2015/11/08


Aste honetako gaia benetan interesgarria; iturri desberdinen datuetatik abiatu, genero-indarkeriaren errealitatea eremu desberdinetatik aztertu, gizartean agertzen ari diren egoera berriei aurre nola egin eta gizarte mailan, esparru desberdinetan Hezkidetzaren erronkak aztertu. Gustatu zait planteamendua.

Laburpen gisa edota ideia nagusiak ateratzen, hauek aukeratuko nituzke:

  1. Genero-indarkeria handiagotuz doa, 25-34 urteko tartean.
  2. Erasotutako emakumeen %8ak eta erasotzaileen %2ak 18 urte baino gutxiago dute.
  3. Estereotipo sexisten iraunkortasunak genero-indarkeria ezkutatzen laguntzen du, gazteek hau naturala balitz bezala onartzeko joera dutelarik.
  4. Genero-indarkeria denboran mantentzearen arrazoi nagusia sexuen arteko desberdintasunari buruz onarturiko sineskera, jarrera, rol eta esterotipoen sistemaren ondorio da.
  5. Emakumeak menderatze joera ez dago gizonen naturaren funtsean, hau gizarteratze prozesuan zehar eraiki eta ikasi egiten da; familia, eskola, komunikabide, erlijio, kultura … guzti honen eragina zuzenarekin.
  6. Terminologia zabala dago egoera honi definitzeko: emakumeen aurkako indarkeria, indarkeria sexista, indarkeria matxista baino hori dena biltzen da idea honetan: genero-indarkeria emakumeek emakume izate hutsagatik jasaten dituzten tratu txar psikologikoak, abusuak, agresio fisikoak eta esplotazio sexualak dira.
  7. Lehendabiziko lana indarkeria bistaratzea izango da, genero-indarkeriaren manifestazioen alderdi ezberdinak kontutan harturik; indarkeria sinbolikoa, psikologikoa, ekonomikoa, fisikoa, sexuala
  8. Mikromatxismoaren kontzeptua nahiko berria dugu, 1998. urtekoa, baino oso ekarpen aberatsa berriz. Eguneroko bizitzan gizonezkoen mendetasun eta indarkeria praktikak dira, gizona bere generoaren posizioa mantentzera zuzenduta dagoena.
  9. Hezkidetzaren oinarri nagusiak: pertsona guztiek estereotipoen araberako jarrerak barneratu ditugu, emakume eta gizona izateko ere ikasiak dira, nagusitasuna-mendekotasuneko harremanetan oinarrituta dago indarkeria sexista, denok dugu eskubidea inguru seguru batean bizitzeko eta errealitatea guk geuk eraiki egiten dugu beraz eman behar diren pausoak eman beharko ditugu.
  10. Esku hartze hezkidetzailerako izan daitezkeen aipatutako ildoak, denak, funtsezkoak: eskola komunitate osoaren inplikazioa, eredu positiboak erakutsi maskulinitate eta feminitatea zer den lantzerakoan,maitasuna kontzeptuaren lanketa, estereotipo sexistak, curriculuma eta materialen azterketa, espazio eta errekurtsoen erabilera, … eta behar beharrezkoa den familiaren eta eskolaren arteko lankidetza.
Nahi gabe dekalogo antzeko zerbait atera zait!

Genero-indarkeria definitzeko Emakundek esaten duenaren antzeko zerbait esango nuke, hau da, emakumeok emakumeak izateagatik gure kontra egiten diren indarkeriazko eraso guztiek osatzen dute eta Indarkeria sinbolikoa beste indarkeri manifestazio guztien atzean dago.

Nire ustez hau guztia ikastetxean lantzeko erronkak hauek izango lirateke:

  • Pertsona guztiek estereotipoen jarrerak barneraturik izanik estereotipo sexistak detektatu, errekonozitu eta landu egin beharko genuke gure ikasleekin eta irakasleekin ere.
  • Dugun Curriculumaren azterketa egin eta zenbait eremutan hausnarketa egin, hau da, erabiltzen dugun hizkuntza, materiala eta errekurtsoak, erabiltzen ditugun espazioen antolaketa, errekurtso ekonomikoen erabilera eta lehentasunak …
  • Hezkuntza komunitate osoarekin lan egin bide honetatik eta bukatzeko. 
  • Gizartean berdintasunaren kontrako ahal den gehiena geletara eraman era kritiko batekin hausnartzeko; publizitatea, pelikulak, telebistan dauden zenbait programa, abestiak …
Aurten erabaki den gaia Azaroaren 25ean ikastetxeetan lantzeko oso interesgarria iruditzen zait, denon ardura delako, denok inplikaturik gaudelako: ez ikusiarena ez egin!. Hau ikastetxe guztietan landu behar delakoan nago.



Aste honetako irakurgaian dauden esteka gehienetan sartu naiz eta aipatu behar dut zenbait artikulu eta irakurketak oso interesgarriak aurkitu ditudala mintegiko partaideekin konpartitzeko. Hurrengo saio batean hau landuko dut “Del amor romántico a la violencia de género. Para una coeducación emocional en la agenda educativa”. Eskerrik asko





iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina