GENERO-INDARKERIA
(hausnarketa)
1) Gazteak eta nerabeak
Estereotipo sexistak
oraindik ez direla desagertu dio “Jóvenes
y género. El estado de la cuestión” ikerketak. Horrela, gazteek gizonei
lotzen zaizkie ezaugarri onak dira: ausardia, tinkotasuna, autosufizientzia eta
konpetitibitatea. Emakumeei, berriz, edertasuna, sentsibilitatea,
mendekotasuna, barkatzeko eta ulertzeko gaitasuna, eskuzabaltasuna, pasibitatea,
ahultasuna eta mendetasun afektiboa.
Inés Alberdik esaten duen bezala, estereotipo sexisten
iraunkortasunak genero-indarkeria ezkutatzen laguntzen du, hasierako
faseetan agertzen denean zaila egiten zaie errekonozitzea eta gazteek hau
guztia naturala balitz bezala onartzeko joera izateko arriskuan daude.
Ideia hori iruditzen zait unitate
honen garrantzitsuenetariko bat: genero-indarkeria (eta horren oinarria den
guztia) ez dela naturala, ikasia baizik. Gizarte-eraikuntza bat denez, suntsitu
eta desagerarazi daiteke. Kulturak badu garrantzi haundia.
EMAKUNDEk egindako azken iragarkia aproposa iruditzen zait nerabeen
eta gazteen ikuspegia aldatzeko.
Verónica De Miguel Lukenek egindako “Genero indarkeriaren pertzepzioa nerabeen eta gazteen artean” ikerketan argitaratu ditu datu hauek:
-
Mutilen %33k onuragarritzat jotzen du
bikotekidea kontrolatzea.
-
Emakume gazteen %28ak aitortu egiten du bikotekidearen
kontrolpean dagoela.
Genero-indarkeria aztertzeaz
misoginia eta mikromatxismoak ere kontuan hartu behar dira. Misoginia
komunikabideetan, sineskeretan, ekintza eta ohituretan, legeetan eta politikan
espresatzen da. Mikromatxismoak maila sotileko tratu txarrak, indarkeria
psikologikoaren hasierako manifestazioak dira.
Ana Requenak eta Angels
Barcelók bideoan esplikatzen dituzten mikromatxismoak ematen diren eguneroko
egoerak:
Bideoan aipatzen dute irakurgaian
ere aipatutako ideia bat: genero indarkeria emakume guztiak erasotzen ditu eta
gizonei batere mesederik ez, ez baitu zoriontsuago egiten.
3) Genero-indarkerian
manifestazioen alderdi desberdinak:
-
Indarkeria sinbolikoa
-
Indarkeria psikologikoa: mehatxuak,
irainak, umilazioak, mespretxuak, arbuio afektiboa, elkarrekintza blokeatzea,
emakumearen inguru afektibotik bakartzea eta inkomunikazioa.
-
Indarkeria ekonomikoa: dirua
kontrolatzea, lan egitea debekatu edo familiaren onerako etxean geratzea
behartu, irabazitakoa eskatu edo bizitzeko behar duen beste ez eman.
-
Indarkeria fisikoa: bultzatzea, jotzea,
erretzea edota biktima erasotzeko armak edo beste tresna batzuk erabiltzea.
-
Indarkeria sexuala: helburua da
erasotuaren askatasun sexuala bortxatzea, indarra, mehatxuak edo dena delako
erabiliz.
Nire hitzekin
2 kontzeptuen definizioa:
-
Genero-indarkeria: emakumeek emakume
izateagatik jasaten dituzten tratu txarrak. Tratu txar horiek izan daitezke sinbolikoak,
psikologikoak, ekonomikoak, fisikoak edota sexualak. Genero-indarkaria, indarkeria sexista eta
indarkeria matxista sinonimoak dira.
-
Indarkeria sinbolikoa: indarkeriaren
bestelako manifestazio guztien atzean dago. Emakumeek munduko errepresentazioan
eta kontaketa misoginoetan barneratzen dute morala eremuan, biologia eremuan
eta adimen eremuan gutxiago direla. Patroi estereotipatuak, mezuak, ikonoak edo
zeinuak erabiltzen ditu indarkeria honek gutxiagotasunaren sinesmena
transmititzeko.
4) Genero-indarkeria: iazko datuak (2014koak)
-
Europan: 62 milioi emakumek jasan zuten
indarkeria sexista.
-
Estatuan: 126.742 salaketa izan ziren eta 54 emakume
hil zituzten.
5) Ikastetxearen lantzeko erronkak
Erronkak ugari
izango dira, baina ni hemendik hasiko nintzateke:
-
Emakumearen ezaugarri “onak” eta “txarrak”
desikasten irakatsi.
-
Materiala ondo aztertu eta aukeratu: ikusten
diren pelikulak, irakurtzen diren eleberriak, jotzen diren abestiak, … Txertatu
emakumeek egindako ekarpenak; adibidez, emakume zientzialariak edo filosofoak.
- Maitasun kontzeptua landu: dominazio-sumisio harremanak identifikatu eta berdintasunezko harreman mota desberdinak proposatu.
GENERO-INDARKERIA (hausnarketa)
ErantzunEzabatu