#Sol Antolín etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
#Sol Antolín etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2016/04/09

Agurra


Ikastaro amaitzen ari da eta horren etekinei buruz hausnartzea oso ondo dago; niri dagokidanez, egindako lana eguneroko lanean erabiliko dut, produkzioa handia izan da eta: behaketak eta hausnarketak, batez ere.
Baina hausnarketarik garrantzitsuena oso bide luzea geratzen zaigula da, egia esan, ikastaroa hasi baino lehen banekien, baina burua gaian jartzerakoan gehiago konturatzen gara.
Datu batzuk emango ditut gizartean benetazko hezkidetza lortzeko oraindik bidea luzea geratzen zaigula konszienteak izateko:
Hezkuntza-sisteman sartzen direnean, neska-mutilak dagoeneko genero maskulinoan eta femeninoan gizarteratuta daude, familiaren eta gizarte-ingurunearen bidez. Hortik aurrerakoan, eskolak, egitez edo ez-egitez, estereotipo maskulinoa eta femeninoa indartu, iraunarazi eta erreproduzitu besterik ez du egiten, harik eta arrunt bilakatzen dituen arte.
Bazterketaren, bereizketaren, integrazioaren eta inklusioaren kontzeptuak erabiliz gero, baiki esango dugu hezkuntzaren historiak, emakumeei dagokienez, igaroak dituela bazterketaren fasea, hezkuntza formalerako eskubide-eza, bereizketarena, hezkuntza, baina nor bere espazioan eta integrazioarena, hezkuntza mistoa, neskak eredu tradizional maskulinoan txertatuta. Eskola misto tradizionalaren eredua zalantzan jarri izan da hainbatetan, sexismoa eta genero-estereotipoak erreproduzitzen dituelako, eta egokitzapenak izan ditu, gizarte-mugimendu zein mugimendu feministaren jardunbideari esker baita, gerora, erakundeen programei, ekimenei eta legeei esker ere, harik eta neska-mutilak estereotipoetatik at eta berdintasun-balioetan hezi nahi dituen eskola hezkide (inklusibo) bihurtu den arte.
Genero-indarkeria sexismoan eta emakumeen eta gizonen arteko desberdintasunean oinarritutako sistema baten ondorio larriena da.

Azterlan eta ikerlan horiek erakusten dutenez, ikastetxeetako gatazken % 90aren oinarrian genero-indarkeria eta neska-mutilen sozializazio afektibo eta sexual sexista daude.
Hau ikusita, lan asko egin behar dugu eguneroko lanean.
Indarkeria matxistak asko kezkatzen nau, beraz nik "Sin ti ni soy nada", de Amaral aukeratuko nuke; alde batetik, sexista hutsa da eta bestetik, indarkeria matxista honelako mezuekin ekitziko dugu?
Ikastaroaren hiru adjetiboak: interesgarria, beharrezkoa eta argia. Hiru izen edo pertzepzioak, sentimenduak: aurrerapausu asko eman dira, asko geratzen da eta maskulinitate berriekin hobeo.
Lan honetan jende asko interesatuta dagoela ikasi dut , ni bezalakoa, baina jende askok ere benetazko hezkidetza lortuta dagoela pentsatzen duela ere ikasi dut eta horrek kezkatzen nau.
Geure sarrerak ikusi dituen jendeari honako hau esango nioke: Eskola mistoa hezkidetza-eskola bilakatzeko, ikasleen prestakuntza integrala lortzera bideratutako aukerak landu behar dira, haren bidez identitate askeagoak, berdintasunezkoak, askotarikoak eta seguruak eratu ahal izateko eta desberdintasunen berdintasuna bermatzeko.
Eta nire itxaropenak:
Berdintasunezko harremanak sustatzea, ikasleei abiapuntu hauek hartuta erlazionatzen irakatsiz: errespetua, konfiantza, elkarrizketa bidezko konponbidea gatazketan, ekitatea eta erantzukizun partekatua.

Berdintasunezko kulturak sortzea, sozializaziotik sortzen diren genero-inposaketekin jarrera kritikoa dutenak.

Autonomian eta erantzukizun partekatuan oinarritutako heziketa ematea, genero-identitatea alde batera utzita, ikasleek bizi-proiektu autonomoa izan dezaten eta beren oraingo eta etorkizuneko premiak bere gain hartu ahal izan dezaten, eremu publikoan zein pribatuan.



               ETA BATEZ ERE INDARKERIA MATXISTA DESAGERTZEA 






2016/03/11

Tratu onak hezkuntza-komunitatean hausnartzen

Berdintasunaren arloan egindako aurrerapausoak gorabehera, estatistikek erakusten dute tratu txarrek gora egin dutela, neska-mutilen artean indarkeria-harremanak kontuan hartzeko modukoak, ugariak eta errepikakorrak direla, eta genero-indarkeria ez dela harreman egonkorretan soilik gertatzen, bai eta noizbehinkako harremanetan ere.
Azterlan eta ikerlan horiek erakusten dutenez, ikastetxeetako gatazken % 90aren oinarrian genero-indarkeria eta neska-mutilen sozializazio afektibo eta sexual sexista daude.

Hezkuntza-etapetan berdinen arteko harremanetan gertatzen den genero-indarkeria identifikatzea berariazko helburutzat duten azterlan askorik ez dago. Generoagatiko larderia-ekintzei, harreman intimoetako indarkeriari, sexu-jazarpenari kasu gutxiago eman zaie prebentzio-programetan, bai eta politikak eta ikerlanak egitean ere.  
  Dena den, sexu-aniztasunari lotutako indarkeria ikusarazteko azterlanek, bai eta jazarpenari buruzko ikerlanetan generoaren arabera egoten diren jokabide-ezberdintasunak ikertzeko azterlanek ere, adibide garbiak ematen dituzte, hezkuntza-etapa guztietan aztertutako gatazketako askoren oinarrian generoa dagoela frogatzen dutenak.
Egindako azterlanek hauxe frogatu dute: neska baino mutil gehiagok ematen dituztela tratu txarrak; beraietaz espero denaren arabera neska edo mutil gisa jokatzen ez dutenek maiz pairatzen dituztela erasoak eta Lehen Hezkuntzan etengabe iraintzen dituztela; nerabeek femeninotzat jo daitezkeen jokabideak saihesten dituztela; eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan hegemoniarekin bat ez datozen desirak adierazten dituztenek mota guztietako erasoak pairatzen dituztela, batez ere generoa adierazteko modua arauaz bestelakoa bada.

Ikusten dugun moduan ikastetxeek erronka garrantzitsuak dituzte:

-Berdintasunean, anistasun sexualean eta kulturalean eta sexu-identitate eta aukera guztiekiko errespetuan oinarritutako bizikidetza-ereduak sustatzea.

-Elkarrizketa,  gatazkak  konpontzeko  komunitatearen  berdintasunezko  partaidetza  eta genero‐biolentziaren  prebentzioa  dira  eredu  horien  oinarriak.

-Maskulinitate  eta feminitate  berriak  eratzera  zuzendutako  jarduerak  hartzea.

-Genero‐ikuspegitik  aztertzea  gatazkak;  gatazka  eta  tratu  txarreko  egoera gehienek sexismotik abiatzen baitira.

-Bizikidetzarekin eta genero-biolentziarekin lotutako arazoak prebenitzea antzemateko eta erantzuteko protokoloak sartzea.


Beraz, hezkidetza-eskola lortu behar dugu:

-Hezkidetza-eskolak umeak txiki-txikiak direnetik lan egiten du, genero-biolentziaren edozein adierazpenari erakargarritasuna kentzeko elkarrekintzak sustatuz. Halaber, berdintasunezko harremanen erakargarritasuna sozializatzen duten elkarrekintzak bultzatzea proposatzen du. Nola? Honela:

-Adiskidetasun-sentimenduan heziz, adiskideak zaintzearen garrantzia baloratuz. "Maite nauenak ondo tratatzen nau".
Berdintasunezko izaerak, sentimendu eta adierazpen ez-hegemonikoak legitimizatuz eta positibizatuz.

-Arinkeriatan ez eroriz ikasleek laguntza eskatzen dutenean.

-Elkartasunean heziz, biktimei sozialki laguntzeko sareak sortuz.

-"Ez ezetz da" ideian heziz.

-Isiltasun-legea apurtuz, baita gizarte-sareetan ere.

-Elkarrekintza guztietan erakarpena eta tratu ona lotuz.

-Neskengan baieztapen positiboko prozesuak garatuz (ahaldunduz).

-Maskulinitate berri alternatiboak sustatuz: mutiko eta mutil gazte ez zapaltzaileak, ez zapalduak, seguruak, solidarioak, indartsuak eta ausartak jarrera sexistak eta arrazistak arbuiatzeko eta barregarri uzteko orduan, eta erantzukizuna partekatzen dutenak etxeko lanetan eta seme-alaben zainketan.

-Komunitate osoarekin berdintasunezko elkarrizketak sortuz gai horiei guztiei buruz.















2016/03/05

Indarkeria matxistei buruz hausnartzen

Hausnarketa egiteko indarkeria matxisten datuak ezagutzea ezinbestekoa da eta  hauek harriagarriak dira: FRA-Oinarrizko Eskubideen Europako Agentziak (European Union Agency for Fundamental Rights) 2013an  argitaratutako datuen arabera, hiru emakumetik batek indarkeria fisikoa eta/edo sexu-indarkeria pairatu du 15 urte zituenetik; bost emakumetik batek jazarpena pairatu du; bi emakumetik batek sexu-jazarpen mota bati edo gehiagori aurre egin dio.

"EBn, emakumeen % 18k jazarpena pairatu du 15 urte zituenetik, eta emakumeen % 5k jazarpena pairatu zuen inkesta egin aurreko 12 hilabeteetan. Ehuneko horiek esan nahi dute EB-28n 9 milioi emakume jazarpenaren biktima izan zirela 12 hilabeteko aldian.
Bildutako datuen arabera, hezkuntza-maila handien duten emakumeek pairatzen dute indarkeria gehien bikotetik kanpo. Lehen Hezkuntza egin duten emakumeen % 19k indarkeria fisikoa eta/edo sexu-indarkeria pairatu du bikotetik kanpo 15 urte zituztenetik. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza egin duten emakumeen % 22k eta goi-mailako hezkuntza duten emakumeen % 27k, berriz, adierazi dute indarkeria-mota hori pairatu dutela bikotetik kanpo 15 urte zituztenetik". Unibertsitateko titulu bat eskuratu duten emakumeen bi herenek baino gehiagok (% 69) sexu-jazarpena pairatu dute 15 urteko zituztenetik. Gutxi gorabehera, emakumeen % 12k adierazi du helduren batek sexu-indarkeria pairarazi diola 15 urte zituenetik; EBko 21 milioi emakumeri dagokio kopuru horri, gutxi gorabehera.

Sarritan, harreman afektibo eta sexualak aukeratzean, erakarpena eta desira estu lotzen dira menderatzearekin, kontrolarekin eta sufrimenduarekin, eta erabat aldentzen dira maitasunetik eta grinatik. Pertsona posesiboekiko erakarpena sentituz gero eta jeloskortasuna maitasunarekin identifikatuz gero, mendekotasuna onartzen da, autoritatea ezartzen da eta bizitzako elementu garrantzitsuei eta norberaren espazioari uko egiten zaie nesken kasuan. Mutil batzuek neska batzuekin duten jokabidea, askotan, maitasun-erakusgarritzat hartzen da eta ez genero-indarkeriaren adierazletzat; esate baterako, adiskideak, ordutegiak, arropa, mugikorra, sexualitatea, gorputza… kontrolatzea. Berdintasunean oinarritutakoak ez diren eskema horiek ez dira harreman heterosexualetan bakarrik gertatzen.

Ezinbestekoa da, hortaz, genero-indarkeria hezkuntza-etapetan nola azaleratzen den ikusaraztea, prebentzio-programa eraginkorrak abiarazteko, kasuak garaiz hautemateko eta hezkuntzaren aldetik erantzuteko sistema eraginkorrak sortzeko. 

Hezkuntza-ekintza eraginkorra izan dadin,  genero-indarkeriaren landu behar da haurtzarotik; berdintasunaren aldeko portaera eredu, jarrera eta harremanetan gizarteratzea. Kontuan hartu behar dira komunikabideek sustatzen dituzten ereduak, erakargarria nor den eta nor ez erabakitzean berdinen taldeak duen garrantzia eta irakasleok eta helduok gure elkarrekintzetan dugun eginkizuna, hots, pertsonei nola begiratzen diegun, nori ematen diogun arreta, nori buruz hitz egiten dugun eta nola. Maiz desenkusatzen ditugu indarkeria-ekintzak ("beti izan da horrela", "ez esajeratu") eta jotzen ditugu erakargarritzat indarkeria-jokabideak dituzten mutilak, balio positiboak emanez ("handik honakoa da").   Komunikabideek ere desiraren (erakargarria denaren) hizkuntza hori erabiltzen dute, eta indarkeriarekin lotzen dute ("gaiztotxo, seduktore, zital, mendekari eta handinahi, morrosko").

Aniztasun afektibo eta sexualean hezi behar dira haurrak. Maitasunari buruz hausnartu, zer kontatu diete maitasunari buruz filmetan, telesailetan, kantetan, gazteentzako aldizkarietan eta lagunen artean. Indarkeria ez dagokio maitasunari;

 








2016/02/27

Gatazkei buruz hausnartzen

Aste honetako hausnarketa interesgarria ez ezik oso beharrezkoa ere da, gizartean zein ikastetxeetan arazo handia dago eta. Ezinbestekoa da ikastetxeetako indarkeriari buruz hausnartzea eta azterlan eta ikerlan batzuen datuak erakustea. Azterlan eta ikerlan horiek erakusten dutenez, ikastetxeetako gatazken % 90aren oinarrian genero-indarkeria eta neska-mutilen sozializazio afektibo eta sexual sexista daude.

Eskola-jazarpenari buruzko ikerlan asko daude; dena den, ia ez dago genero-ezberdintasunei buruzko ikerlanik, eta are gutxiago nesken jazarpenari buruzko azterlanik edo indarkeriari dagokionez generoari lotutako jokabideak nola eraikitzen diren aztertzen duen ikerlanik.

Eskola-indarkeriari buruzko azterlan gehienek eskolan sortzen den indarkeria dute aztergai; zehazki, bullyingarekin, isekekin, mehatxuekin, larderiarekin, eraso fisikoekin eta bakartzearekin zerikusia duen indarkeria. Horiek guztiak jazarpentzat hartzen dira, baldin eta sistematikoki pertsona baten aurka egiten badira eta ezjakintasunaren eta ingurunearen pasibotasunaren erruz mantentzen badira. Azterlan horien xedea da arazoak zer prebalentzia duen jakitea eta/edo erasotzaileek eta erasoek zer ezaugarri dituzten jakitea.

Dena den, sexu-aniztasunari lotutako indarkeria ikusarazteko azterlanek, bai eta jazarpenari buruzko ikerlanetan generoaren arabera egoten diren jokabide-ezberdintasunak ikertzeko azterlanek ere, adibide garbiak ematen dituzte, hezkuntza-etapa guztietan aztertutako gatazketako askoren oinarrian generoa dagoela frogatzen dutenak.
Eskolako tratu txarrei buruzko ISEI-IVEIren 2012ko txostenean azpimarratzen denez, Lehen Hezkuntzako hirugarren zikloan eta DBHko geletan, jolastokietan jasaten dira tratu txarrik gehienak. Hezkuntza-etapa bi horietan, eta aurreko edizioetan bezala, batez ere mutikoek (mutil-taldeek) ematen dute tratu txarra, hain zuzen ere erasoak jasaten dituzten ikasleen gela bereko mutikoek. Lehen Hezkuntzan, ikasle gehiagok izaten dute eskolara joateko beldurra ikaskideren bati beldurra diotelako.  Hitzezko tratu txarrek dute intzidentzia handiena, tratu txar mota guztien artean.

2010eko azterlanean, lehenbiziko aldiz, datuak jaso ziren sexu-joerari eta generoari lotutako tratu txarrei buruz. Hirugarren zikloko ikasleek eta batez ere DBHko ikasleek adierazi zutenenez, ikaskideren batzuek beren sexu-joeragatik edo mutila edo neska izateagatik pairatu duten bazterkeriaren lekuko izan dira. Jokabide hori bereziki deigarria da DBHn gaytzat jotzen diren ikasleen kasuan.

Beraz, datuen arabera gai honi dagokionez ikastetxeek erronka handi bat dute, nire ustez.
-Eskola-komunitate osoaren atxikimendua lortzea, gatazken kasuak lehenbailehen detektatzeko eta biktimei arreta egokia eta eraginkorra emateko.
-Aztertzen jarraitu behar dugu, eta galdeketak eta erabilitako metodologiak genero-ikuspegitik berraztertu, tratu txarren tipología hori agerian jartzeko eta jakinarazteko. Gainera, irakaslei prestakuntza eman behar zaie, tratu txarren kasuak noiz diren sexistak eta/edo sexualak hauteman dezaten.


















2016/02/16

Heziketa afektibo-sexualariburuzko hausnarketa


Azken urteetan, sexu-hezkuntzan aurrerapenak izan direla egiaztatu da; prestakuntza eta informazio gehiago daude eta balioak aldatu egin dira alor horretan. Kolektibo eta erakunde askoren ahaleginaren emaitza da hori, gazteen sezu-hezkuntza zenbait bidetatik lantzen ari baitira, bestak beste: ikastetxeak, familiak, udalak, gazte-taldeak, talde feministak, LGTBIQ taldeak.
Hala ere, oraindik ere suxu-hezkuntzari buruzko kezka dago hezkuntzaren arloan. Izan ere, aurrerapenak egin badira ere, egiaztatuta dago harreman afektibo eta sexualek, neurri handi batean, sexismoaren eragina jasaten dutela oraindik ere.
EHUk egindako azterketa batean, frogatu da gazteen harreman afektibo-sexualetan, benetako gizon bat izateari edo neska on bat izateari buruzko ideiek garrantzi handia dutela, bai eta eredu femeninoek eta maskulinoek ere. Oro har, neskek eta mutilek gorputzaren garrantzia azpimarratzen dute, pertsona batenganako erakarpena sentitzeko. Dena dela, neskek "fisikoa" aipatzen dutenean, ezaugarri-multzo zabalagoarekin lotzen dute, alderdi bat garrantzi handia ematen diotela: jarrerari. Jarrera hori bat dator maskulinitatearen irudi tradizionalarekin; hau da, berdintasunean oinarrituta ez dauden jokabide eta balio batzuekin, hala nola nagusitasunarekin eta jabetasunarekin.
Beste ikerketa batzuek ideia hori berresten dute: gaur egun, gazte askok ez dituzte jokabide horiek (patroi tradizionalak) gaitzesten, nahiz eta berdintasunean oinarritutakoak ez direla ohartzen diren; zenbaitetan erakargarriak direla ere iruditzen zaie. Halaber, askotan, berdintasunean oinarritutako jarrerak dierazten dituzten mutilak ez dira behar adina erakargarri izaten.
Eredu horrekin bat etorriz, moral bikoitzari eusten zaio; hau da, harreman asko dituzten mutilak balioetsi egiten dira, eta gaitzetsi, berriz, gauza bera egiten duten neskak.
Alderdi horietaz gain, aintzat hartu behar da heterosexualitatearen gizarte-araua urratzen duten sexu-identitateak eta aukera afektibo-sexualak ez daudela onartuta eta normalizatuta ikasgelan; beraz, kasu askotan ezkutatu egien dira eta sufrimendua eragiten dute.
Ikastetxeek gai honetan erronka batzuk dituzte, horien artean:
-Harreman afektibo-sexualak izateko eta elkarrekin bizitzeko heztea, aniztasun sezualean eta emakumezkoen eta gizonezkoen berdintasunean oinarrituta.
-Sexismoa gainditu behar da bai harreman afektibo-sexualetan eta baita ere beste ageren ugaritan ere, hala nola, homofobian, lesbofobian edo transfobian.
-Hezkuntza-sistemak irtenbidea aurkitu behar die gaur egungo arazoei, datuek prestakuntza eta baliabide-gabeziak erakusten baituzte sexu-hezkuntza ikastetxeetan lantzeko.
-Eskolak sexualitatearen eta afektibitatearen alorrean oinarritutako gaitasunak eskuratzea erraztu behar du, emakumeen eta gizonen berdintasunean eta aniztasun sexualean oinarrituta, estereotipo sexistak eta gizartearen ezarpenak alde batera utzita. Hortaz, nerabeek, DBH amaitzean, behar afektibo eta sexualei irtenbidea emateko baliabideak izan behar dituzte, eta horretarako, berdintasunean oinarritutako harreman erakargarriak eskaintzen dituzten ereduetatik abiatu behar da, elkarrizketan, aukera pertsonalekiko eta jokabide guztietako errespetuan eta tratu egokian oinarrituta.





2016/02/10

Aniztasun sexualei buruz hausnartzen


Aniztasun sezualak gizarte gatazka ugari sortzen ditu, beldurra eragiten du hori dela eta komenigarria da ulertzea pertsonon sexu nahiz genero identitatea ez dagoela gure genitaletan, gure adimenean baizik.
Aniztasun sexuala ez da gaur eguneko fenomenoa, oso antzinakoa da eta kultura askotan gertatu izan da. Adibidez, Transexual izena 1940an hasi ziren aurrenekoz erabiltzen, kontrako sexuaren parte izanik bizi nahi zuten pertsonak izendatzeko.
pertsona guztiek ez dute abiadura berbera onartze-prozesuan, eta bide guztiak ez dira zailtasun berekoak, baina hezkuntza-komunitateak zerbait egingo badu, egoeraren azterketatik abiatu behar du, inguru hurbiletik, norberarengandik. Lehenengo zeregina izanen da aztertzea zertaz ari garen, zein hutsune egiten dugun gure eguneroko jardueretan, zeri ez diogun erreparatu, baina zuzendu nahi dugun; zer nolako ondorioak dituen esku-hartzeak edo axolagabekeriak... azken finean gure betebeharra ez ezik, gure zeregina ere bada aniztasunean oinarritutako hezkuntza ematea. Hezkuntzak ez dago esku hartze neutrorik, hau da, egiten edo ez egiten dugun orok ondorioak ditu.
Ikastetxeetako erronkak honako hauek izan daitezke:
-Ikasleak anitzak direnez, ezin dugu aurresuposatu ezer. Ikasle guztiak ezberdinak dire, eta ikasgela gehienetan LGTBIQ ikasleak baditugu. Publikatu diren inkesten arabera ikasle askok ez lioke inori esango trans, gay, lesbiana dela, eta egoera hau beldurraren eraginez da. era berean, irakasleen erantzuna zein litzatekeen ez dakitela aitortzen dute.
Beraz, erronka da konfiantza giroa sortzea gure ikastetxeetan askatasunean jokatzeko, eta askatasunean hitz egiteko ikaskideekin, irakasleekin eta familiekin. Inolako bazterkeriarik ez dugula onartuko garbi utzi behar zaie.
-Beste erronka bat dugu: familiak anitzak dira hori dela eta ezin dugu aurresuposatu ezer, familia eredu guztiak eroso sentitzeko, ezin dugu inola ere aurresuposatuko aitak eta amak osaturiko eredu baten aurrean garenik. Honek eguneroko jardunean egiten dugunaren gaineko hausnarketa suposatzen du: nola zuzentzen dizkiegun eskolako oharrak, ikasleei familiari buruzko galderak egiten dizkiegunean berdin jokatu behar dugu.
Haurreskolatik bertatik hasi behar dugu familia anitza agertzen ikasleen aurrean. Modu positiboan eta hurbilean ikasi behar dituzte familia ereduak, edozein aurreiritzi baztertuta. Familia modu zabalean ulertzen ikasi eta irakatsi behar dugu.
Honela eginda, aniztasunari erantzuna egokia emateaz gain, lgtb familiak dituzten haurren hezkuntza integralaren mesedetan ere ari gara.

















2016/02/06

Identitateen garapenari buruz hausnartzen


Homosexualitatea, lesbianismoa, transexualitatea eta gorputz ez normatiboak orokorrean sobera urtetan zehar lotsa, atsekabe eta sufrimendu hitzen parean jarri izan da gure herrian. Egoera baztertzaiela irauli nahian talde feministak, emakume lesbiana taldeak eta gizon homosexual taldeak aitzindariak izan dira, eta mugimendu zabal eta anitza hedatuda han eta hemen, LGTBIQ mugimendu bezala ezaguna izaterainokoa.
Egoera errotik aldatzeko indarrak, aldiz, ez du abiadura bera hartu munduaren bazter guztietan. Gure inguru hurbilean, esterako, azken hamarkadotan aurrerapauso itzela eman da bisibilizazioan, onarpen mailan, eta lege-berdintasunean.  Ezin baieztatu, oraindik ere, aniztasuna ezagutu eta positivo baloratzen  duen jendartean bizi garenik. Zoritxarrez, hemen ere, bazterkeria, jazarpena… usu aditzen da gure inguruan.
Nire ustez, Hezkuntza sistemak aldaketarako eragile aktiboa behar du izan. Lehenik eta behin ikastetxeen giroa zaindu behar dugu, ezin baitugu ahaztu inguru horretan mugitzen direla beren sexualitatea eta genero identitatea garatzen ari diren gazteak, eta arraro ez sentitzen laguntzen duen ingurua sortu beharrean gaude. Gaiari bere osotasunean heldu behar zaio, eta aniztasunaren hamaika ezaugarriak agertu eta landu behar ditugu, eta aniztasunak aberasten gaituela pentsamoldetik ekintzetara pasatu.
Anitzak garenez, aniztasun afektibo sexuala eta genero aniztasuna ez da adin jakin batetik Aurrera landu behar hezkuntza sisteman, gure egunerokotasunean eta haurra jaiotzen den momentutik beretik erabateko errespetua azaldu behar diogu aniztasunari, eta haurreskoletan ere eroso eta aske izaten lagundu behar ditugu ikasleak eta familiak.
Zein diren nesken kontuak eta mutilen kontuak bereizten erraz ikasten dute, eta jendarteak, oraindik ere,  inposatzen dituen rol hauek urratzeak dakartzan ondorioak ere gazte-gaztetik ezagutzen dituzte. Honek norberaren errepresioa areagotzen du, eta irainak hedatzen dira ahoz-aho egiten duten benetako mina eta kaltea jakin Gabe. Ezin dugu aldez aurretik pentsatu gurekin ari diren guztiak, alegia ikasleak, lankideak, familiak heterosexualak direnik.
Ikastetxe guztietan baditugu bitarra den sistematik aldentzen den ikaslerik, bai eta heteronormarekin bate z datorrenik ere. Denetariko ikasleak ditugu, ikasle anitzak, eta aniztasunaren trataera egokia lantzen ikasi behar dugu eguneroko jardueretan.
Dena hau lortzeko honakoak egin behar dugu: ikasleek ereduak behar dituzte. Eredu hurbilak (irakasleak, beste langileak, familiak, ikaskideak) eta eremu zabalean (telebistan, literaturan, komikietan, historian…). Eredu hauek nola txertatu hezkuntza proiektuan aztertu behar dugu.

Genero eta sexu aniztasunaren kontrako hizkera baztertzaileari erantzun. Hizkera xenófobo eta matxista arbuiatzen dugun neurri berean, ez onartu hizkera baztertzailerik. Gure inguru hurbilean aditzen diren irainek ikasleak ez ezik, familiak ere mintzen dituzte. Marikoi, marimutil, anormala… bezalako irainak gure hizketarik desagertarazi ditzagun.

















Eta hurrengoa ez ikastetxeetan ez gizartean


Ezin dugu permititu!







2016/01/27

Orientazioa eta aukera akademikoei buruzko hausnarketa


Azken hamarkadetan aurrerapenak izan badira ere, genero-estereotipoek eragin handia dute oraindik ikasleen aukera pertsonaletan, profesionaletan eta bizitzakoetan. Zenbait erealitate aipa ditzakegu, ondo adierazten baitute generoa erabakigarria dela ikasleen aukera pertsonaletan, profesionaletan eta bizitzakoetan.
Adierazlerik argienetakoa da ikasketen derrigortasuna desagertu eta oinarrizko hezkuntzatik aldentzen garen heinean, gero eta handiagoak direla jokabide-ereduen desberdintasunak neskek eta mutilek egiten duten aukera akademikoetan. Orduan hasten dira ibilbide bereiziak nesken eta mutilen artean, bai ikasketetarako sarbidean, bai aukeratzen dituzten adarretan.
Batxilergoan, mutil gehienek modalitate zientifiko-teknikoa hautatzen dute; neska gehienek, berriz, gizarte eta giza-zientziak aukeatzen dituzte. Aukera horiek gerora zer unibertsitate-karrera hautatu baldintzatzen dute.
Bereiztua den hautatze akademikoak berekin dakar mutilek gizonen artean ohikoak diren adar profesionalen aldeko apustua egitea, lan horiek aintzat hartzen baitira gizartean, eta ordainsari onak baitituzte. Neskek, berriz, lan-merkatura iristeko zailtasun gehiago dituzte, eta iristen direnean, gehienetan kategoria profesional eta lanbide oso feminizatuetan aritzen dira, ordainsari txikiagoak eta gizartean prestigio txikiagoa duten kategorietan.
Bereizketa horiei dagokienez, Emakundek egindako "Portaera maskulinoen eta femeninoen ereduak eta erreferenteak" euskal gazterian txostenean ageri den bezala, ezin da alde batera utzi gazteek, sozializazio-prozesu osoan, kanpoko presioak izan dituztela, hartu behar dituzten erabakietan eragiteko. Presio horiek familiaren ingurunetik, aiskideen ingurunetik (pare-taldeak), xede den ingurunetik (erreferentzia-taldea) eta lan-merkaturik bertatik etor daitezke. Gainera, prozesu inplizitu eta sotil bat dago, nesken eta mutilen gaitasunak, trebetasunak eta jarrerak modu bereizian bultzatzeko. Hori dela eta, hezkidetza ezinbestekoa da generoa sozializazio-prozesu osoan orekatzeko, egokitzeko, konpentsatzeko eta neutralizatzeko. Prozesu horretan, bitarteko guztietan aritu behar da: irakasgaiak, irakasleen eta familien mezu esplizituak eta inplizituak, etab. Tutoretza ere gune pribilegiatua izan daiteke, ikasleei genero-estereotipoez ohartarazteko eta beren erabakitzean eragiten duten uste eta aurreiritzi sexistak desegiteko.
Ikusten dugun modan, ikastetxeek erronka handia dute:
Ahalduntzea lantzea neskekin hautaketa libreago izan dadin, zenbait gako lagungarri hartu behar dira kontuan:
     Ikusgarri egitea emakumeen esparru sozio-laboraleko egoera.
     Ikusgarri egitea lan-esparruetan parte hartzeko hesiak: emakumeei betekizun   handiagoak eskatzea, kontziliazio-politikak, aurreikuspenak, etab.
     Emakumeek hezkuntzan eta lan-arloan egindako aurrerapenak nabarmentzea.
     Elkarreraginen bidez, espero handiak (iguripen altuak) sustatzea neskek matematikan, zientzian eta teknologian dituzten gaitasunak.
     Tradizionalki maskulinoak izan diren esparruetan parte hartzeko hesiak gainditzeko laguntza.



























2016/01/23

Curriculuma eta baliabideen hausnarketa


Hezkuntza-sisteman sartzen direnean, neska-mutilak dagoeneko genero maskulinoan eta femeninoan gizarteratuta daude, familiaren eta gizarte-ingurunearen bidez. Hortik aurrerakoan, eskolak, egitez edo ez-egitez, estereotipo maskulinoa eta femeninoa indartu, iraunarazi eta erreproduzitu besterik ez du egiten, harik eta arrunt bilakatzen dituen arte.
Eskolan erabili ohi dugun ikasmateriala ere baliagarria da ikasleei balioak erakusteko, eta, kasu honetan, zehazki, beren gaitasunak libre eta osoki eta sexu-arrazoiengatiko mugarik gabe garatzeko eskubideari loturiko balioak erakusteko.
Egindako azterlanetako askok agerian utzi du, oro har (nahiz eta argitaletxeen sentsibilizazioa gora doan), ikasliburuek genero-rol tipikoak erreproduzitzen dituztela (nabarmenago ikasleen adinak gora egin ahala) eta emakumeen eta gizonen gaineko irudi estereotipatua eratzen dutela, egungo gizartearen errealitatearekin bat ez datorrena.
Esaterako, sexu femeninoaren agerpen-ehunekoa txikiagoa da. Neskak solasean, irakurtzen, jarrera lasai eta pasiboetan ageri ohi dira; mutilak, aldiz, jarduera dinamikoagoetan, kirolean, jolas dibertigarri eta arriskutsuagoetan, ekimena bere gain hartuta etab. Oraindik ere, nagusiki, emakumea etxean dela irudikatu ohi da (ezkonduta, etxeko lanetan, seme-alabak zaintzen), edota ogibide zeharo femeninoetan (erizain, maistra, ile-apaintzaile etab.). Gizona gehiagotan ageri da etxetik kanpo, ardura eta aginte handiagoko ogibide maskulinotzat jotakoetan. Etxean ageri bada, emakumeari «laguntzen» edo haurrekin jolasean agertuko da.

Egoera ikusita eskola mistoa hezkidetza-eskola bilakatzeko, ikasleen prestakuntza integrala lortzera bideratutako aukerak landu behar dira, haren bidez identitate askeagoak, berdintasunezkoak, askotarikoak eta seguruak eratu ahal izateko eta desberdintasunen berdintasuna bermatzeko.

Ikasle guztien premiei erantzuten dieten eta ikasleek hezkuntza-sisteman jarraituko dutela bermatzen duten praktika pedagogikoak garatzea.
Hezkidetza-eskolan curriculum inklusiboa eta berdintzailea diseinatzen da, genero-berdintasunez jabeturik eta desberdintasun horiek gainditzea bilatuz.

Curriculum-materialetan emakumeak zein gizonak ikustarazten dituen lengoaia erabiltzen dute beti, ñabardura sexistarik gabe, munduaren aniztasuna erakutsiz eta berdintasunaren alde lan eginez.

Kultura guztietako emakumeek giza jardueraren arlo guztietan izan dituzten ekarpenak ikustarazten eta baloratzen dituzte, alegia: artean, teknologian, jakien kontserbazioan, filosofian, pertsonen zainketan, zientzian, literaturan, gobernuan.

Beste pertsona batzuk zaintzen ari diren gizonen, emakumeen eta umeen irudi erakargarriak sartzen dituzte.

Desberdintasun pertsonalak potentzialtasun bat bezala aurkezten dituzte, eta ez minusbaliotasun bat bezala (etnikoak, kulturalak, gaitasunak, adinak, janzteko moduak...).

Lanbideak erakusten dituzte sexu-bereizketarik egin gabe.

 Aipatzen dute kultura eta adin desberdinetako emakumeak daudela jarduera kulturaletan, fisikoetan, sozialetan eta politikoetan.

Herri deskolonizatuetako emakumeen eta gutxiengo etnikoen erantzunak ikustarazten dituzte gizartearen baitan.

Berdintasunezko jarrerak dituzten gizon, emakume, neska eta mutilak aurkezten dituzte, modu erakargarrian.

















2016/01/16

Emakumeen partaidetzaren garrantzia


Betidanik munduan emakumeak bigarren mailako herritarrak izan dira, edozein arlotan. Patriarkatuak ez die utzi gizartean parte hartzea. Hori dela eta, Historian zehar emakumeen partaidetza ez dela egon ematen du. Kultura, politika eta abarreko arlotan gizonek zeukaten boterea, beraz botererik gabe oso zaila izan da beraien eragina eta partaidetza gizartea aldatzeko eta emakumeen bizitza hobetzeko.
Historikoki leku publikoa gizonentzat izan dira eta leku pribatua emakumeentzat. Erdi Arotik XX. garren mende arte emakumeak aitaren, nebaren, senarraren menpe egon dira.
Dena den, gaur ikerketa feministei esker dakigu asko direla nabarmendu dituzten eta bere partcipación aktiboagatik prozesu artistiko, intelektual, politiko, sozial eta kulturaletan nabarmentzen dituzten emakumeak. Teoria feministak patriarkatutik eremu publikoko emakumeen baztertzean operatzen dituzten mekanismoak sumatzea posible egin du gainera. Goian aipatu dudan moduan partaidetza publikoki izan behar denez, patriarkatuak diskriminatu ditu emakumeak.
Emakumeen presentzia gaur egun aldi bakoitzean mugarri kultural, sozial desberdinetan ( zinema, antzerki, musika, literatura), politikoko baliabideetan, komunikabideetan, etab. handiagoa izatea benetakoa izan arren; bada ere partaidetza honek diskriminazio larriko esistentzia bereizgarri izatea.  Eta da emakumeek eremu guztietan botere baliabideetarako eta erabakiak hartzerako sarbide txikiagoa aurkitzen dutela, sustapen txikiagoa eta eragin txikiagoa emaitza dituen. Gainera murrizketa desberdinak eta oztopoak topatzen dituzte aukera estereotipatuko irteten direnean eta espezialitatetara edo sektore haietara sartzen dira gehienez egon dira gizonek hartuta.
Egoera ikusita, funtsezkoa da baterako hezkuntzaren printzipioak ematen dituzten eta sexuen arteko berdintasuna balio zentrala den hezkuntza-prozesu batzuk mutilei eta neskei erraztuz emakumeen arteko etorkizuneko desberdintasuneko eta gizonetako prebentzio lana garatzea.
Halaber, ezinbestean hartu behar da kontuan kulturak gizakiaren nortasunaren eraikuntzan pisu oso handia eduki arren ez dela estatikoa sozialki ezarritako genero-eredu kulturalen aurrean norbanakoak duen jarrera. Neska-mutilen nortasunen eraketan mota anitzeko elkarreraginak izaten dira kontraesankorrak eta senideekin, berdinekin eta helduekin negoziatuak, tartean, eta elkarreragin horiek neska-mutilok bizi diren gizarte-inguruneetan ezarritako elkarrizketa guztietan gertatzen dira. Hala, eredu eta arau sozialak zalantzan jartzen dira beren biografia pertsonaletan, askotariko bizipenei bide emanez, bizialdi osoa dirauen prozesu batean.
Horrenbestez, maskulinotasun- eta femeninotasun-ereduek genero-modu bat hegemonikoki agindu arren, modu asko dago generoa habitatzeko.
 Beraz, funtsezkoa da eskola-ingurunean, ikasgelako eta ikastetxeko elkarreraginak direla medio, eratzen diren botere-harremanak agerian jarri eta aztertzea, arreta handia eskainita sozialki indartutako estereotipoen araberakoak ez diren pertsonei, rol jakin batzuk esleitzeak sexismoa, homofobia, transfobia sustatzen dituelako, emakume- eta gizon-jokabide jakin batzuk besterik ez direnez onesten.


2015/12/15

Errepresentazioa eta denboraren erabileraren inguruan hausnartzen


Jolastokiaren eremuan eta erabileran neska eta mutilen arteko desberdintasunak oso nabariak dira. Gainera, erabilera eredu hauek oso gutxi aldatu dira heziketa mistoa eskoletan ezarri denetik.
Nire ustez jolastokiaren eraldaketa erlatiboki erraza da, hezkidetzaren beste alderdi batzuek azaltzen dituzten zailtasun eta esfortzuekin konparatzen badugu. Jarrera aldaketek, material didaktikoaren sorrerak eta errepasoak, curriculumean aldaketek esfortzu handiagoa eskatzen dute.
edozeinek ikusi dezakeen bezala -gehiago oraindik irakaskuntzako profesionalek- neskek eta mutilek jolastokia modu oso desberdinean erabiltzen dute.
-Erabiltzen dituzten espazioen zabalerari dagoionez, mutilek neskek baino eremu zabalagoak erabiltzen dituzte.
-Espazioaren kalitateari dagokionez, neskek marjinalak diren eta identifikazio falta duten espazioak erabiltzen dituzte, mutilek espazio zentralagoak erabiltzen dituzten bitartean.
Ondorioz, espazio bakoitzean burutzen diren jarduerak, modu desberdinean baloratuak dira:
-Mutilek, alde batetik,  beren jolas-garaia sozialki baloratuak diren ekintzetan ematen dute: kirolean, adibidez; futbolean, zehazki.
-Neskek, beren jolas-garaia leku ezberdin gehiagotan ematen dute, hain baloratuta ez dauden ekintzetan, denbora-pasa edo entretenimendutan: goma-saltoan, kromotan, dantzan, patinatzen, hitz egiten, briletean jolasean...
Espazioa ez da gizarte antolaketa ezberdin baten isla soilik, gainera, ezberdintasun hau erreproduzitu eta betikotu egiten du. Beste era batera esanda: espazioaren nanaketak erabilera baldintzatzen du. Jolastokia, mutilek espazio gehiago, leku zentralagoak edo garrantzitsuagoak erabili ditzaten aurreikusten eta baimentzen bada, eta neskek, marjinalenak, argi dago nesken eta mutilen arteko jarreraren inguruan eredu jakin batzuk transmititu eta indartzen ari direla.
Ikusten dugunez ikastetxeen erronka handia da. Beraz erronka hori lortzeko esku hartze hauek egitea proposatzen ditut:
-Genero estereotipoak jarraitzen ez dituzten espazioak erabiltzea bultzatzea.
-Nesken eta mutilen arteko elkarrekintza-mota aldatzea.
-Neskak kanpoko espazioak erabiltzera animatzea, baita ariketa fisiko gehiago egitera ere, haien gustukoak diren jarduerak bultzatuz.
-Espazioare erabilera baldintzatzen duten hierarkiak apurtzea.
-Neskek erabiltzen dituzten espazioei nortasun eta garrantzia handiagoa ematea.
-Espazioen dibertsifikazioa bultzatzea.
-Mutilentzako kirol eta lehia-jolasen arrean beste aukera batzuk ematea.














2015/12/12

Hizkuntza ez sexistari buruzko hausnarketa


Hizkuntza bat ere ez da berez sexista, baina izan, bai, sexista izan daiteke pertsonek emandako erabilera. Finean, hizkuntza da pentsamoldearen adierazpidea, hala nola, balioena, sinesmenena eta gizartearen aurreiritziena, bai sexuari dagokionez, bai arrazari, erlijioari, gaitasunari eta abarrei dagokienez.

Hizkuntzak, gure erreferentzia pertsonalen eta sozialen isla den heinean, gizartean ezarritako balioak eta estereotipoak transmititu ditzake estereotipo sexistak barne; baina, era berean, horiek guztiak eraldatzeko primerako bitarteko bihurtu daiteke. Horretarako, emakumeen inguruko lexikoaren zati handi baten zama negatiboa aztertu behar da; genero gramatikalaren erabileran bazterketa zer-nola islatuta dagoen egiaztatu; hizkuntzaren erabilerarekiko jarrera kritikoa garatu, eta erabiltzeko modu positiboagoak eta errespetuzkoagoak proposatu.
Hizkuntzaz gainera, garrantzitsua da hizkuntza bitartekari den komunikazio-ekintzak aztertzea. Honako hauek aintzat hartzen dira komunikazio-ekintzen barruan: ahozko hizkuntza (tonuak barne), ez-ahozko hizkuntza, gorputz-hizkuntza, begiradak eta komunikazio-elkarreragina gertatzen den ingurunea; hots, hizlariak zer posizio duen, pareko pertsonentzat zenbateko erakargarritasuna duen, pertsonek zer etiketa jartzen dizkioten elkarri, etab.

Ikuspegi horren arabera aztertu da hizkuntzaren erabilera, sexuka. Ikerlanen arabera, generoa gizarteratzeko prozesuek zehazten dute zein motatakoa izango den gizonen eta emakumeen artean ezarritako komunikazioa. Ikerlan horiek ahozko komunikazioaren azpikodeak dituzte hizpide; hizkuntza femeninoa intimistagoa, deskribatzaileagoa, xehetasun gehiagokoa eta analitikoagoa da; maskulinoa, berriz, sintetikoagoa, oldarkorragoa, ebazleagoa eta formalagoa. Emakumeek hizkuntza zalantzatiagoa erabili ohi dute, galdera eta kortesiazko esapide gehiagokoa. Segurtasun-ezaren isla izan daiteke hori, batez ere esparru publikoko hizkuntzan.

Gizonek intimotasunari loturiko elkarrizketak saihesten dituzte; emakumeek, berriz, beren artean beren arazoez hitz egiteko joera dute. Genero-indarkeria gainditzeari loturiko ikerlanen arabera, emakumeak ahaldundu egiten dira, beren inguruneko kideekin hitz egitean, eta, hartara, gai izaten dira, esaterako, tratu txarrez jabetzeko eta horiei aurka egiteko.

Ikastetxeetan erronka batzuen artean, modu kontzientean gauzatu behar dira komunikazio-ekintzak ikasleekin elkarreragitean, errieten eta laudorioen sexukako banaketaz, gure jokabideak berdinen taldean izan dezakeen ondorioez eta komunikazioa gertatzen den uneko hierarkiak komunikazio-ekintzaren beraren interpretazioa baldintzatu dezakeen moduaz jabetzeko.

Halaber, ikasleen arteko komunikazio-ekintzei erreparatuko diegu. Diskurtsoaren analisian hainbat espazio identifikatu dira, emakumeei zuzendutako hizkuntza iraingarria egituratu dutenak; esaterako, kirol-talde asko. Hala, ez da neutroa hizkuntza-mota horrek jarreren garapenean duen eragina. Gazteen eta nerabeen komunikazio-ekintzen azterketaren bidez, etikaren hizkuntza eta desiraren hizkuntza bereizi dira afektuzko harremanen eta sexu-harremanen inguruko elkarreraginetan. Emaitzetan egiaztatu denez, boterezko komunikazio-ekintzak ere egiten dira, besteak zer edo zer egitera bortxaz behartuta, kasu.



2015/12/01

Emakumeen presentzia eta ekarpenei buruz hausnartzen


Historian zehar emakumeen ekarpenak desagertuta egon dira edozein arlotan: literaturan, matematican, zientzian, artean, musikan.... ematen du idazlerik, margolarirk, zientzialaririk etabarreko disziplinako egilerik ez direla egon. Harrigarria benetan.
Zorionez ikerketak direla eta badakigu kontatu digun historia ez dela egia. Hala ere emakumeek gizarte matxista honetan zaila izan dute. Adibide batzuk jarriko ditut:
Historian zehar emakumeak zailtasun handiak izan ditu, gizonek nola izan behar zuen bere bizitza, teoria asko bidez, beti erabaki zutelako haiengatik ideologia posible bakarra zen erlijioak, batetik, emakumearentzat gehiago emazteko eta amako, eta beste bategatika baino beste ofiziorik ez zuelako baimentzen kulturara, ikasketara eta sorrerara hurbiltzeko bezala adibidez: “Emakumeek ez dute sortu behar giza espirituaren arnas hartze eder hori estaltzen duzulako seme-alabak ekarriz mundura”, hauek bezalako teoriak eta emakumearen garuna gizonarena baino txikiagoa zela esaten zen eta horregatik ahalmen gehiagok, emakumea hornitu lan intelektualerako ez zegoenak, zituen haiek esan dira eta historian zehar garatuta.
Baina ez du behar hain urrunera joatea ideologia hau duela oso gutxi nagusi izan dela gure gizartean ikusteko.
Gerra Zibilaren ondoren Sail Femeninoak egiten zuen, batez ere abertzale onak, emazte onak  izateko gazteen heziketan erdiratutako heziketa femeninoaren esklusiboa den kontrola doktrina frankista era arduratsu eta saiatuan hedatu zuten, horrela bai homilietan bai Gizarte-Zerbitzuan bere gutxiagotasuneko emakumeak konbentzitu zituzten gizonen aurrean.
Sail Femeninoak irakatsi zien “adimena zela gizon gauza, emakumearen funtzio soziala gizakia sortzailea, Jainkoak gizonen adimenetarako gordeta, beste menesteresalento batzuetan dagoelako aritu ezin den funtzio haietako bere etxean zerbitzatzekoa zena; guk" ezin dugu egin egindako gizonek ematen digutenak ezer gehiago".
Historialari-liburuak, kritikariak edo biografoak da, izan duten mugak emanda, edozein alorretan emakume lan gutxiago dagoen, baina sorrerako munduko presentzia femeninoa hain urria bai transmititu dute izan ez zen egia.
Emakumeak beti sortu duelako, eta batzuk haietako batek ezagutzea eta bere garaiko ospea izan zituzten, gutxi ausartu zirela edo pentsamendu nagusia desafiatzeko familiaren euskarria izan zuten. Sistematikoki gertatu dena bere lana isildu dela da.
1970etik aurrera azken hamarkadetan, feminismoa Estatuan goraka hasi zen urtea egin dute ikerketak eta margolarietako, eskultoreetako, dramagileetako, olerkari, saiakera-idazleetako, nobelagileetako edo historian egon diren konpositoreetako kopurua zenbatu digutena zenbatua askoz handiagoa izan dela erakutsi duten ikerketak. Eta oraindik faltak aurkitzeagatik egiten du.
Nire ustez hau da ikastetxeetan geratzen den erronkarik handienetariko bat emakumeen ekarpenak curriculumean naturaltasunez sartu.












Antologia baten parte hartu dut emakumeen ekarpenak agerian jartzeko hori dela eta hiru ipuin argitaratu didate. Antologiaren lehenengo zatian Maria Blanchard-i buruzko ipuina, bigarrenean Ángeles Ruiz (andereñoa) lehenengo e-book sortzailea eta Josefa de Jovellanos olerkaria, hirugarrena (hau ateratzeko dago).
Hona hemen argitaratuta daudenak jadanik.




eta







2015/11/28

Legediaren inguruan hausnarketa


Lehenengo eta behin legedia emakumeen eskubideak legedia izatea ondo dago, baina batera tristura ematen dit. Betidanik historian emakumeen egoera ulertezina iruditu zait. Ezin dut ulertu nola munduko erdiak zapaltzen du beste erdia. Hori dela eta legedia izateak kontraesan sentimenduak sortzen dizkit emakumeok gizakiak garenez ez dugulako baimenik behar.
Dena den, gauzak horrela eta emakumeen egoera txarra horretatik ateratzeko ondo dago legedia. Asko egon dira eta daude, baina Euskadin , hezkuntzan batez ere, egidakoei buruz hitz egingo dut.
Duela urte batzuetatik hona Euskadin ikastetxeetan hezkidetza lantzeko legeak egon dira, Otsailaren 19ko 1/1993 Lege bat atera zen, horretan Euskal Eskola Publikoari buruzkoak 3. artikuluko 1. puntuan eskola izan behar dela anitza, elebiduna, demokratikoa... "irakasten denaren hezkidetzazko izaera bermatzea". Hau irakurtzen dudanean pena ematen dit hogei urte ondoren ez garela ailegatu ikusten dut eta. Hala ere, ikuspuntu positibo batetik urrats oso garrantzitsua izan zela pentsatzen dut. Geroago 2005eko legea hobeagoa eta aurreragoa da. Curriculumaren edukia dela eta otsailaren 1eko 4/2005 legeak, ikasmaterialarena otsailaren 18ko 4/2005, prestakuntzarena....
Nire ustez legeak ezinbestekoak dira baina ikastetxeetan formakuntza falta da gizartean zein ikastetxeetan uste hau oso zabalduta dago: emakumeen eta gizonen berdintasuna ia-ia lortuta dago. Egia da emakumeek lan-merkatuan parte hartzen dutela, hezkuntza-maila guztietara eta kultura hel daitezkeela, baina oraindik gizartean berdintasun-gaietan dagoen defizit garrantzitsua erakusten dute hainbat datuk: lan-merkatuari buruzkoek; ekonomiaren, kulturaren eta zientziaren alorretan erabakiak hartzeko esparruetan emakume gutxi daudela adierazten dutenek; partaidetza soziopolitiko baxua erakusten dutenek; emakumeen aurkako indarkeriari buruzkoek; pobreziari buruzkoek eta abarrek.
Datu horiei lotuta doa nire definizioa benetazko berdintasuna ez arlo batzuetan eta besteetan ez, alde batetik eta bestetik genero-indarkeria desagertzea, honekin amaitzen dugunean berdinak izango gara.
Gener-indarkeria sexismoan eta emakumeen eta gizonen arteko desberdintasunean oinarritutako sistema baten ondorio larriena da.
Ikerketek erakusten digute nesken eta mutilen arteko harremanek asimetrikoak izaten jarraitzen dutela, eta egoera asko abusuan oinarritua daudela; gaitasunak, trebetasunak eta bizitza-proiektuak generoarekin loturik daude oraindik; curriculum-edukietan, emakumeen ekarpenak ez dira ikusten, eta sexismoa eta genero-indarkeria nerabeen eta gazteen bizitzen garapenean eragiten ari diren errealitateak dira.
Ikusten dugunez, datuak ikusita eskolak erronka handia du:
-Eskolak ikasleen arteko botere-harremanak aldatzen lagundu dezake, behar diren aldaketak eginez, berdintasunean oinarritutako sozializazioa ziurtatzeko. Sozializazio horrek identitate-aniztasuna errespetatu behar du, eta nesken eta mutilen garapen pertsonala ahalbidetu.
Eskola leku pribilegiatua da aldaketa handiak hasteko, baina berak bakarrik ezin dio lan horri heldu, beste erakunde eta gizarte eragile batzuen laguntza formalagoa behar du, baita hurbileko hezkuntza-komunitatearen zuzeneko laguntza ere.
-Eskola-komunitate osoaren atxikimendua lortzea, genero-indarkeriari aurrea hartzeko, kasuak lehenbailehen detektatzeko eta biktimei arreta egokia eta eraginkorra emateko.
Emakume eta gizonen berdintasuna eta hezkidetza eskolan landuz gero, epe luzera sexismoa etengabe deusezta daiteke eta, horren ondorioz, genero-indarkeriari eusten dioten balioak eta portaerak ere bai. Hala ere, datuek erakusten digute berariazko esku-hartzeak egin behar direla genero-indarkeriari aurrea hartzeko, gizarte-arazo horri epe motzean erantzun eraginkorra eman ahal izateko.














2015/11/27

Legedia gugana hurbiltzen

Legedia gugana hurbiltzen

B. AUKERA

Bigarren helburu estrategikoa aukeratu dut.

ESKOLA MISTOAN ERALDAKETA-PROZESUAK BULTZATZEA HEZKIDETZAZKO ESKOLA BATERANTZ JOATEKO.

Helburu espezifikoak:

1. Ikastetxeek beren kulturan, politiketan eta jardunbideetan genero-ikuspegia txerta dezaten bultzatzea.

Ekintza:
Ikastetxe mailan, hau da, dokumentu guztietan hizkuntza zaindu, curriculuma berraztertzea genero-ikuspegia aintzat hartuz, ikasliburu eta material didaktiko inklusiboak eta hezkidetzaren aldekoak aukeratzea, familiak hezkidetzan inplikatzea.
Askotan ez da erraza ikasliburu eta material didaktiko inklusiboak aurkitzea hori dela eta nik proposatuko nuke irakasle bakoitzak bere materiala egitea eta erabili baina ez anexo moduan baizik eta naturaltasunez, hau da, Hizkuntza ematerakoan, gaztelania, euskera edo ingelesa, publizitate gaian ikuspegi kritiko eman, iragarkiak aztertu.
Ikasgai guztietan emakumeak agerian jartzea, baina batean, literaturan, proposatuko nukeena honako hau da:
Ikasleek ikerketa bat egin dezaten,  Historian zehar emakumeek egindako lanak bilatzea, haiek ikusteko emakumeek betidanik idazleak, margolariak, musikagileak, matematika, zientifikoak,... egon direla baina patriarkatuak emakumeen lanei ez die garrantzirik eman eta izkututa geratu dira, gizonen atzean.
Ikasle bakoitzak edozein arlotako emakume baten biografia bat aukeratu eta gelako blogean eskegi gainontzeko ikasleek irakurtzeko eta ikasteko.

Onurak:
Benetazko historia ezagutzea, beren ikasketak aberaztea, pertsona hobeagoak emakumeenganako errespetoa izango dute eta.

Lorpen adierazleak:
-Ikasleen sentsibilizazioa hezkidetzan.

2. Tutoretza eta orientazio-planetan genero-ikuspegia txertatzea.

Pertsona balio sexistak dituen gizarte batean hezi gara, eta genero jakin baten arabera sozializatu. Beharrezkoa da sozializazio berezi eta sexista horri antzematea, jakiteko noiz mugatzen dizkigun gure jokabideak, gure bizi eta lanbide-itxaropenak, gure gaitasunak... Eurydice azterlanak dioenez, irakasleek uste dute berdin tratatzen dituztela neskak eta mutilak, baina praktikan eta modu inkontzientean, pasibotasuna eta konformismoa sustatzen dute neskengan, eta independentzia eta banakotasuna mutilengan.
Hori dela eta honako ekintza hau proposatuko nuke:
Ikastetxeko orientatzaieak irakasleriarekin "Las desigualdades de género en la elección de itinerarios" Cuadernos de Pedagogia aldizkariaren artikuluari buruzko tertulia dialogikoa egitea, irakasleriak aurreko esandaz hausnartzeko eta horren ondorioz ezberdintasun horrekin amaitzeko akordio batzuetara ailegatzea.
Aipatutako artikuluarekin ikasleekin tertulia bat egitea itinerarioei dagozkien mitoak desagertzeko eta ikasle guztiek itinerarioak aske aukeratzeko.

Onurak:

 Neskek estereotiporik gabe  itinerario  aukeratuko dute, beraz nesken autoestima eta autokonfidantza handiagoa izango da, libreagoak ere izngo dira.

Lorpen adierzleak:

Itinerarioa aukeratzeko moentuan eraldaketak daudela.

3. Eskola-komunitateko arlo ezberdinen arteko lankidetza bultzatzea.

Ekintza:

Familiekin aurreko artikuluarekin terulia egitea. Azterlanen arabera hezkidetza familiekin lantzen dugunean ikasleengan eragina handiagoa dauka.

Onurak:

Familien inplikazioak eraldaketa handia lortzen da.

Lorpen adierazleak:


Hezkidetzazko eskolarantz urratsak ematen direla.
 








 




2015/11/18

Jai-ospakizunei buruzko hausnarketa

JAI-OSPAKIZUNEI BURUZKO HAUSNARKETA

Gaia aztertu eta sakondu ondoren gizartearen argazkiak direla esan dezakegu. Jaietan eta ospakizunetan ikusten dugun ezberdintasuna eta genero indarkeria egunerokoak dira. Aintzinakoa etortzen direnez biek ezberdintasuna islatzen dute eta horren kontra jo behar dugu baina jaietan gertatzen diren emakumeen kontrako indarkeriak asko kezkatzen nau. Betidanik jaietan indarkeria egon da, izkututa. Une honetan begi bistan geratzen ari da eta honek lagunduko du asko horri aurre egiteko. Aurreko udaren kanpainak ondo egon dira jendeak burua horretan kokatzeko eta erantzunkizuna hartzeko: lagunen artean babestu eta lekukook agresioak gelditzeko.
ikastetxeei dagokienez genero-indarkeriari aurrea hartzea oso premiazkoa, beraz ezinbesteko dugu hezkidetza lantzea balio sexistak emakumeen eta gizonen berdintasun-balio bihurtzeko. Horretarako, aurrerapenak aztertu behar dira, hezkidetzaren alorrean jarraitzen duten defizitak identifikatu behar dira eta hezkuntza-komunitateak dituen erronka berriak definitu behar dira.
Nire ustez momentu honetan Hezkuntzan honako hauek erronkak ditugu:
-Hezkidetzan oinarritutako eskolaren eredua sakon aztertzea, eta genero-ikuspegia ikastetxeetako kultura eta praktiketan sartzea planteamendu integral batez.
Berriki egindako ikerketek berretsi dute eskola-sisteman, orain ere, sexismoa eta genero-estereotipoak gertatzen direla zenbait alderdiren bitartez, besteak beste: ikstetxearen beraren antolamendua, irakasleen jarrerak eta itxaropenak, curriculum kademikoa, ikasten diren eta ikasten ez diren gaiak, ikasliburuak eta ikasmaterialak, hezkuntza-eta lanbide-orientabidea, hizkuntza, espazioa, ikaskideekiko harremanak...
-Harreman afektibo-sexualak izateko eta elkarrekin bizitzeko heztea, aniztasun sexualean eta emakumezkoen eta gizonezkoen berdintasunean oinarrituta.
Sexu-hezkuntzari buruzko kezka dago hezkuntzaren arloan. Aurrerapenak egin badira ere, egiaztatuta dago harreman afektibo eta sexualek, neurri handi batean, sexismoaren eragina jasaten dutela oraindik ere.
-Eskola-komunitate osoaren atxikimendua lortzea, genero-indarkeriari aurrea hartzeko, kasuak lehenbailehen detektatzeko eta biktimei arreta egokia eta eraginkorra emateko.
Hezkuntza-komunitatea oinarrizko elementua da haurren eta gazteen prestakuntzan, eta, beraz, behar-beharrezkoa da eragile aktibo bihurtzea genero-indarkeriaren aurka borrokatzeko: prebentzio goiztiarretik haita, arazoa lehenbailehen detektatu eta arreta egokia eskaini behar da.
Txostenek azaltzen dute, estereotipoek irauten duten arren, genero-indarkeriaren biktimak eta erasotzaileak oso gazteak direla.
Segurtasun Sailak eskainitako datuen arabera: 2012an bikotekide edo bikotekide ohiaren indarkeriaren biktima izan zirela salatu zuten emakumeen %34k 30 urte baino gutxiago zuten. Askatasun sexualaren aurkako erasoak balira, zenbakiak argi eta garbi adieraziko lukete emakumeek zenbat eta gazteago izan oeduan eta arrisku gehiago dutela mota horretako indarkeria sufritzeko. Izan ere, jasandako indarkeria jakitera eman duten biktima guztietatik % 66k 30 urte baino gutxiago du.
Hau ikusita arazoa larria dela esan dezakegu, beraz ikastetxeetan genero-indarkeria lantzea ezinbestekoa da, hori dela medio seguru nago jaiak zein ospakizunak hobetuko direla: emakumeek erasok ez jasateko.

2015/11/15

Feminismoaren aurrerapenei buruzko hausnarketa


Feminismoaren lana aztertu ondoren lortutako bost gauza aipagarrienak honako hauek izan daitezke:
1. Emakumeak bigarren eta goi mailetako ikasketetara ailegatzea.
2. Lan merkatuan sartzeko aukera.
3. Sexualitate-orientazioa aukeratzeko aske izatea.
4. Emakumeen kontrako indarkeria gizarteratzea, ez izkutatzea.
5. Emakumeen kontrako indarkeriaren kontrako lege integrala.
 Falta diren bost ideia honako hauek dira, nire ustez:
1. Feminismoa agertu zenetik berdintasunaren alde aurrerapenak egin dira baina atzerapenak ere, egia esan asko kostatzen zaigu berdintasuna erreala lortzea. Honekin lotuta une honetan atzerakada handi bat dago. Azterlanen arabera nerabeei eta gazteei bai neskeei bai mutilei gaur egun matxismoa errekonizitzea kostatzen zaie. Hainbat jokabide normaltzat hartzen dute.  Are gehiago brdintasunari buruz haiekin hitz egiten dugunean esaten dute nekatuta daudela gaiaz, eta ez dela hainbesterako. Egoera honek kezkatzen nau. Ikastetxeetan berdintasunaren aldeko hausnarketa eta jokabideak berpiztu behar ditugu.
2. Aurrekoarekin lotuta klaustroetan formakuntza ematerakoan gizon irakasleek ere ez dela hainbesterako esaten dute: berdintasunaren alde daudela, berdin tratatzen dituztela neskak eta mutilak... Baina ez dira konturatzen espektatiba ezberdinak dauzkagu. Adibidez mutilak teknologiarako onak dira eta neskak zaintzarako ogibideetan, eta hau konturatu gabe transmititzen diegu. Curriculumari dagokionez, errotik barneratutako espektatibak aldatu behar dugu. Neskak bigarren maila eta goiko mailetara ailegatzen dira baina lan munduan "techo de crital" delakoarekin topa egiten dute. Hau landu behar da.
3. Jakin badakit ikastetxe batzuetan espazio antolamendua lantzen ari direla neskei espazioa uzteko edo emateko asmoz. Ondo dago baina hemen ere beste urrats bat eman behar dugu: espazio antolamendua aldatzeagatik gauzak ez dira konpontzen, aztertu behar dugu zer nolako harremanak dituzten neske mutilen artean, harreman onak izatea landu behar dugu, hau da, ezin da permititu mutil batek neska bati jotzea, ezin dugu esan bere garapena dela. Indarkeroa 0- 0 urtetik sustatu. Espazio eta harremanak batera landu.
4. Emakumeen kontako indarkeriarekin amaitzeko asko falta da, ez da lortu. Erasotzaileak seguruak dira. Beraz neske zein ez diren erasotzaileei konfidantza eta segurtasuna eman erasotzaileei aurre egiteko. Sexismo, arrazakeria... ekiditzeko. Neska eta mutilen arteko harreman berdinak eraikitzeko.
5. Segurtasun horrek neske eta ez diren erasotzaileek berdintasunaren alde lan egiteaz aparte emakumeen kontrako indarkeriari aurre egingo diote. Gizon eredu tradizionala, hegemonikoarekin amaitzeko.
Aurrekoan esan dudan moduan, ikastetxeetan gizartean gertatzearekin bat datoz sexismoa oso barneratuta daukagu hori dela eta oso zaila da askotan errekonozitzea. Hezkuntza bera gizartean murgilduta dago, beraz horretatik atera behar da erraz lan egiteko. Ezin esan daiteke eskola-erakundea denik genero-estereotipoak eskuratzeko prozesuen erantzule bakarra. Eta hau oztopo handia da.
Hezkuntzan bost ideia feminista aurrera eraman ditzakegula ilusioz esan dezkegu. Ezkutuko curriculuma (inplizituki funtzionatzen du, kultura-edukien, errutinen, elkarrekintzen eta eta eskola-zereginen bitartez), curriculum honetaz hausnartzea eta horren kontrako jokabideak adostea. Guzti hau egingo bagenu ikastetxeak hobetuko lirateke.


















2015/11/08

GENERO INDARKERIA LEKU GUZTIETAN



Egia esan, jarri dudan izenburua nire hausnarketa da:  genero indarkeria leku guztietan eta eguneroko gauza bat da.
Egunero iragarkietan emakume eta okerrago neskak hipersexualizatuak agertzen dira, txisteak, emakumeei buruko komentario matxistak emakumeok jasaten ditugu.
Berriki gertatu denez gaiarekin lotuta eta oso larria denez aurreko astean gertatutako pasadizo bat hemen kontatuko dut.
Irakasle gelan batean Heziketa fisiko irakasle mutil bat (gaztea) ordenagailuan lan egiten zegoen, oso pozik bere lana ondo geratzen zen eta, berak komentatuta ozenki, lana amaituta inprimatu nahi zuen baina arazoren bat izan zuen eta honako esaldia bota zuen: "los ordenadores como nosotros, bien. Las impresoras como las mujeres lentas y torpes" (gastelaniaz esan zuen), nire ustez hau genero indarkeria da.
Ildo honetatik jarraituz, ikerlanen arabera nerabe eta oso gazteak direnen artean tratu txarrak gero eta gehiago ematen direla.
Datuak hor daude: FRA-Oinarrizko Eskubideen Europako Agentziak 2013an argitaratutako datuen arabera, hiru emakumetik batek indarkeria fisiko eta/edo sexu-indarkeria pairatu du 15 urte zituenetik. EBn, emakumeen % 18k jazarpen pairatu du 15 urte zituenetik. Nire ustez datu hauek kontutan hartu behar ditugu nerabe eta gazteak biolentziarekiko lotura kezkatzekoa da. Datuak ikusita genero indarkeria bai bikotean bai bikotetik kanpo ematen direla argi dago.
Nerabeen %25ek pairatzen ditu abusu psikologikoak edo fisikoak hitzorduetan (James, West, Deters eta Armijo, 2000).
Europako hainbat herrialdetan egindako ikerlanak aztertu dituzte. Ondorioetako bat: neska gazteek emakume zaharragoek baino eraso gehiago izaten dituzte, batzuetan kontrakoa pentsatu arren.
Familiek eta irakasleek ezer gutxi dakigu neska-mutilek orohar dituzten harremanez eta bereziki internet bidez dituzten harremanez. Pentsatzen dugu genero indarkeria harreman egonkorrei eta adin jakin bateko pertsonei lotuta dagoela, aipatutakoaz ikusi dugu ez dela horrela, baina genero-indarkeriaren legeak uste hori indartzen du.
Goian esan dudan bezala genero indarkeria eguneroko gauza bat da, dena den askotan jendeari ikusta kostatzen zaio naturalizatuta dago eta.
Nik uste dut indarkeriaren naturalizazioa indarkeria sinbolikoan datza, txikitatik umeek leku guztietan indarkeria ikusten dute: estereotipoak, mutilak eta emakumeak izaten ikasten dute, mutiak sendoak, aktiboak, neskak ahulak, dependienteak; indarkeria gizartean errotuta eta presente dago. Hori dela eta indarkeria sinbolikoari garrantzia eman behar zaio kulturan indarkeria justifikatzeko eta legezkotzat, normala, arrunta eta ona izatea sustatzen du eta.
Nire ustez ikastetxean honako erronka hauek ditugu:
Lehenengo eta behin indarkeria ikusarazi, baina hau lortzeko indarkeria desnaturalizatu eta prebenitu ezinbestekoa da.

"ZERO TOLERANTZIA ZERO URTETIK" jarduerak ezartzea. "Ezetz eta ezetz" irakatsi. Adiskide-harremanak sustatu seguruak sentitzeko lagunek babestuko dituzte eta. Helduok neska-mutilei entzun indarkeria-motak aipatzen dituztenean, indarkeria horiek ez txikiagotu eta kasu horietan ez erabili bitartekaritza. "Salatari" hitza ondo konprenitu, salatzen dutenek ez dira salatar hutsak, baizik eta ausartak.