2015/11/08

GENERO INDARKERIA LEKU GUZTIETAN



Egia esan, jarri dudan izenburua nire hausnarketa da:  genero indarkeria leku guztietan eta eguneroko gauza bat da.
Egunero iragarkietan emakume eta okerrago neskak hipersexualizatuak agertzen dira, txisteak, emakumeei buruko komentario matxistak emakumeok jasaten ditugu.
Berriki gertatu denez gaiarekin lotuta eta oso larria denez aurreko astean gertatutako pasadizo bat hemen kontatuko dut.
Irakasle gelan batean Heziketa fisiko irakasle mutil bat (gaztea) ordenagailuan lan egiten zegoen, oso pozik bere lana ondo geratzen zen eta, berak komentatuta ozenki, lana amaituta inprimatu nahi zuen baina arazoren bat izan zuen eta honako esaldia bota zuen: "los ordenadores como nosotros, bien. Las impresoras como las mujeres lentas y torpes" (gastelaniaz esan zuen), nire ustez hau genero indarkeria da.
Ildo honetatik jarraituz, ikerlanen arabera nerabe eta oso gazteak direnen artean tratu txarrak gero eta gehiago ematen direla.
Datuak hor daude: FRA-Oinarrizko Eskubideen Europako Agentziak 2013an argitaratutako datuen arabera, hiru emakumetik batek indarkeria fisiko eta/edo sexu-indarkeria pairatu du 15 urte zituenetik. EBn, emakumeen % 18k jazarpen pairatu du 15 urte zituenetik. Nire ustez datu hauek kontutan hartu behar ditugu nerabe eta gazteak biolentziarekiko lotura kezkatzekoa da. Datuak ikusita genero indarkeria bai bikotean bai bikotetik kanpo ematen direla argi dago.
Nerabeen %25ek pairatzen ditu abusu psikologikoak edo fisikoak hitzorduetan (James, West, Deters eta Armijo, 2000).
Europako hainbat herrialdetan egindako ikerlanak aztertu dituzte. Ondorioetako bat: neska gazteek emakume zaharragoek baino eraso gehiago izaten dituzte, batzuetan kontrakoa pentsatu arren.
Familiek eta irakasleek ezer gutxi dakigu neska-mutilek orohar dituzten harremanez eta bereziki internet bidez dituzten harremanez. Pentsatzen dugu genero indarkeria harreman egonkorrei eta adin jakin bateko pertsonei lotuta dagoela, aipatutakoaz ikusi dugu ez dela horrela, baina genero-indarkeriaren legeak uste hori indartzen du.
Goian esan dudan bezala genero indarkeria eguneroko gauza bat da, dena den askotan jendeari ikusta kostatzen zaio naturalizatuta dago eta.
Nik uste dut indarkeriaren naturalizazioa indarkeria sinbolikoan datza, txikitatik umeek leku guztietan indarkeria ikusten dute: estereotipoak, mutilak eta emakumeak izaten ikasten dute, mutiak sendoak, aktiboak, neskak ahulak, dependienteak; indarkeria gizartean errotuta eta presente dago. Hori dela eta indarkeria sinbolikoari garrantzia eman behar zaio kulturan indarkeria justifikatzeko eta legezkotzat, normala, arrunta eta ona izatea sustatzen du eta.
Nire ustez ikastetxean honako erronka hauek ditugu:
Lehenengo eta behin indarkeria ikusarazi, baina hau lortzeko indarkeria desnaturalizatu eta prebenitu ezinbestekoa da.

"ZERO TOLERANTZIA ZERO URTETIK" jarduerak ezartzea. "Ezetz eta ezetz" irakatsi. Adiskide-harremanak sustatu seguruak sentitzeko lagunek babestuko dituzte eta. Helduok neska-mutilei entzun indarkeria-motak aipatzen dituztenean, indarkeria horiek ez txikiagotu eta kasu horietan ez erabili bitartekaritza. "Salatari" hitza ondo konprenitu, salatzen dutenek ez dira salatar hutsak, baizik eta ausartak.










iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina