“Oraindik bada feminismoa matxismoaren bertsio femeninoa dela uste
duenik.”
Ezjakintasun
handi hori gainditu behar da historian zehar feminismoaren aldarrikapen nagusi
batzuk jakinaren gainean jartzen. Hau da, besteak beste nire ustez ahaztu
ezinezko lorpenak dira:
- Idealak (berdintasuna, eskubideak, herritartasuna,…) pertsona guztiontzat aplikagarriak dira
- Sufragio unibertsala
- Pariarkatuak sortutako sistemaren azterketa
- Ezberdinkeriei / indarkeriei aurre egiteko beharra
- Agenda politiko zabala
(…)
“Gizon-emakumeen
feministen borrokari esker gertatu dira gure jendartean
genero-berdintasunerantz egin diren urratsak, hau da, gizonen eta emakumeen
eskubideen arteko berdintasunaren alde lan egin dela."
Bidean
martxan egon arren lorpen batzuk eskuhartzeko aldekoak gara. Hau da:
· Aniztasunaren trataera
· Sexu / genero dikotomiaren apurketa
· Interzekzionalizazioa
· Sinismenak eguneratu / gaurkotu
Eta
eskuratzeko prozesuan legedia izango dugu ezinbestekoa eta lagungarri.
Horrez gain erakunde ofizialen konpromisoa funtsezkoa da kudeaketaz
aritzeko. Emakundetik hasita Marieneara heltzeko zerbitzu
desberdinekin batera aritzeko aukera dugu. Ez gara galduko! Eskeintzen dutena
aberatsa eta onuragarria baita.
"Hezkuntzari dagokionez, hezkidetza dugu feminismoak
gizonek eta emakumeek eskubide eta aukera berdinak izan ditzaten lortzeko
proposatzen duen tresna. Askotan neskek eta mutilek elkarrekin ikasten duten
egoera gisa definitzen den arren, gizonek eta emakumeek, beraien jokaera
sexuala edozin izanda ere, eskubide, aukera, tratu, betebehar, itxaropen,
baliabide, kargu, espacio, denbora, eskaera eta antzeko berdinak izan ditzaten
lortzea helburua duen esku-hartez prozesu hezitzailea da hezkidetza, generoen
arteko berdintasunetik eta genero-diskriminaziorik ezetik abiatzen dena.”
Hezkidetza
gauzatzeko ereduak izan beharko gara eta errealitatean esaten eta egiten duguna
ez dator bat. Hausnarketa ematen den bitartean pausoz pauso aurrera egingo dugu
jarduera txikiak gauzatzen eta berdintasuna aldarrikatzen.
Haur eta
Lehen Hezkuntzako ikastetxetan ideia feminista nagusi hauek lantzeko aldekoa
naiz:
- Feminismoa
Feminismoaz
informazioa ezagutu.
Historian
zehar feminismoaren alde gertatutakoa, protagonistak, lorpenak, nahiak,
helburuak,…jasotzen duen erakusketa osatu eskolako sarrera nagusian edo
Berdintasunerako Txokoan ipinitzeko.
Ikus-entzunezko
produkzioak, ekoiztutakoa, aritutakoa ikasturtez ikasturte eguneratu / osatu
eta jarduera zehatza(k) bideratu.
- Hiztegia
Hizkuntzaren trataeran hiztegi zehatza ezagutzea eta
erabilera sustatzea funtzeskoa da egunerokotasuneko harremanetan. Hiztegia behar dugu ikusten
eta bizi duguna aipatzeko eta elkarrekin komunikazioa izateko.
- Belaunaldi-aldaketak
Maskulinitate
eta feminitate berriko erreferenteak ezagutarazi beharko dira imitatzeko aukera
emanda.
- Migrazioak eta ekarpenak
Begirada
egozentrikatik irten behar gara eta eskola komunitatean elkartzen diren
kulturek, arrazek, etniek, sinismenek,… ekarpen anitzak eta aberatsak
dituztela onartu ondoren aurrera elkarrekin abiatuko gara hezkuntza prozesua hobetuz. Esan eta entzun beharko da.
- Eskubideak
Berdintasunaren
aldekoak garela aldarritatuz personen / ikasleen eskubideak eta betebeharrak ezagutu beharko dira identitateak errespetatzeko.
Hezkidetzak
feminismotik jasotako genero analisia erabiltzen du errealitatea aztertzeko eta
diskriminazioak gainditzeko hezkuntza-proposamenak eginez.
(*) Aipamenak “Genero-berdintasunean
hezteko gida”tik aterata
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina