2016/10/09
LEIRE: NIRE AURKEZPENA
Kaixo guztioi!!!! Ni Leire Garro Hernaiz naiz eta nahiko zaila egin zait nire burua aurkeztea, azken urteetan esparru eta gune ezbedinetan parte hartu bait dut. Ni alaba nerabe eta seme nerabe baten ama naiz eta horretaz gain, Ategorritxoko haurreskolan lan egiten dut. Nahiz eta ikasle garaietatik honuntz hezkuntza munduan aritu, azken 12 urte hauetan sindikalista lanetan aritu naiz (eta nabil, zaila egiten da hurruntzea) esparru ezberdinetan hezkuntzan, osasungintzan, negoiazio kolektiboa.....Orain dela gutxi nire bizitzan aldaketak egitearen beharra sentitu-pentsatu eta ekin nion. Aldaketak nire bizitzaren esparru guztietan egin nituen nire lana, bikotea... arrazoi ezberinengatik nire oinarrietara bueltatu naiz, hau da, hezkuntzara eta konkretuki nire haurreskolara. Betidanik hezkidetza gaiarekin kezka haundia izan dut eta horregatik ikastaro hau aukeratu dut, gaian sakontzeko eta gure herrian egon daitezkeen esperientzien berri izateko eta noski, pertsona bezala hazteko. Gaur egungo jendartean, familietan eta eskoletan hezkidetzaren gaian eskuhartzea egin behar dugu komunitate gisa, norabide berdinean . Bakoitzak bere ingurune hurbilean lana egin behar du, bakarrik horrela gai izango gara jendartean eta modu makroan eragiteko eta benetako aldaketak gauzatzeko. Hezkidetzaren bidez eraiki nahi dugun bestelako mundu honen oinarrietakoa da, funtsezkoa eta denok parte garenez erantzunkizuna dugu. Beraz, ni nire mikrotik hasi naiz lanean ondoren makro horretan eragiteko. Horregatik, gune honek aberastuko gaituela konbentzitua nago eta niri dagokidanez nire hazitxoa ipintzeko prest nago!!!!!! Kolore guztiak ditut atsegin, guztiek zerbait aportatzen dutelako eta bata bestearenganako osagarriak direlako.
Harpidetu honetara:
Argitaratu iruzkinak (Atom)
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina