Haziak ereiten hasi ginen, eta ernatu dira fruituak. Eskerrik asko beste aldean egon zareten guztiei, ikastarokide zein irakasle, bidelagun gorakadetan eta beherakadetan. Ez dut ukatuko honaino iristea kosta egin zaidala, baina oso pozik nago egindako bidearekin.
Orain, arnasa hartu eta aurrera!! Beste hazi batzuk landatzen fruituak ernatzen jarraitzeko. Bide honek ez baitu bueltarik; ttipi-ttapa, ttipi-ttapa...
Ikastaroa aurrera joan
den heinean, behin eta berriz agerian geratu da itxuran berdintasunaren aldekoa
den arrazoibidea erakusten badu ere, eskolak ez duela berdintasunean hezten. Kontzienteki
hezkidetzailea den planteamendu batetik esku hartu ezean, eskolak gainerako
botere sozialek erreproduzitzen dituzten genero-estereotipo sexista berak
hedatuko ditu.
Eskolaren azken helburua
ikasle bakoitzaren garapen integrala den neurrian, pertsona bakoitzarentzat
leku seguru bihurtu behar dugu. Nola? Ikasle bakoitza askatasunean eta
berdintasunean heziz. Horretarako gako bat, aste honetako gaia: tratu onak,
hezkuntza-komunitatean harremanetarako ardatz. Horren bitartez benetako
elkarbizitza positibora iritsiko gara. Izan ere, Hezkuntza-zentroetan kalitatezko elkarbizitzak ondoko hau eraikitzea
sustatzen du:
Eskolakide guztien ongizatean oinarrituriko kultura.
Maila guztietan (antolakuntzan, denboralizazioan,
komunikazioan, curriculumari dagokionean…) dominazio-menekotasun paradigmaren erreprodukzioa gainditzen duen hezkuntza-zentroaren estruktura, honek estereotipoen etengabeko
sustapena bultzatzen baitu (sexu-generoa, etnia, kultura, maila sozioekonomikoa,
ezaugarri fisiko-psikikoak, aukera sexuala...).
Nor bere buruarekin zein besteekin harreman positibo eta
aberasgarriak.
Elkarren arteko arduran eta inguruaren eraldatze zein
hobekuntzan konpromiso pertsonal eta sozialean oinarrituriko harremanak.
Bake eta indarkeria-eza kultura.
Ongizatea, hain zuzen ere. Eta, horretarako zer?
Harremanek dituzte alderdi guztien artean, nork bere buruarekin duena azpimarratu nahi
dut gaur. Zein garrantzitsua norberak bere burua ongi tratatzea! Zenbat eta
zenbat min, horrela ez izateagatik!
Uste dut nork gure buruarekin dugun harremanaren arabera
ahaldundu egiten garela besteekiko harremanean. Horren oinarrian, autoezagutza
eta autoestimua. Eskoletan modu kontzientean landu beharko genuke, eta ziur
horrek beste mila onura ekarriko lituzkeela, tartean harreman osasuntsuak
ezartzea. Ikasle bakoitzari bere lekua eman behar diogu, eta hortik abiatuz
hegan egin dezala sustatu.
Irakurgaian, Mari Jose Urruzulak iradokitzen dituen pistak
ematen zaizkigu nor bere buruarekin harreman ona izateko:
Autoezagutza landu eta onartu zarena,
badituzun alderdi on guztiak identifikatuz.
Zure gorputza onartu eta maitatu, zure
edertasun kontzeptu ez estereotipat
propioa sortuz.
Autoestimua garatu besteenganako boterekeria
edo harrokeriarekin nahasi gab
Konparaketak alde batera utzi.
Jarrera kritikoa erakutsi estereotipoen
inposaketaren aurrean.
“Ez” esan, behar duzun guztietan.
Autodefentsa estrategia anitzak garatu.
Tratu onak lantzeko material ugari dago. Hona hemen
horietako batzuk:
NafarroakoAmodio
zintzoen gida
Bizikasi Tratu
txarrak, tratu onak
Guía
del buen trato, Andalucía
Aurreko
edizioetatik, Oihanak egindako lana aukeratu dut. Nik nire postean aipatu ez
ditudan elkar-ardura eta zaintza dauzkalako oinarri, alde batetik, eta
eskaintzen duen material pilagatik bestetik, bideo zein irakurgai, nerabeekin
lantzeko. Interesgarria benetan!
Beste urteetako posten artean Arantzak egindako hau
aukeratu dut. Uste dut astean zehar landu ditugun kontzeptuak argi
azaltzen dituela, eta erabat partekatzen ditut ikastetxean lantzeko planteatzen
dituen erronkak. Horretaz gain, gustatu zait egin duen irudia:
Aste honetan indarkeria matxistak izan ditugu
aztergai. Nik bi ideia izan ditut bueltaka.
Lehenengoa, begirada zabaldu behar dugula eta arreta
gizonengan jarri. Emakumeengan jarri izan dugu begirada, indarkeria matxista ez
pairatzeko ardura gurea izanen balitz bezala: kontuz nondik zabiltzan, norekin
zabiltzan, nola janzten zaren… Baina hori ez litzateke beharrezkoa mutilek
indarkeriarik erabiliko ez balute. Beraz, jar dezagun fokoa mutilengan! Lan
egin dezagun patriarkatuak ezarritako gizon eredua gainditzeko!
Honekin lotuta dago maskulinitate berrien ideia.
Martxoak 11n NAHIKO jardunaldietan Ibai Fresnedo entzuteko aukera izan genuen.
Oraindik ez dago hitzaldia zintzilikatuta, baina hemen egonen da prest dagoenean. Berak adierazitako hainbat ideia ekarri nahi ditut:
Eskolan
generoen arteko desberdintasun egoeraren atzean dagoen boterearen ulerkeran,
banaketan, erabileran eta honen transmisioan eta erreprodukzioan azpimarra
jartzearen beharra.
“Mutil”
bezala sozializatutako haurrak zuzenean interpelatu behar ditugu eta
parekidetasunaren paradigmaruntz ekarri.
Neskekin
zein mutilekin lanketa paraleloak egitearen beharra. Mutilekin bereziki berdintasuna eta parekidetasunaren arteko
desberdintasuna landu behar da.
Ulertarazi
behar da pribilegioa vs erresistentzia/zapalkuntza.
Mutilen
desboteretzeaz hitz egin beharko litzateke.
Mutilekin
prozesu indibidualak zein kolektiboak abiatzearen beharra. Maskulinitatea bera
ardatz izanen dabanakoen garapena
baloratzeko.
Maskulinitatearen
ideia beti izanen dugu presente, baina harago joan behar dugu beti. Mutilekin
eginen dugun lanketa ezin dugu maskulinitatean bakarrik utzi. Maskulinitatea ez
baita mutilen jabetza soilik, neskekin zein mutilekin landu behar da. Beraz,
genero-adierazpenetan baino genero-subjektuetan jarri beharko genuke fokua.
Mutilen
artean ez badiogu feminitateari lekurik ematen, berriz ere, femeninoaren
ukazioa egin dezakegu.
Inguruan
dauden gizon-eredu egokiak bilatu behar ditugu eta horiek eskolara hurbildu
mutilek ikus ditzaten.
Ezin
dugu maskulinitatea demonizatu, maskulinitate toxikoa da demonizatu behar dena.
Maskulinitate
berriak aipatzen direnean badirudi puntu eta bereiz egiten dugula eta historian
zehar ez dela egon beste maskulinitate eredurik. “Berri” adjektiboak ez du
laguntzen maskulinitate arautzailetik atera diren gizon horiek aitortzen. Hobe,
beraz, maskulinitate berriez hitz egin beharrean maskulinitate toxikoetan
jartzea arreta.
Interesgarria iruditu zait Luis Boninoren
"Hombres, masculinidad y violencia de género"
hitzaldi hau ere:
Bigarren ideia
autodefentsa feministarena da. Irakurgaian esaten den moduan:
Emakumeen ahalduntze indibidual eta kolektiboa lortzeko
estrategia feminista da. Autodefentsa fisiko soila baino zerbait gehiago da,
bertan jarrerak, emozioak eta autoestimua lantzen baitira. Era berean,
autodefentsa feministak beldurrari beldurra nola galdu, gorputzaz nola jabetu,
botere pertsonalaz eta emakumeen arteko aliantzen botereaz jabetzeko bideak
jorratzen ditu, baita erasoak, sotilenak ere, identifikatu eta bakarka zein
kolektiboki aurre egiteko moduak ere.
Beraz, autodefentsa
feministak emakume bakoitzaren ahalduntzea, beldurrari aurre egiteko
estrategiak garatzea eta emakumeen arteko sororitatea garatzea suposatzen du. Ekin autodefentsa feministari liburuxkaren
aurkezpen-bideo honek lagundu dit honetan sakontzen:
Interesgarria ere beste bideo hau ildo horretan: Eraso
sexistei aurre egitearen zilegitasuna.
Indarkeria matxistak bere gordintasunean ikus
daitezke bi bideo hauetan:
La mujer cosa de hombres
Esperimentu soziala. Indarkeria igogailuan
Aurreko guztia kontuan hartuta, ikasleekin lantzeko
indarkeria matxisten aurkako lelo hau sortu dut:
Mutilengan jartzen du ardura zuzena eta haiekin
landuko nuke. Ibaik Fresnedok esan bezala, neskekin eta mutilekin batzutan
lanketa paraleloak egin behar direla uste dut, eta hau da kasu horietako bat:
lelo hori mutilekin maskulinitate toxikoa eta maskulinitate “berriak” lantzeko
erabiliko nuke, eta aldi berean neskekin autodefentsa feminista landu.
Ikasleekin indarkeria
matxistaren gaia lantzeko Urtxintxa eskolaren “Egun on printzesa” bideoa
erabili izan dut (DBH):
Eta, bukatzeko, Carmen
Ruiz Repullo Pepe eta Peparen istorioa kontatzen. Zein ongi adierazten duen
nola igotzen den harremanetan indarkeria maila!!