2015/11/08

Genero-indarkeriari buruz hausnartzen

Aste honetan genero-indarkeria izan dugu hizpide. Lehenengo eta behin, genero-indarkeriarekin lotutako datuak ikusi ditugu, mundu, Europa, estatu eta EAE mailan: indarkeria fisikoa eta sexuala sufritu dutenen portzentaia, erahildako emakumeen zifrak, erasotutako emakumeen adin-tarteak…
Ondoren, arazoa gazteen ikuspegitik begiratu dugu: estereotipo sexistak ez direla desagertu ondorioztatzen da gazteek emakume eta gizonengan baloratzen dituzten kualitateak ikusita; gizonek, agintzeko eta kontrolatzeko grina dutela aurresuposatzen da eta emakumeak ederrak, sentsibleak eta autoestima baxukoak izango direla suposatzen da, besteak beste. Genero-indarkeria egoerak justifikatzeko bikotekidea izatearen gainbalorazioa eta maitasun erromantikoaren mitoak zerikusi handia dute; aipatzekoa da, gazteek gainerako herritarrek baino tolerantzia handiagoa dutela genero-indarkeriaren aurrean.
Genero indarkeriaren irakaskuntzari dagokionez, haurrak dikotomia sexistak ikasten joango diren heinean, indarkeriaren kontzeptualizazioa eraikitzen ere joango dira, honen oinarria, sexismoa eta misoginia direlarik. Emakume eta gizonen arteko botere desberdinkeria, kultura/natura dikotomian oinarritzen da; baina hau dena, gizarteratze prozesuan zehar eraiki eta ikasten den zerbait dela azpimarratu behar da.
Horrez gain, definizio eta indarkeria mota hauek ikasi ditugu: Genero indarkeria, indarkeria sexista/matxista, indarkeria sinbolikoa, psikologikoa, ekonomikoa, mikromatxismoak, indarkeria fisikoa eta indarkeria sexuala.
Azkenik, arazo honen aurrean hezkidetzaren aldetik egin daitekeena ikusi dugu, esku hartze hezkidetzaile baterako jarraitu beharreko lan ildoak zein izango lirateken, alegia.

Astero bezala, oso gustura irakurri dut irakurgaia; informazio asko dago eta informazio-iturri berri pilo bat ezagutzen ari naiz.

Genero-indarkeria eta indarkeria sinbolikoa honela definituko nituzke nire hitzekin:

- Genero-indarkeria: Emakumeenganako tratu txar psikologiko, fisiko, sexual, ekonomiko edota sinbolikoa, emakumeak gizonen menpe edukitzeko patriarkatuak erabiltzen duen tresnetako bat.

- Indarkeria sinbolikoa: Emakumeen gutxiespena eta mendekotasuna sendotzeko eta mantentzeko erabiltzen den indarkeria mota; gizartean “kamuflatuta” dagoena eta komunikabideetan, modan… nagusitasun handia duena.


Datuei dagokienez, www.feminicidio.net web orrialdearen arabera, estatu mailan, 84 emakume erahil dituzte orain arte 2015.urtean:

 
Genero indarkeria ikastetxean lantzeko erronka nagusia, nire ustez, gazteei genero indarkeria zer den eta ze indarkeria mota dauden helaraztea da; ikasleek hori ondo barneratzea funtsezkoa dela iruditzen zait, gazteek, askotan, genero indarkeria, erahilketekin eta tratu txar fisikoekin bakarrik lotzen dutelako. 

PamelaPalenciano-ren monologo hau ikustekoa dela iruditzen zait: bere bikotekideak emandako tratu txarrak, abusuak… azaltzen ditu, gaur egun dauden harreman motak eta indarkeria ere aztertuz.


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina