2015/11/08

GENERO INDARKERIA

Genero indarkeriaren egoera larria da, hamaika kasu ematen dira urtero urtero, eta ez da arazo makala! Detektatuak dauden kasuez gain, askotan salatuta ez dauden kasu anitzak daude honelako pentsaerak direla eta: “behin bakarrik gertatu da, ez da gehiagotan pasako”, “gizon hauek etxetik kanpo ez dira bortitzak”, “emakumeek ez esaten dutenean, bai esan nahi dute”, … baina errealitatean hori guztia ez da egia. Eta horretaz konsziente izateko da hain garrantzitsua jendea informatuta eta kontziente izatea. Txikitatik haurrei hezkuntza hezkidetzailean heztea eta edozein indarkeriaren aurrean salatzeko herramintak eta aukerak zabaldu.
Emakumeen kontrako edozein indarkeria da genero-indarkera, ahozkoa, fisikoa, psikologikoa, … izan daitekeena. Indarkeria horren barne emakumearen askatasuna kentzen duen edozein ekintza motak sartzen dira.

Eta indarkeria sinbolikoa, modu sinbolikoan gizartean agertzen diren mezuak dira, plubizitate, kartel, marrazki eta abarretan. Biktimak detektatu ezin ditzazkeen errepresentazioak, emakumeen kontrako mezuak dituztenak.

Genero indarkeriaren gaia maiz entzuten da komunikabide eta hedabideetan. Ez da gutxitan lagunen artean agertzen den gaia. Horregatik, nire gertuko jende eta lagunen artean, gaiaren inguruko lauzpabost galdera erantzuteko eskatu diet. Helburua beraien iritzia ezagutzea eta indarkeriaren inguruan duen jakintza eta pertzepzioa ezagutzea izan da (nire ingurune hurbilean). Bide batez pentsatzera eta hausnarketa egitera animatu ditut. Galderak hauek izan dira:
1.      Zer da genero indarkeria? eta indarkeria sinbolikoa?
2.      Genero indarkeria berezkoa da erasotzaileetan? hau da, erasotzaile bat jaiotzetik da erasotzailea?
3.      Genero indarkeria eskoletan landu beharreko gaia da? nola egingo zenuke?
Beste batzuen artean honako erantzunak jaso ditut:
Genero indarkeria, genero batetik beste generoa erasotzen denean gertatzen da. Momentu horretan, genero bateko gizakia zapaldua izaten dela esaten dugu, genero indarkeria bat gertatzen baita. Indarkeria hitzak, indarra erabiltzera daramatza baina, nire ustez, ez da horren erantzuna soilik, indarra erabiltzen ez dugunean beste generoko pertsona mintzerakoan, genero indarkeria da.
Nire ustez, dena ikasi eta praktikatu egiten da, bai egokia zein desegokia, bai altruismoa zein kriminalitatea”.
Nire ustez genero indarkeria ez da berezkoa, alegia, inguruak eragiten duen zerbait da. Genetikan zerbait egon daiteke, hau da, pertsona batzuk beste batzuk baino agresibioagoak izateko joera erakutsi dezakete. Hala ere, esan bezala, uste dut pisu gehiena inguruak duela. Horrela, zure bizipenen arabera (bizi duzuna, ikusi duzuna…), horrek eragingo du pertsona bat erasotzaile bihurtzea ala ez. Horregatik esaten da txikitan erasotuak izan diren haurrak, etorkizun batean berdina egiteko joera izango dutela.
Nire ustez, gizarte perfektu batean, ez zen zertan gai hau landu behar; baina, egoera aztertuz beharrezkoa dela uste dut. Hala ere, irakaskuntzan zer ikusia dudan heinean, askotan, erasotuak nola izan behar ez garen irakasten digute, erasotzaileari erasotu ez beharra irakatsi baino. (...) Nik irakatsi beharko banuke, ikuspuntu feminista batetik arituko nintzen. (...)
(erantzun guztiak ikusgai jarriko ditut laster, bideak bilatzen nago)
Erantzun hauek ikusita zorionez, pertsona guztiek (hezkuntzarekin harremana dutenak) genero indarkeriaren oinarrizko kontzeptuak eta jakintzak dituzte. Horrez gain, garrantzitsua ikusten dute gelan eta eskoletan gaia lantzea; txikitatik ikasleak modu hezkidetzailean hezten laguntzea. Beraz, lana aurretik daukagu egiteko baina jarrera positiboa da: ez gaude bakarrik!
Hala ere ezin uka daiteke oraindik ere asko dagoela egiteko. Eta gure eskolek erronka ugari dituztela hezkidetzaren inguruan, hala nola:


  • Genero indarkeria detektatzeko plangintza sortu.
  • Indarkeria sinbolikoa saihesteko narratibak bilatu/sortu.
  • Hizkuntza hezkidea erabiltzearen garrantziaz jabetzea.
  • Hizkuntza hezkidea erabitzea.


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina