gizonak jartzen dituelako erdigunean:

https://hezkeh0506.blogspot.com/2020/03/begirada-zabaldu-arreta-gizonengan.html

Gizarte justuagoa eta indarkeria matxistarik gabea nahi badugu, beharrezkoa da berdintasunean heztea eta sektore sozial, kultural, politiko, administratibo, pertsonal eta familiarra inplikatzea.

Hezkidetzan eta eskoletako erronkak:

Indarkeria matxistan tolerantzia 0 egiteko apustua erdian jarri behar da.

Errealitate anitzak erakusten, gizarte zabalagoa eraikiko da.

Estereotipoak deslegitimatu.

Maskulinitate berriak sortarazi.

Gizarte justua, baketsua, ez beldurgarria eta askea laguntzen eraiki.

 Chileko indarkeriaren kontrako feminista performance-a bideoa eta iturria konpartitzen dut :

https://www.20minutos.es/gonzoo/noticia/4069835/0/el-violador-eres-tu-el-video-viral-de-la-performance-feminista-contra-la-violencia-de-genero-en-chile/

2021/03/18

EMAKUMEAK AUTODENFENTSAREN BEHARRA SENTIZEN EZ DUGUN MUNDUAN BIZI NAHI DUGU!!


EMAKUMEAK BELDURRIK SENTITZEN EZ DUGUN MUNDUAN BIZI NAHI DUGU!


Maitasunaren inguruan irakurri dudanak pentsarazi nau... maitasun erromantikoa... sistemaren bihotzaz ari garela dio Amaia Zufia Erdozainek. menpekotasunera lotzen gaituen "maitasun-zaintza-musutruk" aren egitura. Eta burura, izugarrizko fama hartu zuen abestia datorkit burura: 

"Sin ti no soy nada,
Una gota de lluvia mojando mi cara
Mi mundo es pequeƱo y mi corazĆ³n pedacitos de hielo....

Los dĆ­as que pasan
Las luces del alba
Mi alma, mi cuerpo, mi voz, no sirven de nada
Porque yo sin ti no soy nada
Sin ti no soy nada
Sin ti no soy nada".


Bikotea "galdu" duen emakume batek abesten dio bere bikotea izandakoari. "Zu gabe ez naiz ezer". Nola da posible denak abesten genuen abesti honek horrelako mezuak ematea? Maitasuna birdefenitu eta birkokatu behar dugu. Zer da maitasuna? Zer ez da? Ez al da oso garrantzitusua lagunen maitasuna? Horrelako galderak plantearaztu dizkit hurrengo gaiak. Baina haserre bukatu dut.. 

Aurreko edizioetako hurrengo ikastarokidearen posta aukeratu dut:

 https://hezkeh0506.blogspot.com/2016/03/indarkeria-matxistei-buruz-hausnartzen_4.html

Zergatik? Bere ekarpenak guztiz aberatsak iruditu zaizkidalako, berarerkin ados nagoelako eta jarri dituen bideo eta irudiak egokiak iruditu zaizkidalako. Gomendagarriak bere ekarpenak.

EMAKUMEAK BELDURRIK SENTITZEN EZ DUGUN MUNDUAN BIZI NAHI DUGU!



Maia, nire eskolako haur askok bezala, 7 urte ditu eta txirrindun ibiltzea gustatzen zaio. Txirrindu berri bat emango ziotenaren aitzakiarekin, bere amaren ezagun batek berekin eraman du eta bideo batzutan ikusi daiteken bezala, bera, lasai, beldur gabe gizon honekin joan da bizikleta berri bat hartuko duenaren zoriontasunarekin.
Zortez, gaur aurkitu dute Maia, gizon honen etxean zegoen, bizirik dago eta Argentina eta mundu guztia pozik gaude bizirik azaldu delako.

Beldurrak generoa dauka eta helduek kontziente izan gabe transmititzen dugu. Horrek dakarren mezua: ahula zara, ez zara gai zure burua babesteko...
Zorionez, Mai bizirik dago eta horrelako kasuak albisteak dira ez egunerokoa. Hala ere, nire mezua argia da, BELDURRIK SENTITZEN EZ DUGUN MUNDUAN BIZI NAHI DUGU!




ESKUBIDEAK

 


 

Txikitatik transmititzen digute kontuz ibili behar dugula, gure janzkerak eta jokaerak zaindu behar ditugula: “Badaezpada”.  Beldurra sartu digute gorputzean. Tristea bada ere, nik ere giltzak hartu izan ditut eskutan, nik ere mugikorretik hitz egitearen plantak egin ditut, nik ere 112 markatuta eduki dut mugikorrean prest, ni ere korrika hasi naiz nire atzetik tipo bat zetorrelako. Badaezpada.

 

#ElPresentƉsFeminista


Izaro Andresen hitzetan, oso ondo azaltzen du berak bere artikuluan Neskok beldurra pasatzen dugu. Serioa da, oso“​Gauez etxera bakarrik goazenean beldurra pasatzen dugu. Bakarrik goazela pausoak entzuten ditugunean, beldurra pasatzen dugu, eta azkar-azkar begiratzen dugu atzera automatikoki lasaituz datorrena emakumea bada. Bakarrik goazenean mutilen lagun talde baten ondotik pasatzean, beldurra pasatzen dugu. Egun argiz edo ilunetan ez gara leku berera korrika egitera joaten, beldurra pasatzen dugulako. Giltzak atzamar tartean indarrez eramaten ditugu babes bezala, beldurra pasatzen dugulako. Egiten duguna egiten dugula, dantza egin, kantu bat konposatu, bideo bat publikatu… Badakigu jasoko ditugun erantzun guztien artean, erantzun sexualen bat ere jasoko dugula”.


Alabak ahaldundu... eta semeak?

 

Baina norengandik babestu behar dugu? Zergatik, erosotuak gu izan arren, guk egiten ditugunak dira zalantzan jartzen direnak?

 

Helduek inkontzienteki transmititzen digute (dugu) beldurra emakumeoi: ez egon holako tokietan, kontuz! ez ibili gauean bakarrik, ez egin korrika gauez, adi norekin zabiltzan… Gure askatasuna murrizten dute eta errudun sentitzera eramaten gaituzte.



Indarkeria matxistaz aritzen garenean, arreta emakumeengan jartzen da. Baina begirada zabaldu behar dugu, arreta gizonengan jarri behar dugu. Horretarako, eskola, etxea eta gizartea eremu hezitzailea gara eta inplikatu egin behar gara. Hona hemen adibide bat, nola eraldatu “Txano gorritsuren ipuina” eta gure aliatua egin.



Horretarako indarkeria ezberdinak ezagutzea ezinbestekoa zaigu. Izebergaren bitartez sotilak direnak (mikromatxismoak, hizkera sexista, kontrola, umore eta txiste matxistak, inbisibilizatzea, baliogabetzea, gezurrak) eta agerikoak direnak (mespretxuak, umilazioak, xantaia emozionala, errudun sentiaraztea, alde batera utzi, oihuak, irainak, mehatxuak, sexu-erasoak, eraso fisikoak, bortxaketak, eta erailketak) ezagutu eta bereizi ditzakegu. Bide batez, gizonen batek ez badaki zer diren mikromatxismoak, bideo honetan hainbat agertzen dira. Zeintzuk ezagutu dituzu?

Hombres, hablemos de violencias machistas


Bideo ikusita egoera batzuk ezaguna egiten zaizkit bizi izan baititut eta gehiengoei ere berdina gertatu zaie.

Horrela ba, konturatu naiz:

-    Ezin da onartu munduko populazioaren erdia beste erdiarengatik beldurtua bizitzea eta batzuk beraien egoera pribilegiatu eta erosoari uko egin behar izango dioten arren, etorriko diren onurak positiboak izango dira guztiontzat. 

-     Nahiz eta kontzientzia piztuta izan, zoritxarrez matxismoa denok barneratuta dugula (neurri batean edo bestean).

-   Gizarte honetako askori, indarkeria matxista esaten diguten lehenengo momentuan, erahildako emakumeen kasuak eta bortxaketen inguruko ideiak datozkigu.

Hau dela eta, neure buruari galdetzen diot:

-       Noiz izango dugu berdintasuna?

-       Noizbait posible izango ote da umeak sexu-genero sistematik at heztea?

     Betidanik ikusi dut:

-       Gizon/mutil bati bere pribilegioei buruz hitz egiterakoan (eta batez ere haiei uko egiteari buruz denean) zelako arin ikusten da jarrera “defensiboan” jartzen direla.

Hau horrela, aurretik politika eta gizartearentzako erronka batzuk ditugu

El Tornillo 1x13 - Mejoras en la ley de violencia




 


 

Hauek dira eremu hezitzailean/ jendartean lantzeko zenbait erronka:

·         Arazoaren dimentsioaz jabetzea.

·         Emakumeak ahul eta biktima bezala hautematearen ideia deseraikitzea.

·    Autodefentsa Feministaren bitartez, indarkeria egoerak nola ekidin edo nola aurre egin   irakastea, nesken eta emakumeen ahalduntzea sustatzea.

·  Indarkeria matxistarekin amaitzeko mutilek duten ardura ikustaraztea, eta maskulinitate     hegemonikoa interpelatu eta markulinitate eredu berriak sortuz.

·         Maitasun erromantikoaren mitoaren eta ideologiaren deseraikuntza.

·         Mikromatxismoak identifikatu, salatu eta gainditzeko esku hartzea sustatzea.

·         LGTBIQ+fobiak bistaratu eta aniztasunaren ereduak baloratu, plazaratu eta normalizatzea.

 

Iazko post-en artean hauxe aukeratu dut https://hezkeh0506.blogspot.com/2020/03/indarkeriaren-aurka-errespetuan.html. Agertzen diren artikulo batzuk oso interesgarriak iruditu baitzaizkit.

Bukatzeko gizonen eguna ere ospatzeko hausnarketa.

Tuerka News - 7 de Marzo DĆ­a del Hombre



2021/03/17

BELDUR GEHIAGO EZ, INDARKERIA GEHIAGO EZ!!!

Indarkeria matxistaz ari garenean, egunkariko edo telebistako albisteak datozkigu burura: emakumeak hiltzen dituzten gizonak, bortxaketak, Manadaren kasua, etab.

Baina, aste honetan, konturatu naiz indarkeria matxistaz hitz egiten dugunean, eredu maskulino estereotipatuan sartzen ez diren edo LGTBI diren pertsonen aurka egiten den indarkeriaz ere hitz egiten dugula.   



Aste honetan ere konturatu naiz badirela beste indarkeria matxista mota sotil batzuk, mikromatxismoak, oharkabean pasatzen direnak eta patriarkatuaren eredua betikotzen laguntzen dutenak.

Eta aste honetan konturatu naiz, indarkeria matxistaren aurka borrokatzeko ez dela emakumeei eta biktimei erreparatu behar, erasotzaileei baizik. Gizon matxistaren eredua deseraiki eta maskulinotasun-eredu berriak eraiki behar dira.

ArgiƱek egindako post hau gomendatu nahi dut, bideo eta esteka ugari dituelako, eta aurreko paragrafoaren ideia oso ondo deskribatzen duen hurrengo irudia asko gustatu zaidalako.


Indarkeria matxistaz eta horren beldurraz pentsatzean, burura etorri zait denok bizi izan dugun esperientzia gauez "parrandan" atera garenean edo gure seme-alabak atera direnean:  gurasoen kezka etxera iritsi arte, aholkuak, galderak… Eta portaera hori ez da mutilekin eta neskekin berdina izan...


Bizipen horietan pentsatuz, gaueko aisialdiko egoeretan emakumeekin zer gertatzen den ikertu nahi izan dut.

Aurkitu eta irakurri dudan informazio guztiaren artean, oso osoak eta erabilgarriak izateagatik Emakume gazteen Federazioak argitaratutako ondorengo bi materialak  azpimarratu nahi ditut:

Federazioak egindako ikerketa, gaueko aisialdiko emakumeen analisi oso bat egiten duena.

Argitaratutako sentsibilizazio-eskuliburua, oso baliagarria dena DBHko eta Batxilergoko ikasleekin lantzeko.

Gaueko aisialdiko testuinguruetan gizonak emakumeen espazioaz eta denboraz jabetzeak zerikusi handia du genero-rolen iraupenarekin eta botere-harreman batekin. Gazteek paradigma sexual patriarkala eraikitzen dute ideia honetatik abiatuta: gizona da sexu-desio geldiezin bat duen subjektua, eta emakumea da bere desioa asetzeko prest egongo den objektua, berak desiratu, nahi eta sentitzen duena axolagabe izanik. Horrela, emakumeen gizatasuna kentze hori eta gizonen sexu-desioaren eraikuntza patriarkal hori sexu-indarkeriaren atarikoa da, non emakumeen gorputz kosifikatuak baztertu eta gaizki tratatzen diren.

Sexu-indarkeria identifikatzean, genero-kontzientzia edo kontzientzia feminista izatea aldagai erabakigarria da itxuraz sotilagoak diren sexu-indarkeriak antzemateko. Kontzientziatuta dauden emakumeak kapazak dira askotariko sexu-indarkerien motak identifikatzeko, sotilak direnak eta hain sotilak ez direnak. Hala ere, genero-kontzientziarik gabeko emakumeentzat, sexu-indarkeria mota batzuen sotiltasuna dela eta, gizonek gaueko aisialdiko testuinguruetan dituzten jokabide nekagarri soiltzat hartzen dira. Izan ere, sexu-indarkeria asko ez dira halakotzat identifikatzen, neskek uste dutelako indarkeria horiek gertatzeko larderia eta indar fisikoa erabili behar dituztela.


Neska gazteek festa-gau baten ondoren etxera itzultzeko egiten duten ibilbidea ere gaueko aisialdiaren parte da, eta, hain zuzen ere, bide horretan sentitzen dute emakumeek sexu-indarkeriaren mehatxu hurbila. 


Garrantzitsuena neska-mutilak berdintasun- eta errespetu-ereduetan heztea da; horregatik txikitatik hezkidetza landu behar da. Gainera, nerabeei bereziki irakatsi behar diegu jaietan nola izan eta nola jokatu, jarrera eta jokaera errespeturik gabekoez, matxistez eta erasotzaileez jabetu daitezen.

Ikastetxeek txikitatik eta zeharka heldu beharko liekete neska-mutilen arteko harremanei, berdintasunaren, errespetuaren eta tratu onen ereduan oinarrituta. Hori eskolako bizikidetza-eredua izan behar zen, patriarkatuak ezartzen dituen harreman-ereduak desikastea helburu daukana.

Era berean, jaiei eta gaueko aisialdiari dagokienez, zehazki landu beharko lirateke, nerabezarotik aurrera eta mutilekin zein neskekin, eskola-curriculumean jaso beharko liratekeen gai hauek:

  • Diskriminatzea zer jokabide diren genero-jazarpena eta -indarkeria, eta, batez ere, identifikatzea zailenak diren eta oharkabean pasa daitezkeen jokabide sotilak. Lehenengo urratsa ikasleak jokabide horien kontzientzia izatea da, saihestu edo aurre egin ahal izateko.
  • Neska-mutilen arteko harremanetan errespetua zer den jabetzea. Mugak ezagutzea eta pertsona baten espazioa non amaitzen den eta bestearena non hasten den jakitea.
  • Ikasleak alkoholaren eta drogen kontsumoari buruz heztea eta kontzientziatzea. Mendekotasunak lantzea. Borondatea lantzea eta taldearen presioaren aurrean ezetz esaten jakitea.
  • Ikasleak sexu-heziketan trebatzea, sexu-harremanen eredu patriarkala gaindituz.
  • Erasotzaileei eta biktimei lotutako estereotipoak desmuntatzea.
  • Defentsa pertsonaleko estrategiak lantzea.
  • Eredu patriarkala desmuntatzea eta jokabide matxistak bereizten jakitea.
  • Jaiak aztertzea, ikasleak gai izan daitezen festek islatzen duten gizarte-eredua ezagutzeko eta horietan sortzen diren diskriminazio-egoeraz jabetzeko.
  • Ikasleei gaueko aisialdirako alternatibak bilatzen laguntzea.
  • Ikasleen jokabide okerrak goiz detektatzea beren harremanetan eta ahalik eta azkarren esku-hartzea horiek zuzentzeko.
  • Familiekin esku hartzea, mugen kudeaketari eta gaueko aisialdiari buruzko arauei buruz aholkatuz, seme-alabek harremanei eta aisialdiari dagokienez hautemandako arazoei buruz informatuz eta horiek zuzentzeko esku hartzeko moduari buruz aholkatuz.