GENERO INDARKERIA GURE
INGURUAN?
“Europan, 2014an, 62 milio emakumek indarkeria fisiko edo sexuala
sufritu dute”, “Erasotutako
emakumeen %8ak 18 urte baino gutxiago zituen…Erasotzaileen %2ª 18 urtetik
beherakoa”.
Egoera hauek aldarrikatzen ditudanean, gizon batzuen (baita emakume batzuena era) itsukeria ezin dut jasan. Edozein motatako eta edonori (emakumea, gizona, neska, mutila, hetero ala gay, lesbiana, hots, persona) eragindako indarkeriaren kontra dagoen emakumea naiz. Hala ere, ezin da parekatzea emakumeen gizonen kontrako indarkeria puntuala, gizonek emakumeen aurka gauzatzen duten bortxakeria estrukturalarekin.

Irakurritato testutik, oso
kexkagarria iruditzen zait mutilen %30ak emakume bati senarrak eraso egiten
dionean, probokatzeko zerbait egin duela pentsatzea; baita nesken %28rentzako
erakargarriagoak izatea mutil oldarkorrak emakumeak ondo tratatzen dituztenak
baino.
Iritzi hauek gizarteak irakatsitakoak
izan arren, desikasi ahal direla ere gogoan izan behar dugu; beraz, hona hemen,
hezkuntzako langile moduan gure erronka haundienetariko bat.
Gazteen lehenengo harreman afektiboek etorkizunekoetan eragin handia izango dute, nerabezaroan izango dituzten esperientzietatik abiatuz eraikiko baitira. Hau dela eta, neskekin batez ere, maltxurrak diren mutilak, ikasten ez dutenak erakargarriak direlaren ideia…, ikasten dutenak, maitekorrak direnak, errespeto agertzen dutenak askoz xarmagarriagoak direlaren mezuarekin ordezkatu behar dugu. Ez direla inoren “laranja erdia”: honek trasmititzen die erdi bat direla eta osotasuna lortzeko, ondoan mutil/gizon bat izan behar dutela.

Marcos Castro. Atracción, deseo y relaciones igualitarias. ¿Por qué me atrae si no me conviene?
Ikastetxeak inguru seguruak
bihurtzen ahalegindu behar dugu. Hizkuntza hezkidetzailea erabili, ikasleak
nahi duena izaten hezitu sexu-genero esteriotipoak baztertuz, ikasleekin
maitasunaren kontzeptua landu behar dugu, argi eta garbi adieraziz maitasuna
eta mina inoiz ez direla elkarrekin emango eta mutilengan maskulinitate berrien
eraiketa bultzatu.
Genero indarkeria eta maskulinitate
hegemonikoa elkarrekin garatzen dira; beraz, maitasuna irrazionala dela, eta
erakartzen gaituen mutil eredua aldatu ezin dugularen iritzien kontran lan egin
behar dugu gure ikasle eta seme-alabekin. Galeanok zioenez, “El hombre que maltrata es porque tiene miedo
a la mujer sin miedo”.
Nire ustetan, genero indarkeria
aipatzen denean emakumezkoen kontra, eta soilik emakumezkoak izateagatik,
bikoteak, bikote ohiak, lagun esporadikoak, egun bateko lagunak…,eremu
publikoan ala pribatuan, erabiltzen duen edozein bortizkeria mota (fisikoa,
ahozkoa, jarrerazkoa, sexuala, psikologikoa, ekonomikoa,…) definitzen du eta
emakume guzti guztiok gure bizitzako uneren batean sufritzen dugu. Genero
indarkeria 45 urteko baino gazteagoak diren emakumeen heriotzaren lehenengo
kausa da.
Indarkeria
sinbolikoa, indar fisikoa erabili gabe gauzatzen den botizkeria da. Menperatzaileak bere menpe dagoenari (eta
hauxe konturatu barik onartzen duena)
trasmititzen dizkion rolen, munduaren ikuspuntua. Niretzat fisikoa baino
askoz arriskutsuagoa da, zeren eta, ikusezina denez, inork hautematen ez duenez, denbora luzez
iraun dezakeen.
Bukatzeko, nire iritziz, premiazkoa
da ikastetxe guztietan biolentzia 0 defendatzen duen irakasleentzako
prestakuntza, bortizkeria fisikoaz gain, edozein errespetu gabeko jarrera
baztertzen duena.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina