Simone de Beauvoirek zion feminismoa berezka bizitzeko
eredu bat dela baina kolektiboki borrokatzeko forma. Hitz hauek oso ondo
laburtzen dute gaia honetan gehien interesatu nauten ideiak: alde batetik,
feminismoa ez dela estatikoa; hortaz, behar eta helburu ezberdinei erantzun
behar diola garai bakoitzean; beste aldetik, Celia Amorosek dion bezala kanon
feminista artikulatu behar dela, eta horretarako kontuan izan behar dela
Mendebaldeak ez duela monopolioa.
Feminismo eredua sortzeko ezin bestekoa da genealogia
ezagutzea. 3 mende duen tradizioa ikertu
behar da eta argia ikusi behar du, horrek ahalduntzen gaituelako. Hori dela eta
ez da nahikoa feminismoari buruzko unitate
didaktiko bat garatzearekin, unitate didaktiko guztien oinarrietako bat
feminismoa izan behar du.
Feminismoa ez, feminismoak aniztasuna jasotzen duen
kontzeptua eta Mendebaldeko monopolioa baztertzen duena dira. Sylvia Marcoseri
egindako elkarrizketa oso intersgarria izan da zentzu honetan. Bertan Sylvia
Marcosek ondo azaltzen du batzuetan emakume indigenetaz dauden aurreiritziak: “Kanpoko feministek uste dute emakume
indigenek euren herria defendatzen dutenez, ez direla euren eskubideez
kontziente, bigarren maila uzten dutela. Jarrera hori kolonizatzaileena da, eskubideak
hierarkizatzen ditugu, norbanakoenak eta kolektiboenak, eta ezin dutela batera
joan”.
Interesgarria iruditu zait EZL-ko emakumeak bere
herriaren aldarrikapenetan eta borrokan gehitzeko dekalogoa. Oso interesgarria
nola eransten duen Mexikoko emakumeen egoera eta parekotasun aldarrikapenak.
Lehen esan dugun bezala feminismoak ezin dira estatikoak izan eta
zenbait hausnarketa eta kontzeptu berrikusi eta egokitu behar dira. Hildo horretatik
oso interesgarria iruditu zait Maria Galindoren (Bolivia, La Paz 1964) teoria. A despatriarcar liburuan azaltzen duen bezala, bere ustez, borroka
feministek ez lukete erakundeetan egon behar, patriarkala den sistemari uko
eginez. Berarentzat despatriarkatzea eskubideen eta parte hartzearen bidez
emakumeen borroka etxekotu dituen gizartearen kontrako antidotoa da. Ideia
hauek oso ondo adierazten duen margoketa bat egin zuten Mujeres Creando, bertan
irakurri daiteke “Matxista ezkertiar batek dauka matxista eskuindar baten antzik
handiena.”
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina