Aste honetan gatazkak landu ditugu. Asko gustatu zait “Kultura positiboa”-ren kontzeptua eta collage bat egitea bururatu zait.
http://bilgunea.blogetan.eus/blogak/hezkidetzan-esku-hartzen/gatazken-ebazpenean-genero-ikuspegiaren-beharra |
Aurreko edizioetako ikastarokideek egindako post hau aukeratu dut. Titulua oso aproposa iruditu zait, proposatutako baliabideak oso aberasgarriak dira ere.
Interesgarria iruditu zait:
Nire ustez eremu hezitzaileetan indarkeriaren arazo larria dago. Autoestimua, emozioak, erlazioak eta errespetuz jokatzeko arazoak dauzkagu. Askotan ere irakaslegoa ez dago prestatuta gatazkaren aurrean esku hartzeko eta bestalde badago itsutasun puntu bat, indarkeria detektatzeko betaurrekoak behar dira eta tresnak garatu matxismoari aurre egiteko eta haren zikloa eteteko. (ikusi Carmen Ruiz Repulloren bideoa)
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina