Celia
Amorósen "La teoría feminista" hitzaldian aipatzen duen bezala: “teoria feministak pertsonari gauza on
asko ematen dizkio”. Hau egiaztatzeko historian zehar feminismoen
aldarrikapenei esker lortutako gauzetan erreparatu baino ez dugu egin behar.
Feminismoek
lortutako gauza asko daude aipatzeko eta nik uste dut hurrengoak direla aipagarrienak.
Feminismoaren lehenengo aldarrikapena, Ilustrazioak aldarrikatzen zituen
idealak (herritartasuna, eskubideak, berdintasuna) abiapuntua izan zen aurreragoko
feminismoek gauzak lor ditzaten. Hori dela eta, aldarrikapena bera eskuratutako
gauza garrantzitsua izan zen. Gainera, Ana de Miguelek, Celia Amorosek aipaturik,
dio: “ilustrazio arrazoiak eskatzen duen
unibertsaltasunaren eskaera bere erabilpen patriarkalak salatzeko erabil daitekeela”. Hortik aurrera lortutako beste gauza inportanteak izan dira: feminismo liberal
sufragistak aldarrikatzen zuena, emakumeen botoa; hurrengokoenak, Coral Herrerak aipatzen dituenak, bigarren eta
goi mailako hezkuntzan parte hartzea eta lanbidea izateko aukera edukitzea;
baina, Amelia Varcárcelek Palabras
para regalar testuan dioen bezala,
edozein lan egiteko aukera. Eta azken honek aipatzen duen beste bat, senarrak
emazteari jotzea ilegala izatea.
Feminismoek
lortutako zerrenda luzeagoa da, jakina, baia oraindik badaude lortzeko falta
zaizkigun beste hainbat lorpen. Haietako bat, nire ustez lehentasuna daukana, emakumeen
kontrako indarkeria desagertzea da. Beste batzuk dira soldata bera lan berdinaren
truke irabaztea; laneko maila altuko karguetan presentzia bera izatea;
sexualitate anitzaren onarpena; benetako
berdintasuna lortzea.
Aurreko erronkak lortzeko hezkuntza
esparruan la egin behar dela argi dago. Hala ere, erraza ez da izango eta
hainbat oztopo gainditu beharko dira. Besteak beste, aliatuak lortzea,
hau da, nola helarazi hezkidetzako helburuak hezkuntzako beste eragileengana
guztiok norabide berean arraun egiteko eta ez lortzeko kontrako eragina; feminismoak eta berdintasuna politikarien agendan
sartuta ez izatea; errespetua, askatasuna baloreak ez transmititzea; sexu,
genero, kultura, etnia, erlijio eta abarreko aniztasuna onartzeko eta errespetatzeko
lan ez egitea; orientazio akademiko
laboralean berdintasuna ez jorratzea.
Oztopo
horiek gainditzen Celia Amorosek
aipatutako hurrengo ideia feministak hezkuntzan aurrera eramateak lagun dezake:
- Feminismoaren historia ezagutzea gure kulturaren zatia baita.
- Feminismoa ezagutzeak gure oraina ulertzeko tresnak emango dizkigu. Beraz, curriculumean sartu beharko zen beste ezagutzak sartzen diren moduan.
- Feminismo ezagutzeak boterea ematen digu; botere guztiek genealogia batekin zer ikusia daukate eta feminismoa ez da zerotik hasi aurretikoak baitauzka.
- Feminismoaren historia ezagutzeari esker zer gauza garrantzitsu lortu zituzten emakumeek, adibidez emakumeen botoa eta hezkuntza (erdi-mailakoa zein unibertsitarioa) eskubideak, ezagutuko ditugu.
- Feminismoaren historian zer emakumek lortu zituzten gauza garrantzitsuak jakiteak emakumeak bistaraztera eramango luke.
·
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina