2015/11/12

FEMINISMOA ELKARBIZITZARAKO GAKOA


                         FEMINISMOA ELKARBIZITZARAKO GAKOA

Beste osagai bat dastatzeko eta sukaldatzeko aste honetakoa … FEMINISMOA, parekidetasunaren aldeko teoria , guztiontzako eskubide eta aukera berdinak aldarrikatzen duena. Feminismo egiteko modu ugari daude, teoria ezberdinak ,horregatik ,feminismoak bezala adierazten da, baina denek, patriarkatuak sortutako sistemaren kontra bat egiten dute.
 Emakumearen egoerak hobera egin izan badu du azken hamarkadatan feminismoari esker da, – bozka eta botere sozioekonomikoetan parte hartzeko aukera, hezkuntza-sisteman sartzeko eskubidea, sexualitate-orientazio anitzen azaleratzea, hezkidetza eredua sortu eta zabaldu, abortatzeko eskubideari dagokionez, aipatzekoa da aurten Nafarroan lortutakoa … - Hala ere, asko egiteko dago oraindik benetako aukera berdintasunera iristeko eta horretan dirau feminismoak, -heteronormatibitatearekin apurtzea, emakumearen lanaren balorazio pertsonala eta ekonomikoa, emakumeen kontrako indarkeriarekin amaitu, feminismoaren garrantzia eta kontzientziazio feminista jendarteratu, esparru pribatu, publiko zein sozialean emakume eta gizonen presentzia orekatu eta eskubideak eta aukerak berdindu. –

Baina ezin dugu ahaztu egoera hau ez dela berdina mundu osoan, munduko herrialde ezberdinetan feminismoaren egoera ez baita berdina, aurten ospatu da IV. emakumeen mundu martxa, martxoaren 8an Kurdistandik abiatu zen eta irailak 28 eta urriaren 4aren bitartean Euskal Herria zeharkatu zuen. Lau ekintza-eremutan ezarri ziren eskakizun eta proposamenak aldarrikatuz:

1. Guztion ongizatea eta elikadura-burujabetza.
2. Bakea eta desmilitarizazioa.
3. Emakumeen lan ikusgarria eta ikusezina.
4. Emakumeen kontrako indarkeria, horien gorputzak, bizitza eta sexualitatea kontrolatzeko tresna modura 2014ko abenduan, Kongon, hainbat herrialdetan egindako eztabaida-prozesu luze baten ondoren, adostasuna lortu zen eta honako hau onartu zen: “Emakumeen Gutuna Gizateriarentzat”. Urte horretan, New Yorken hasi zen martxa, eta urriaren 17ra arte, herrialdez herrialde pasatu zuten Gutuna, lekuko bat bezala.

http://emakumeenmundumartxa.eus/fitxategiak/media/2015/e5b292fb81b0fc6ad22de3990ba7ce3bdossier-euskpdf.pdf


Hezkuntzari dagokionez, eskola hiru fase ezberdinetatik pasatu da, sexuen araberako eskolatik eskola mistora, eta hemendik, hezkidetzarantz bideratzen hasi gara. Beraz, curriculumean feminismoaren historia, eta honek duen garrantzia txertatu behar da. Klaustroan, kontzientzia feminista hedatu. Espazioetan, testuetan eta irudietan emakume eta gizonen presentzia orekatu behar da, aldi berean, estereotipoak aztertuz eta baztertuz. Sexu- orientazioren aniztasuna eta famili eredu ezberdinak agertu behar dira ikasmaterialetan. Maitasun erromantikoaren mitoa deseraikitzen lagundu behar da. Emakumeenganako indarkeria zehatzaz jabetu eta azaleratu eta indarkeriaren aurkako sentsibilizazioa sortu behar da.





iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina