Hemen nago, bai, orain arte erakargarriak ez zaizkidan egin
sareetan “jausten”. Nork esango zidan 2016. urte hasieran!
Unibertsitateko ikasketak hasi nituenean zabaldu nuen
Facebook-eko kontu bat, baina hor dago erabat abandonatuta, zabaldu eta
berehala baztertu nuelako, ez niolako interes handirik ikusten. Are gehiago, aspertu
egin nintzen sare honetan hasi bezain laster. Gero lagun batzuk Instagram gora
eta Instagram behera hasi zirenean, berriro piztu zitzaidan sareei buruzko
kuriositatea, baina Facebook-in gertatu zitzaidan bezala, berehala aspertu nintzen
honekin ere.
2016ko udaran, matrikula egin ondoren, Ikastaro honek
bultzatuta eraman dut aurrera nire hirugarren hurbilketa, Twitterren ere arituz. Eta orain beste
ikuspegi batetik hausnartzen hasi naiz, lokalizatu ditut toki batzuk interen
handikoak izan daitezkeenak, eta nik uste nuena baino balio gehiago izan
dezatela pentsatzen hasi naiz. Ziberaktibismoa, adibidez, kontzeptu berria
niretzat, ikuspuntu interesgarria iruditu zait: sare sozialak eztabaidak
zabaltzeko, informazioa partekatzeko, elkartzen gaituzten ideien inguruko
proposamenak bateratzeko eta abar, agian abar luze bat.
Hala ere, oraingoz pauso motelak ematen ari naiz, patxadaz
hartu nahi dut gaia, poliki, nire burua piszinara bota gabe. Beste aldetik,
aurrean tokatu zaidan egoera honi etekina ere atera nahi nioke, agian hasieran
pentsatzen nuena baino askoz gehiago ikasi dezaket sare sozialetan murgilduz.
Ikusiko dugu ze inpresioarekin gelditzen naizen ikastaroa
bukatu ondoren.
Ez naiz ni izango sare sozialen aldeko apologia egiten duena, ez horixe. Hainbatetan landu izan ditut gazte eta ikasleekin sare sozialek beraien baitan dakartzaten arriskuak, kontrol soziala, irudiari ematen zaion neurriz kanpoko garrantzia... Baina tira, egia da baita XXI. mendean bizi garela, eta sare sozialak egunerokotasunean halabeharrez aurkituko ditugula, nahi ta nahi ez. Eta aitortu beharra daukat; nik neuk ere egunerokotasunean erabiltzen ditut. Eta bai, ez ditut beti zentzuz erabiltzen.
Kontraesanak albo batera utzita, esku artean jarri dizkiguten tresna "berri" hauen erabilgarritasuna non dagoen aurkitzean dago gakoa (sare sozialen inguruko heziketak duen garrantzia ahaztu barik, noski).
Ikaskuntza-Ingurune Pertsonalak (PLE edo Personal Learning Environment) historian zehar aldatzen joan dira ikasketa-prozesuekin eta ikasketa-eremuekin batera. Garai batean, hurbileko eremuetan baino ez genuen ikasten (eskolan eta etxean batez ere) eta beraz, esparru horietan sortzen genituen harremanen bidez besterik ezin genuen informazioa eskuratu, horietan oinarrituta baino ezin ginen antolatu. Azken urteetan informazio eta komunikazio teknologiek errotik aldatu dituzte ikasketarako eremuak: informazioa globalizatu egin da eta edonoren eskura dago gaur egun.
Egungo sistemak bizi osoan zehar ikaskuntza prozesuarekin jarraituko duten pertsonak behar ditu; haien artean loturak bilatuko dituztenak; edukiak sortu; ikaskuntza autoerregulatzen dakitenak; modu pertsonalizatuan ikasten dutenak... Irakasle ikuspuntutik, guk ere etengabeko formakuntza beharra dugula uste dut. Gure artean edukiak eta ideiak elkartrukatuz ikasgeletako egunerokotasunean berrikuntzak aplika ditzakegulako, besteak beste. Gainera, ikasleak informazioaren trataeran gidatuko baditugu, guk geuk ere ezagutu beharko ditugu informazio eta komunikazio teknologiek eskura jartzen dizkiguten tresnak.
Guzti hau gutxi balitz, norbere PLN (Personal Learning Network) edo Ikaskuntza-Sare Pertsonala eraiki eta beste hezitzaile batzuekin elkar eragiteko aukera sortzen zaigu sare sozialen bidez; izan ere, ezin dugu ahaztu sare sozial horien atzean daudenak pertsonak direla azken finean.
Feminismoarekin lotuta ere, jabekuntza prozesuan erabilgarriak izan dira sare sozial hauek. Ezin ditugu ahaztu esaterako Pikara Magazine edo Klitto Atari Digitala moduko proiektuek izan duten arrakasta, eta egin duten ekarpena.
Emakumeen presentzia ziberespazio honetan nolakoa den aztertu eta sare sozialek feminismoari eskaintzen dizkioten aukeren inguruko solasaldi honekin uzten zaituztet.
Ane naiz, Derion bizi den galdakoztarra. Pasiorik baldin badut, horiek bidaiatzea eta harremanak direla esango nuke. Bizitako esperientzia eta ikaskuntzarik garrantzitsuenak bi hauek uztartuz jaso ditut; inguruko zein urrutiko pertsona eta kulturen bizipenez motxila betetzea dut gustoko, haienak nire egin eta ahal bada, nire ekarpena ere bidean uztea.
Erraz egiten dut barre; hitz egitea oso gustoko dut (garagardo bat tarteko bada gehiago); nire buruaz hitz egitea asko kostatzen zait; langilea eta efizientea naizela diote batzuek, ondo ezagutzen nautenek aldiz badakite gauzak azken orduan korrika eta presaka errazago egiten ditudala; oso gutxitan aurkitzen dut nire buruarekin egoteko denbora, baina beti dut tartetxo bat lagunekin konpartitzeko.
Feminismoarekin harremana liburuen bidez hasi nuen, nerabe nintzela, modu teorikoagoan praktikoan baino. Heziketa ez formalean murgiltzean izan nuen lehen aukera hezkidetzaz hausnartu eta modu praktikoago baten eragiteko, begirale lanetan aritu nintzenean. Orain, fisika eta kimika irakaslea naiz DBH-n, gazteen eredu halabeharrez. Horrek bultzatu nau Hezkidetzan Esku Hartzen ikastaro honetan parte hartzera; beti izan dut argi ingurua eraldatzeko eragile izan nahi dudala eta hezkuntzan aritzeak horretarako aukera ematen didan arren, tresnak falta zaizkidala iruditzen zait. Haien bila nator hona, baina baita zuekin eta zuengandik ikastera ere!
Ez dakit zein kolorek edo animalik identifikatzen nauten, baina asko janzten naiz beltzez...eta lagun batek (horrela deitu badaiteke) hiena itxura hartzen dit, antza haien antzeko barrea dudalako.
Orotariko musika entzuten dut; hemengoa eta hangoa, mezua duten abestiak eta komertzialak direnak, kantautoreena, ska, rock-a, flamenkoa, pop-a eta reggaetoi oldarkorra baita.
Gaurkoan Tremenda Jauriaren diska bat elkarbanatu nahi dut zuekin, azken garaian dantzan jarri nauen talde madrildarrarena
Bidaia dantzan has dezagun! Ines Osinagak esaten duen bezala: "dantzatu ezin bada ez da nire iraultza!"
Nire izena Amaia da
eta 21 urteko donostiarra (antiguotarra) naiz. Nire gauza gustokoen artean saskibaloia eta gitarra jotzea ditut, eta lagunekin par artean
goxatzea ere bai.
Lehen Hezkuntzako
4.maila hasi berri dut aurten. Hezkidetza eta feminismoekin dudan
harremana unibertsitatean murgiltzearekin batera hasi nuen, eta
bertan ekin nion bizitzaren oinarritzat nituen hainbat eta hainbat
balore, sinesmen eta ohitura auzitan, kolokan jartzeari. Hitz batean,
bete betean irentsi ditudan bizitzaren hainbat aspektu berpentsatzen,
eta ikasitakoa (on egiten ez didana) desikasten.
Halere, iruditzen
zait, hainbeste berpentsaketa eta mundua hankaz gora-jartzea, prozesu
nekezak direla. Hau da, orain arte egia bezela kontatu diguten hori,
bete betean irentsi dugun hori guztiz iraultzea, etengabe 'ya está la
feminista' entzutea, nekagarria suertatzen dela. Horregatik, umorez
hartzea hobe! Hementxe jarri dut par pixkat egiteko monologo bat!
Parre egin ezin badegu, hau ez baita gure iraultza!
Prozesu hontan,
halaber, nire bizitzan garrantzizkoak diren pertsonekin egin dut
topo... Eta hortan gaude, bide luze baten hasieran, etengabe ikasten
jarraitzeko asmoarekin! Horregatik eman dut izena ikastaro hontan!
Jarraian, gai honi
lotutako bertso batzuk jarri ditut, aurkezpen gisan...
...
'Ez
da kasualitatea'
Doinua:
Bazkalosteko Kafea
I
Bizitza
antzerki hutsa da ta
behar
dugu nortasuna.
Gutxinaka
eraikitzen goaz,
mozorro
eta jarduna.
Baina
patriarkatuan sustraiek
dute
euskarri zurruna,
Edonora
heltzen ohi da, beraz,
matxismoan
oihartzuna.
Denok
preso gaituen kartzela
deitzen
da normaltasuna.
II
Txintxoa,
polita, atsegina
gainera
neska formala,
Neri ez
zidan inork galdegin
nintzenentz
heterosexuala.
Haurrak
espektatibei segika
dihardu
ezarri ahala,
Aniztasunarekin
denean
gizartea
hain petrala,
Dikotomia
hau biziaz,
aukera
bakar bezala.
III
Berdintasunaz
oraindik ere
ezin
garenez ez mintza.
Nola
gizon zuri aberatsak
eraikitzen
dun jakintza.
Zinez
feminismoen aurkikuntzak
astindu
egin dit bizitza
Hankaz
gora jarriaz erabat
orain
arterako hitza.
Eta
ulertzen hasi naiz zein den
ate
itxi horien giltza.
...
Ezagutzen nautenek
diote xaltxera xamarra naizela, jakinmina pizten didaten gaiez
bustitzeko mugitzen naizela. Nire ezaugarri ez hain positibo bezela,
aldiz, zera naiz, perfekzionistegia; ez dut inoiz lan bat bukatutzat
jotzen, eta beti hobetu nahi horrek azkenean ezinegona sorrarazten
dit. Noizbait ikasiko dut... jeje
Ikastaro hontan
gogotsu nago! Zer eskertzen dudan besteengan ikastaro birtualetan?
Seguru nago bakoitzak asko daukala emateko, beraz, bakoitzarengatik
zerbait ikasiko dudala ziur nago. Beraz, horixe, bakoitzak eskeini
nahi duena sentitu eta gordetzeko besoak zabalik nago!
Hementxe azkenaldian
maiz entzuten ari naizen abesti bat. Gozatu!
Ikastaroan elkar elikatuko garelakoan nago. Has dadila bidaia!
Leire Imaz Zubiaur naiz. Bizkaitarra, Algortarra. Ekainean 42 urte bete nituen eta, handik gutxira, nire hirugarren umetxoa jaio zen. Etxean izan nuen, piscina batean. Akelarrea!!! Izugarrizko esperientzia!! Bihar beteko ditu hiru hilabetetxo, oraindik amatasun lizentzia gozatzen ari naiz: hormonak saltsan, bular bete esne, poz pozik!!
Zuzenbidean Doktore naiz, EHUko Zuzenbide Fakultateko irakasle. Baita bertako Berdintasun Batzordeko kide ere. Berdintasunari buruzko arau juridikoak ezagutzen ditut. Klasean azaldu egiten ditut. Transexualitatea, genero identitatea. Sexu aldaketa baten prozesu osoa jasan duen ikasle baten eskutik bizi izan dut errealitate horren zatixo ttipi bat. Jardunaldiak eta hitzaldiak antolatu izan ditut mikromatxismoei buruz, hizkuntzaren sexismoari buruz, zaintza partekatuari buruz.... Akademe programan parte hartzeko aukera izan dut, bere lehenengo edizioan, emakume akademikoen lidergoa bultzatzeko asmoz eratutako formazio gune eta sarean. Irakurri eta ikasi ditut prostituzioaren eta amatasun subrogatuaren koxka juridikoak, feminismoaren ikuspuntutik ere. Baita Irun edo Hondarribiako Alardeen afera ere, Rol Joko bat diseinatzeko aukera ematen didana.
Baina eremu profesionalean aurrera egiten dudan heinean, sakontzen dudan heinean, gero eta txikiago sentitzen naiz. Sistema patriarkala hain dago txertatuta inkontziente kolektiboan! Hain dago itsatsita egitura sozial, ekonomiko zein politikoetan... munstro erraldoi baten aurka ari naizela sentizen dut!!! Partxe txikiekin hurbildu naizela berdintasunaren erronkara; bueltaka nabilela; korapiloa urrunetik hantzematen hasi naizela baina esku artean izateko aukerarik gabe. Labainkorra da, bustia da. Zaila zait oratzea.
Emakume, alaba, arreba, bikote, ama, irakasle, ikertzaile, lagun naiz. Eta, egia esan, berdin zait argazkia nondik begiratu: nire izatearen ertz guztietan, bizi ditudan egoera guzti-guztietan, pairatzen dut sistema patriarkalaren presioa, indarra, mina. Txikiago batzuetan, handiago bestetan. Ni neu sistema horren kolaboratzaile sentitzen naiz maiz. Hezkidetza, aniztasuna, errespetua, justizia, berdintasuna erreibindikatu eta bizi nahi bai, baina nire jarreren konszientzia puntua jazo nahian, eraldaketa nire barnetik hasten dela jakin dut. Nire alabak eta semea berdin tratatzen ditut? Ziur? Nire ikasleak? Nire sailkideak? Lagunak? Nire denborak nire bikotekidearenak baino gutxiago balio al du? Zer pasako diet nire haurrei? Zer ikusten dute etxean? Zein eredu dute? Ikastolan? Nire 8 urteko alabak modan dauden Regeton abesti horietatik zerbait ulertzen al du? Zer itsatsiko zaio azalean? Ba al dago nire esku itsas-gora hori baretzea? Zelan hitz egin behar diet? Debekuak balio al du? Inposaketak?
Sistema bortitz honek zenbat bake lapurtu didan oraindik neurtu gabe heltzen naiz talde honetara. Hezkidetzan sakontzeko desioarekin. Nire burutik hasita, ingurunean hurbiletik jarraitu eta ahal dudan beste zabaltzeko. Ea lortzen dudan konstantea izaten, nire burua lar zigortu gabe. Osasuna behar da, indarra eta poztasun handia, munstro horri urrezko ezpata sartzeko!
Mundua, bizitza, Euskal Herria, amatasuna, maitasuna, sexua, generoa, identitatea....BESTE BETAURREKO BATZUEKIN BEGIRATU NAHI DITUT. Askatasunaren betaurrekoekin.
Gabon guztioi!! Ni Maite Elorza naiz, ekainean haur hezkuntzako gradua
amaitu berri duen bergararra. Gradua amaitu bai, baina oraindik iturri zein
esperientzia ezberdinetatik elikatuz, pertsona moduan hazteko prest dagoena!
Bada
nolatan ni hemen? Hezitzaileoi dagokigulako hein handi batean, etorkizunean
gizartea aurrera eramango duten kideak heztea. Azken urteotan, hezkuntza ez
fomalean aritu naiz; orain esaterako, 8 -12 urte bitarteko haurrekin nabil
asteburuetako aisialdian lanean. Beraz neu ere eredu naiz, eta beraiengan
aztarna morea utzi nahi dut, edo ahalegindu behintzat.
Ibilbideari ekiteko begiak unibertsitatean ireki zitzaizkidala esan
dezaket. Bertan, gizarte patriarkalaz jardun genuen, botere harremanez. Amelia
Barquinekin ere feminismoa landu genuen; sozializazioa, publizitatea,
jostailuak, sexu harremanak … Arte munduan ere murgildu ginen. Eta nola ez,
herri mailako ekimenek ere eragina izan dute nigan. Orain dela gutxi sortu da
esaterako, herriko talde feminista: Martxanterak Martxan.
Beraz, feminismoarena martxan dagoen mugimendua dela argi dago, eta nik
bere parte izan nahi dut. Nire aletxoa utzi nahi dut, tantaz tanta itsasoak
sortzen diren bezalaxe.
Jarraian hona hemen, nire pertsona definitzen duten zenbait hitz. Hitzak
oinatzetan bildu ditut, seguru nagoelako ikastaro honek nigan ere aztarna
utziko duelako, ETA NIK ERE UTZI NAHI
DUDALAKO!
Animalia bat izatekotan, txoria
izatea gustatuko litzaidake. Abestea gustuko dudalako eta hegan egitea; nahiz
eta, altuerak beldur pixka bat ematea. Baina ez dakit, txorien hegaldia beti
lotu izan dut askatasunarekin. Eta libertatea maite dut.
Kolore bat hautatzeko esanez gero, ilunabar kolorea hautatuko nuke: urdin, hori, laranja … nahasketa
ederra. Neure burua ere, ezin baitut kolore bakarrarekin definitu.
.
Azkenik, musikari dagokionez, ezin nezake bakarra hautatu. Kantu asko daude
nire bizitzako une ezberdinetan zeresan handia izan dutenak. Baina bat aukeratzekotan
eta gaurko egunez, Macacoren “Marea de
gente” abestia da. Ea gustuko duzuen.
“Gota sobre gota somos olas que
hacen mares”.
“Somos una marea de gente todos
diferentes remando al mismocompas”.
NIREAURKEZPENA
Ez zait erraza egiten nire aurkezpena egitea, eta are
gutxiago idatziz eta horrelako toki batean. Nork irakurriko ote du? Nola
ikusiko dute? Gutako askok ditugun beldur edo kezkak izango direla suposatzen
dut. Orain arte ez dut
horrelako talde birtualean inoiz parte hartu. Eta egia esan beldurra edo…
halako bertigo bat ematen du.
Nonbaitetik
hastearren… Garazi dutizenaeta 9 urteko neskatila baten ama naiz. Ez nago hemen baina ez ama
bezala, ezta gehienak zareten irakasle moduan ere. Zegaitik nago bada hemen?
Bere garaian psikologiako ikasketak egin nituen, eta langabezian daramat
denborada luzetxoa… Eta ikasteko gogoa edo beharra neukan. Neure buruarentzat
eta zergaittik ez, baitta etorkizunean arlo honetan lan egiteko aukera
zabaltzeko ere. Eta gai hau oso erakargarria iruditzen zait.
Hezkidetzarekin
izan dudan harremana egunero guztioi bizitzea tokatzen zaizkigun egoerak izan
dira. Bai nire alabaren ikastetxeko textu liburuekin, parkean, lagunekin… eta
bizitzako bestelako momento askotan. Jendartearen ber-ikaskuntza, ber-hezkuntza
dela oinarria iruditzen zait.Eta hor
jarri dut nik ikastaro honen helburua. Berezko hezkuntza
formal zein ez-formalaz gain gazte zein helduekin egin behar den lanean. Gakoa baina hor dago… Nola egin?Kolorez jantzi dezagun mundua.
Ni kolore bat
banintz, egunaren arabera kolore bat edo beste izan naitekeela esango nuke;
umorearen, indarraren, desioaren… arabera.
Eta animalia… Arranoa. Txiki txikitatik
liluratu nau arranoaren hegaldiak. ASKATASUNA. Bere sentzu guztietan. Askatasun
sentsazioa sortarazten dit animalia
honen hegaldiak.
Hasitako bide
honetan, zuekin batera askatasun hori eraikiko dugulakoan…