Feminismoa emakumeen esperientzian oinarritutako eta
iraganeko eta gaur egungo erlazio sozialak kritikatzen dituen teoria sozial eta praktika politikoen multzo bat da. Gehienbat, feminismoak gizonen eta
emakumeen arteko eskubideen ezberdintasuna kritikatzen du eta emakumeen
eskubideen sustapena aldarrikatzen du. Teoria feministek sexuaren, sexualitatearen eta botere sozial, politiko eta ekonomikoaren arteko erlazioa zalantzan jartzen du.
Mugimendu
honek bere historia luzean zehar gizon eta emakumeen arteko berdintasunean eta
askatasunean lan handia egin duela ezin uka daiteke. Lortutako gauzen artean
honako hauek azpimarratuko nituzke nik:
- Boto eskubidea.
- Gizonekiko (senarrekiko) askatasuna izatea: autonomia.
- Gizonen hezkuntza aukera berdinak izatea.
- Gizonen lan aukera berdinak izatea.
Baina oraindik ere badago asko egiteko. Ildo horretatik bideo hau interesgarria izan daitekeela uste dut:
Beraz, feminismoak
lortzeke daukana:
- Bere esanahia ezagutzera ematea (pertsona askok henbrismoarekin nahasten dute): http://beldurbarik.org/tag/feminismoa
- Gizartearen genero-sistema haustea.
- Gizarte osoa feminismoaren oinarrizko ideia defendatzea, berdintasuna alegia.
- Aniztasuna balore positibotzat ikustea gizarteak.
- Munduko herrialde guztietan mugimendua zabaltzea, pausuz pausu aurrera egiteko.
Erronka
hauek eskoletan gainditzeko lehenengo eta behin irakasleak kontzientziatuak
egon beharko ginateke. Gure hezkuntza praktika etengabe birpasatu eta modu
hezkideago batean planteatu gelako ekintzak, gure buruak zalantzan jartzea,
alegia.
Horrez
gain gure buruak informatu eta formatu, ikasleenganako mezuak ere berdintasunean
hezteko. Ikasleak berdintasuneko espazioetan hezi, gure praktiketan
berdintasunezko ekintzak eta jarduerak planteatuz lor genezake; gure keinuak,
hitzak eta mezuak kontrolatzen saiatuz. Gainera ikasleei edozein indarkeriaren
aurrean salatzeko herramintak ematea garrantzitsua ikusten dut; kontzientziazio
saioak egin eta eskolatik konfidantzazko giroa sortu, laguntzeko prest gaudela
adieraziz. Eta horrez gain, askotan ikastaroan esandakoa: Emakumeek historian
izandako parte-hartzea, agerpena eta gainzailtasuna ezagutzera ematea.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina