Oso
hedatuta dago gatazkari eranztea konnotazio negatiboa; tamalez, horrek
gatazkaren kudeaketan eragin handia dauka, kudeaketaren malgutasuna eta
arintasuna mugatu egiten du. Interesgarria izango zen gatazkaren ikuspegi
negatiboa eraldatzea, baina non edo nondik hasi?
Lehenengo
sozializatzeko gunea familia da eta bigarrena eskola. Beraz, eskolatik hastea
ez legoke txarto. Baina zelan bizi dugun irakasleok gatazka? Aukera lez edo
zoritxarra lez?
Honi
buruz asko eta oso argi hitz egiten du Paco Casconek. Birpartekatuko dizuet
Mariak bere post-an, “Gatazkak, bizitzaren parte”-an, partekatu zuen bideoa. Orain dela urte batzuk, Gasteizen egindako Kongresu
batekoa.
Beraz, gatazkak aukera bezala begiratzeko eskola probentzioan kokatu behar dugu, Pacok erabilitako eskeman ondo ikusten da:
Hemen
ikusten da probentzioa eta ikasleen autonomia garatzeko zer nolako garrantzia
daukan talde/harremanak lantzea, hizkuntzaren erabilera (komunikazioa),
kooperazioa eta kolaborazioa bultzatzea (elkarlana) eta gatazkaren kudeaketa
eraginkorra eta baketsua bultzatzea.
Paco Casconekin bukatzeko partekatu dizuet euskaraz itzulita dagoen bere materiala, “Gatazkan eta gatazkarako hezi”, bideoaren laburpen giza har daitekeena.
Material
gehiago eskuratzeko Eusko Jaurlaritzako Webgunea “Gatazkan
hezi”.
Metafora horrek gatazkak ebazteko unean lau jarrera kontuan hartzeko balio digu. Hau da, gatazka bat kudeatu bitartean, umiltasunarekin konektatuko naiz (beste pertsonak erakuts diezadake gertaeraren nire ikuspegia ez dela soilik zilegi), haserrearen/amorruaren kudeaketa egokiarekin, elkarrizketarekin eta hizkuntza menderatzearen kudeaketa egokiarekin -adierazpen ez-iraingarriak eta komunikazioa errazten duten hitzak hautatuz).
Pasaden
edizioetako postak irakurrita aipatuko dut Oihana Sanchezena, “Gatazkaren
alde positiboa”. Bertan estrategia batzuk eskaintzen ditu Ausarten kluba,
asertibitatea eta komunikazio estrategiak (entzuten eta modu eraikitzailean
erantzutea, komunikazio asertiboa).
Horregatik,
probentzioan kokatuko nuke erronka nagusia:
- ·
Harremanak
edota talde kohesioaren lanketa
- ·
Komunikazio eraginkorra
eta asertiboaren lanketa
- ·
Kooperazio
eta kolaborazioaren lanketa
- ·
Gatazken
kudeaketa baketsuaren lanketa
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina