2015/11/13

FEMINISMOAZ HAUSNARTZEN



Aste honetako gaia, benetan, oso oso interesgarria iruditu zait. Feminismoaren eta hezkidetzaren arteko loturan sakontzeaz gain, hezkidetza, feminismoaren ondorio bat dela ulertu dut. Feminismoaren teoria aztertu, sakondu eta ulertu dut eta honek, gaur egun hezkidetzan ditugun hainbat arazo eta erronka ulertzen, kokatzen eta begirada kritikoa pizten lagundu dit.

                          

Hiru mendez lantzen eta borrokatzen aritu direnek asko lortu dute baina oraindik zenbat egiteko dagoen azalarazten da eta gure papera prozesu honetan oso garrantzitsua da:
-         Curriculumean feminismoaren historia txertatzea.
-         Aniztasunaren trataera lantzea.
-         Sexu / genero dikotomiarekin apurtzea.
-         Genero-sistemarekin (binarismoarekin) apurtzea.
-         Interzekzionalitatea lantzea.
-         Berdintasuna,askatasuna eta errespetua, beren osotasunean, lantzea.
-         Maitasun erromantikoaren mitoa deseraikitzea.
-         Famili eredu ezberdinak lantzea.
-         Edozein indarkeriaren aurkako sentsibilizazioak sortzea.

                             

Gure Ikastetxeetan lanketa hauek burutu ahal izateko, klaustroa lehenik eta eskola-komunitate osoa ondoren formatzea ezinbestekoa dala pentsatzen dut. Horretarako Jaurlaritzari baliabideak eskatzea izan beharko litzateke gure erroeketetako bat.

                 feminismoa bilaketarekin bat datozen irudiak

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina