Kaixo!!!
Ni Olatz naiz Donostian jaioa
baina mundu hontako nomada bat sentitzen naiz! Lehengo urtean amaitu nituen magisteritzako
ikasketak. Hezkuntza eta haurrak maite ditut, beraien indarran sinisten dut eta
bestetik, ameslari eta bidaiaria naiz.
Nolatan ni hemen? Humanidade aldekoa naiz
guztiz, rgi eta garbi, gai sozialak asko interesatzen zaizkit eta hezkuntza maite dudan
moduan, hezkidetzaren ezinbesteko presentziaz jabetzen naiz, Magisteritzako
lehen urtean honen inguruko lan bat egin genuen eta taldean guztiz murgildu
ginen gaian, gure barnean zerbait sorraraziz eta mugituz.
Beraz, gauza berriak ikasteko energiaz
beteta sentitzen naiz, baita ahal dudan gehiena emateko eta jasotzeko asmoz!
Ezagutzen nautenek alaia naizela
diote, baita ikuspegi zabalekoa naizela, hala ere, badut zer ikasi, nire
buruari denbora gehiago ematetik hasiz.
Bada asko interesatu eta barnean
guztiz mugitzen dizkidan beste esparru bat, GKEena. Nire magisteritzako
praktikaldia beste herrialde eta hezkuntza sistema batean egin nituen eta
ordutik aurrera honen inguruan mugitzen den filosofia (deshazkundea, giza
eskubideak, garapenerako milurteko helburuak…) eta ekintza sozialak maite
ditut.
Zuekin gauzak elkarbanatzeko
gogoz sentitzen naiz, beraz, joango gara pixkanaka gehiago ezagutzen!!!
Plazer bat bide hontan zuekin gurutzatzea,
zuekin bidea jarraitzeko gogoz!!
Olatz
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina