Feminismoei buruz hausnartzen
Laburpena eta balorazio pertsonala:
Aste honetako gaia oso interesgarria iruditu zait. Lau hitzetan bakarrik ikasi egin dut definitzen feminismo eta hezkidetzaren lotura: Hezkidetza, feminismoaren alaba da.
Argi geratu ikusi ditugun materialetan historian zehar zein izan den feminismoaren erronka: emakumeen eta gizoneen eskubide eta aurkera berdinak defenditzeko borroka. Hezkuntza sisteman feminismo ikuspuntutik guk jasotako generoa saiatzen gara aztertzen eta gure inguruan dagoen diskriminazioa gainditzen.
Iturri desberdinetatik abiatu, feminismoaren teoria analizatu dugu eta mugimendu feministak sortu zirenetik gaur arte, gizartean gertatukoari begirada kritikoa eman diogu. Zentzu honetan Celia Amorosaren hitzaldian analizatu diren aspektuak oso baligarriak aurkitu ditut.
Berak egin duen planteamenduarekin ados nago.
Laburpen gisa edota ideia nagusiak ateratzen, hauek aukeratuko nituzke:
-gure ikastetxeetan oraindik daukagu feminismoaren gaia ikasleekin lantzeko beharra, hau da, feminismoen proposamen desberdinak eta ematen dizkigun errekurtsoak gure gizartean agertzen ari diren erronkei ekiten jakiteko.
- beharrezkoa da emakumeek historian zehar eman duten ezaguera, bere borrokak eta bere lorpen sozialak curriculum ofizialetan sartzea eta merezi duten balioespena haiei ematea.
-feminismoaren gaineko teorian androzentrismoaren gaia ikasgeletan abordatu ikasleei lagundu ahal diezaiegula gure gaurko errealitatearen kritika eraikitzeko.
-Emakumeen kontrako indarkeriari hitz egiten dugunean, funtsezko ideietako bat da ulertzea nola pasatu da historian zehar “Kasuetatik” “kategoriara”.
- Feminismoaren desnaturalizazioaz pentsatzen dugunean Simone de Beauvoir-en pentsamendua oso argigarria da. Kontzeptu hau ezin da hobeto adierazi: “ Emakume ez da jaiotzen, egiten baizik”. Honekin lotuta dagoen egoera honen aurrean ere hausnarketa gogor bat ikastetxeetan egin behar dugu, gizonezkoen giza-genetikaren bereganatzea, alegia.
-Emakumeen bindikazio nagusiena betidanik izan da indibiduak izatea eta ez gizonen identitate berdintasuna.
Nire hausnarketa bukatzeko hauxe gehitu nahi nuke:
Maialen Lujanbiok genero indarkeriaz Euskadi Irratiko 'Faktoria'n egin zuen gogoetak oihartzun zabala izan du Interneten.
Egun bakarrean 2.500 entzunaldi baino gehiago batu zituen. Lau minutuko irrati-tartean, iruzkin zorrotz eta betea egiten du Lujanbiok, eta entzuleei zer pentsa ematen die indarkeria mota honek dituen ertz eta erantzun gabeko galderak airean utzita. Entzuteko, egin klik hemen.
Feminismo#hausnarketa#Marijose
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina