2015/11/14

Gizon bidezkoa izateko gai al zara?



Gouges-eko Olympek, Emakumeen eskubideen gutunaren hasieran,  gizonei zuzentzen dien  galdera da aurrekoa.Olympe Frantziako Iraultzaren garaian borrokalari eta era berean iraultzaren  biktima izan zen.”Berdintasunaren” lema izan  zuen Frantziako iraultzak, ez zituen emakumeak berdintzat hartzen. Ideia kontrajarria dirudien arren gaur eguneko feminismoak berdintasuna  ere du aldarri (  denok batuko gaituen    beste berdintasun bat izatea espero dugu).


Rosalind Delmar (1986, What is feminism?) ekintzaile eta irakasle feministaren arabera: “feminismoa, emakumeen posizioa gizartean aldatzeko desira eraginkortzat definitzen da gehienbat” (Feminismoa definizio bateratu bat lez aurkezteko arazoak ikusten ditu, mugimendua fragmentatua ikusten du).
Desira ( bete ez den zerbaiten adierazpena) hori Gouges-eko Olimpen zegoen, eta gaur eguneko feminismoan  dirau. Baina horrek ez du egindako  ibilbidea antzu bihurtzen, bidean  emakumeen bizitza hobetu duten hainbat lorpen egon dira, esaterako:
  1. Sufragio unibertsala (emakume eta gizonezkoena).
  2. Dibortzioaren eta abortoaren legeak onartzea.
  3. Emakumeak jabegoa izateko aukera.
  4. Politikan parte hartzea.
  5. Aniztasun  sexualaren  aldarrikatzea.


 Eta, oraindik, gelditzen diren erronken artean hauek azpimarratuko nituzke:


1. Emakumeek gehienetan egiten duten jornada bikoitzaz bukatzea.
2. Indarkeria sexista eta feminizidioak desagertzea.
3. Emakumeak politikan eta erabaki guneetan presentzia handiagoa izatea.
4. Emakumeen eskubideak unibertsal bihurtu.
5. Espazio publikoaren  okupazioa librea. Hau da: arrisku gabe ibiltzeko  aukera.


Hezkidetzak aztertu beharreko erronken artean hauek leudeke:

  1. Ikasleei ekonomikoki aske izateko ideia irakastea.
  2. Bizitza proiektua genero esterotipoetatik aske aukeratzea.
  3. Aniztasun edo “aberastasun” sexuala errespetatzeko ahalegina.
  4. Euren aurrekariak lortu duten guztia bide bazterrean ez ustea.
  5. Euren helburua berdintasuna lortzea izan behar dela.Esterotipoek edo genero aginduek, bai emakumezkoei zein gizonezkoei, kalte egiten digutela.

Tamalez, eskolan gainditu behar ditugun oztopoak asko dira: familiek eskolara  dakartzaten mundu sinbolikoa askotan oso sexista izaten da, hezkidetzaren aurkako aurreiritziak . Azkenengo urteetan inguratzen gaituzten medioen influentzia: iragarki, filma, telebistako programa sexistak, interneteko eduki pornografikoak, botere politikoen  borondate  falta...Eta,  gutxi balitz,  gizon kopuru handi baten isiltasuna. Azken horrek  Olympek egin zuen galdera  bera egitera narama: gizon, bidezkoa izateko gai  al zara?












iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina